2023/10/17

2.IRRATSAIOA

 Kaixo, zaraguetarrok:

Urriaren 17an 2.irratsaioa entzuteko aukera izango duzue. Ikasleek gogotsu prestaturiko beste emanaldia entzungai izago duzue: Lehiaketaren irabazlea, Kukuarrira egin genuen txangoaren kronika eta beste hainbat gauza.




https://drive.google.com/drive/folders/1QeLKWSAioX-yCU1b-Z3NTFWAVIR7-iPJ

2023/10/02

ZARAGUETA IRRATIA MARTXAN!

Urria hastearekin batera hementxe dugu Zaragueta irratiko irratsaio berri bat. Aurten ere sorpresaz beteriko irratsaioak izango dira.

Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!


2023/06/21

IKUSI ARTE!!

Iritsi gara ikasturteko azken egunera eta hori ospatzeko irratsaio berezia prestatu dugu. Gaurko saioko protagonista nagusia TOP 5 Zaragueta zerrenda izango da. Gaur jakingo dugu zein diren ikasturte honetako abesti gustukoenak.

Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!


2023/06/16

ZETARRAK

 

Zieltzia gelan 3, 4 eta 5 urtekoak Zetarren bilakaeran murgildu gara.

Zetarren arrautzak genituen eta  aste santuetako oporren bueltan, pixkanaka, arrautza horietatik txitxare txikiak jaio ziren. 

Egunero Morera hostoak ematen genizkien jateko. 



Pixkanaka nola handitzen joan diren ikusten joan gara.



Behin potolo potolo eginda beraien burua zetaz nola biltzen zuten ikusteko aukera izan dugu. Pixkanaka lan handia eginez, kuskua sortu eta denboratxo batez bertan egon dira gordeta.



Egunero begiratzen genien ea kuskutik noiz irtengo ote ziren.  Halako batean tximileta txuriak irten zirela ikusi genuen. A  ze poza gure haurrena!!

Tximeletek berriz ere arrautzak jarri dituzte eta guk kajatxo batean gordeko ditugu datorren ikasturtean ere Zetarren zikloaz gozatu ahal izateko. 


Hurrengo ikasturte arte zetarrak!! Gogotsu egongo gara berriz ere zuei jana emateko! 







2023/06/02



UKENDUA

Aste honetan Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak, zientzia gelan ukendua egiten ibili gara.
Sukaldean oso gustura egin dugu ukendua eta ondoren bakoitzak ukendu potetxo bat etxera eraman dugu.
Primeran bili gara.