2013/12/20

OLENTZERO ZARAGUETAN!!!!!!! (HH)






GAURKO EGUNA OSO BEREZIA IZAN DA. BA AL DAKIZUE NOR ETORRI DEN GURE ESKOLARA??? OLENTZERO!!! MENDI ALDETIK JEISTEN IKUSI DUGU LEHIOTIK ETA ONDOREN ESKOLARA SARTU ETA OPARIAK BANATU DIZKIGU.GUK ABESTI BATZUK ABESTU DIZKIOGU. ASKO GUSTATU ZAIZKIOLA ESAN DIGU!!! AUPA OLENTZERO!!



DENBORAREN MAKINA


ETA ORAIN BIDAIATZERA GOAZ

2013/12/18

FIKOBA

Begira zein ondo!!!!

TXIKIGUAY (HH)

URTEARI BUKAERA EMATEKO HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK TXIKIGUAY-ra JOAN GARA GOIZA PASATZERA. ENE! ZENBAT SALTO EGIN DITUGUN! BEGIRA, BEGIRA!

2013/12/17

MERRY CHRISTMAS DENOI!! (LH1)










We wish you a Merry Christmas,
We wish you a Merry Christmas,
We wish you a Merry Christmas,
And a Happy New Year!!!!


GABON KANTAK HERRIAN (HH)

Urtero bezela, garai honetan HHko ikasleak herrira gerturatzen gara gabon kantekin inguruak alaitzera. Lehenengo haurtzaindegitik pasa ginen bertako haur eta irakasleekin abestera. Ondoren, eguneko zentruko langile eta helduekin aritu ginen olentzero, hator hator, trakatran...abestuz. Goiza alaitu izana espero dugu!

IKE jolasak gurasoekin (HH)

Zaragueta eskolako Haur Hezkuntzako ikasleok hiruhilean behin IKE jolasak antolatzen ditugu gurasoekin batera egiteko. Begira zein arratsalde polita pasa zuten bai handi eta baita txikiek ere!

2013/12/12

5 STICKY LOLLIPOPS (HH5A)

BEGIRA ZEIN ONDO HITZ EGITEN DUTEN INGELESEZ 5 URTEKO IKASLEEK!!

Five sticky lollypops
fixed on sticks
Take a sticky lollipop
and lick lick lick

2013/12/11

LIBURUTEGIA ETA AZOKA (HH3,4 eta 5)

Azaroaren 28an HHko 3,4 eta 5urteko haurrak herriko erdigunera gerturatu ginen. Lehenik, herriko liburutegian egon ginen. Nola ez, Pello ta Nikolasari kasu egin ondoren!!Gero 4 eta 5 urtekoak herriko azokan eta fruta dendetan garaiko zein produktu aurki genitzakeen aztertu genuen. Azkenik, hamaiketakoa egin eta parkean jolastu ondoren eskolara bueltatu ginen.

GORA SAN NIKOLASAK!!! (hh)

Aurten ere San Nikolasak ospatu ditugu eskolan. Hona hemen egitaraua: 11.20 Itxaferuak. Jarraian, musika eta dantza. 11.30 Jolasak: Motor lasterketa, lokots bilketa, aulki jokoa, zaku lasterketa eta puxiken jolasa. 12.20 Erraldoi eta buruhandiak. 12.30 Herri bazkaria. 14.30 Tailerrak: aurpegia margotzea, makarroizko koilareak eta maskarak. 15.30 Erraldoi eta buruhandiak. Argazkietan ikusi dezakezuen bezala oso ondo pasa genuen. Gora San Nikolasak!!!

2013/12/05

AMERIKETARA JOAN NINTZEN - I

TXAKURRAREN KONDAIRA

AMERIKETARA JOAN NINTZEN - II

IGARKIZUNAK

AMERIKETARA JOAN NINTZEN - III


TXISTEAK

2013/12/04

euskararen tsunamaian surfean gabiltza zaraguetako ikasle, irakasle eta langileak

SAN NIKOLASAK BADATOZ!! (hh5)

San Nikolasak datozen honetan HHko geletan urtero bezala gure jai handia antolatzen gabiltza. Abenduaren 5ean egun polita ospatuko dugu eta aurretik buruhandi eta erraldoiak prestatzen jardun dugu.

EUSKARA EGUNA 2013: LIBURUEN TRUKE AZOKA

Euskara egunean ohitura bihurtu dugu euskarazko liburuen truke azoka egitea. Aurten hirugarrena izan da. Parte hartu dutenak gustura aritu dira. Liburu berriekin gozatzeko aukera bikaina baita. Datorren urtean berriz ere izango da trukerako azoka. Bitartean segi irakurketaz gozatzen!!!

TAILERRAK: marrazketa, tenpera eta collage (HH5, 1. eta 2.maila)

2013/12/03

5 STICKY LOLLIPOPS (HH5B)


Ingelesean "The very hungry caterpillar" lantzen ari gara. Hona hemen gaiarekin lotutako olerkitxo bat!