2015/11/26
2015/11/20
RECIPE FOR A FRUIT SMOOTHIE
UTENSILS: a peeler, a knife, a chopping board and a blender.
INGREDIENTS: apples, mangoes, milk and bananas.
STEPS: 1. Peel the apples and the mangoes with a peeler or a knife.
2. Peel the bananas.
3. Cut up the fruit with a knife on the chopping board.
4. Put all the fruit into the blender.
5. Pour the milk in the blender.
6. Mix the fruit and the milk in the blender.
7. Pour the smoothie into the glasses.
8. Drink the smoothie and enjoy it!!!!
Ingeleseko saioan, 5. mailako ikasleok errezeta hau egin dugu eta ingelesez idatzi dugu zuentzat. Oso osasungarria denez animatzen zaituztegu etxean egitera. Lasai ez baduzue ulertzen, guri galdetu, horretarako ikasten ari garela ingelesa, edo bestela begiratu argazkiak eta primeran ulertuko duzue. ON EGIN!!
Ingeleseko saioan, 5. mailako ikasleok errezeta hau egin dugu eta ingelesez idatzi dugu zuentzat. Oso osasungarria denez animatzen zaituztegu etxean egitera. Lasai ez baduzue ulertzen, guri galdetu, horretarako ikasten ari garela ingelesa, edo bestela begiratu argazkiak eta primeran ulertuko duzue. ON EGIN!!
2015/11/18
Haur Hezkuntza herriko liburutegian eta azokan
Goiz polita pasa genuen azaroaren 12an Zaraguetako haur
hezkuntzako ikasle-irakasleok. Urtero bezala, herriko liburutegian izan ginen
lehendabizi. Eta ipuinekin bukatu ondoren, Goxokiko parkean hamaiketakoa egin,
eta jolasean ibili ginen 3 urtekoak. 4 eta 5 urtekoak berriz, ostegunetako
azokan eta herriko alde zaharrean ibili ginen
hamaiketakoa egin aurretik. Oso gustura
hartzen ditugu horrelako irteeratxoak., eta gainera asko ikasten dugu.
2015/11/15
ZERAIN
Zerainen 3 egun pasa ondoren, han ikusi eta ikasi
genuen guztia LHko 5.mailakoei kontatzeko aukera izan dugu. Horretarako dena
ondo prestatu eta konbidapena luzatu genien, pozik etorri ziren orain dela 2
urte beraiek han izan baitziren.
2015/11/13
2015/11/09
ZERAIN 2015-2016
OH ZERAIN
ZE POLITA DEN ZERAIN…!
Poz-pozik eta alai etorri gara Zeraindik. Hala dio bertan asmatutako kanta honek:
Oriotikan joan nintzen Zerain ikustera
Han ikusi genituen ardi txuri-txuriak
Oh Zerain…ze polita den Zerain…!
Handikan etorri nintzen
Poz-pozik eta alai
Txindoki eta Aizkorri genituen parean
Bolatokitik ikusten genituen aurrean
(Oh Susana doinua)
Burdimendira iristean, aspaldiko meatzarien lanak ezagutu eta eurek egindako galerietatik ibili ginen satorren modura.
Ondoren, Alustiza anaien zerrategia ere ezagutu eta uraren indarrez egurra mozten eta bonbila pizten ikusi genituen.
Hurrengo egunean, Segurako Ondarre baserrian gazta egiten ikasi genuen. Baita dastatu ere gazta goxoa menbrilloarekin! Arratsaldean, aspaldiko kartzelan sartu eta handik bolatokira. Gure arteko txapelketan gustura pasa genuen arratsaldea. Izan ziren ere txapelketan ibili nahi ez zutenak eta ezkurrekin eta harri - koskorrekin kuxinaketan ibili zirenak.
Eta etxerako bueltan besazpian ogia! Hortan pasa genuen azken goiza. Ogia oratzen ilusioz beteta opariarekin itzuli nahian.
2015 – 11 - 6
Zaraguetako Herri Eskola
L.H 3, 4 ikasle-irakaslea
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)