2022/12/23

AZKEN EGUNA!

Ederki ospatu dugu gabon aurreko azken eguna! Talo goxo-goxoa jateko aukera izan dugu Guraso Elkartearen eskutik eta ondoren DBH 3 eta 4. mailako ikasleek hamaika jolas prestatu dizkigute, besteak beste, Herri kirolak, trebetasun jolasak eta aurpegi margoketa.

Mila esker Guraso Elkarteari, DBH-ko ikasleei eta parte hartu duzuen guztioi!

GABON ZORIONTSUAK!








DIN DAN DON, DIN DAN DON, SAIO BERRI ON!!!

Hementxe dugu urteko azken irratsaioa. Saio honetan DBH1 mailako ikasleak etorriko zaizkigu eta "Mezuen Txokoa" atala ere izango dugu. Honetaz gain, ohikoak diren lehiaketako irabazlea eta galdera berria ere entzungo ditugu.

 

Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!


2022/12/22

URTE ZAHARRA AGURTZEN

2022.urteari agurra emateko kopla batzuk idatzi ditugu

 

Zaraguetakoak

lan asko eginez

oporrak etorriko

dira atseginez.

 

Igaro itzazue

famili giroan,

eta ahal baldin bada

aldarte beroan.

 

Urtea joan zaigu

guri bizi-bizi,

eta urte berria

gusturago hasi.


Doinua:"Ama begira zazu"



2022/12/21

ANTZERKI EMANALDI ARRAKASTATSUA

Lehen hiruhileko honetan LH3ko eta LH4ko ikasleak antzerkia lantzen aritu dira Ixabel Agirresarobe antzezlearekin. Ahozkotasuna eta sormena lantzeko helburuarekin gustura aritu dira ikasleak. Antzezpen ikusgarria oholtzaratu dute eta ikusleak ere erne egon dira ikaskideak ikusten. Ahozkotasunari garrantzia emanez eta euskara erdigunean ipiniaz, aberasgarria izan da ikasleek egin duten ekarpena.



                                                


ZENBAT LAGUN DITUGUN!!!

Kaixo|!!

 Gu LH5b ko ikasleak gara .Eskerrak eman nahi ditugu lagun asko ditugulako. 

Agur eta ondo pasa Gabonetan!  



2022/12/16

HHKOAK IZAR PARKEAN

 Gaur goizean HHko ikasleak Izar Parkean pasa dugu . Ikaragarriya izan da eta eta gustura asko atera gara. Asko jolastu dugu baita barre asko egin ere.





HONDAKINEN PREBENTZIOAREN EUROPAKO ASTEA

Urtero bezala , azaroaren bukaeran hondakinen prebentziorako europako astea ospatu da. Aurtengo gai nagusia ehunen kontsumoaren murrizketaren beharra izan da. Gelan gaia landu ondoren, arropa erosterakoan ere arduratsu jokatu behar dugulaz ohartu gara. Hau kontutan izan behar dugula gogoan izateko, gelako paretetan zintzilikatzeko kartelak egiten ibili gara.

2022/12/05

EUSKARAREN EGUNIAN, GOZATU ZARAGUETA IRRATIAN!!!!

Hementxe dugu ikasturteko bosgarren irratsaioa. Gaur eskolan “Euskararen Eguna” ospatzen ari gara eta horregatik gaurko irratsaioko protagonista nagusia “Euskara” izango da.

Bertan, Irulegiko eskua aurkitu duen Leire Malkorrarekin elkarrizketa interesgarri bat izango dugu. Gogoratu lehiaketako irabazlea nor den eta galdera berria zein den ere esango dugula.

Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1…AIREAN!!!!

 

2022/12/02

INGELESEKO BARNETEGIA

 LEKAROZ

Aste honetan LH6ko neska-mutilak Lekaroz-era joan dira Ingelesko Barnetegira. 

Oso gustura joan dira, familikoak etxean utzita. 

Bueltakoan zer moduz ibili diren kontatuko digute.

                                    

Astelehenean autobusean sartzen!!


2022/12/01

AZAROAK 25

 Iritsi da eguna. Jantzi ditugu bufanda moriak, zapi moriak, ileko goma duten ponpoi moriak, txamarrak eta jertseak. Dena moria. Berez HORIA den gure herria, gaur, denon artean, bihurtuko dugu MORIA.


Bagoaz denok, Eusko Gudarian zehar, plazara. Bidean, aurreko astean indarkeria matxistaren kontra egin genituen kartelak ikusi ditugu: Goxokin, Eroski txikian...
Plazan, Ikastolakoekin elkartu gara eta alkatesa bere bulegotik balkoira atera da. Mikrofonoa hartu du eta herria morez jantzi dugulako pozik dagoela esan digu. Pozik eta harro dagoela emakumeen aurkako indarkeria gaitzezteko, herriko ikasle guztiak plazara joan garelako.
Momentu batez, gu ere garrantzitsuak sentitu gara. 


ZARAGUETAko LH3koen partez, zuri ere ESKERRIKASKO ANUSKA, egin diguzun arreragatik.




2022/11/29

DBH4ko ikasketa bidaiarako otarra



DBH4.mailako ikasleak gara eta, eskolan ikusi gaituzuen bezala, tortillak saltzen ari gara jolas garaian, ikasketa bidaiarako dirua biltzeko. Errifa bat ere antolatu dugu eta otar eder bat lortu ahalko duzue! Hain zuzen, Orioko dendek emandako produktuekin osaturiko saski handi bat da, denetarik duena: janaria eta edaria, arropa, informatikako gailuak, gosariak… Zozketa urtarrilaren 9an izango da eta saritutako zenbakia web-gune honetan betan eta sare sozialatan argitaratuko dugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Orioko denda hauei, beraiek gabe ez litzatekeelako posible errifa hau aurrera ateratzea: Marrota,  Dely&TakeAway, Islada Estetika, Ogi-Berri S.L., Tragoxka Taberna, Kutixi Kafetegia, Patxi Oliden harategia, Eki-lorea, Ferretería Uranga, EROSKI CITY, ASAI Informatika, Zumintza Ileapaindegia, Tien21 Izarra Elektrogailuak, Bodegon Sarasua, Informatika 3B, MAUKA, Ontza paperdenda, Olatu, Kaïoa, Iñaki Oliden harategia, Gure Txoko, Coviran, Ziberlokutorioa Amalur Hiru


2022/11/28

 

     HH2-KO EGOKITZAPENA

     HH2-ko haurren egunerokoan zenbat emozio, zenbat kontu gertatzen diren.

     Parrak, negarrak, haserreak...kudeatzen ikasten hizkuntzaren bidez adieraztea lortu bitartean.

     Ederki ari dira! Aupa txapeldunak!






 

2022/11/25

TRATU ONA, IRRATSAIO ONA!!!

Hemen  dugu ikasturteko laugarren irratsaioa. Gaurko egun berezirako saio berezia  prestatu dugu. Denon artean lortuko dugu, INDARKERIA MATXISTARIK EZ!!!!

Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!!

 


2022/11/24

PortaDA! Erronka

DBH 2-ko ikasleak, plastikako klaseetan Durangoko azokako lehiaketa batean parte hartzeko prestatzen ari gara. PortaDA! Erronkan, Euskal Herriko musika taldeen diskoen portadak birsortzen ari gara, gorputz atalak edo eguneroko objetuak erabilita. Hona hemen adibide bat, ea sariren bat lortzen dugun!

Camila eta Irena 

 

 

2022/11/22

TXIRRINDULARITZA SAIOAK

 Txirrindularitzako saioak izan dituzte 3.mailako ikasleek. Jolas ezberdinen bidez, txirrindu gaineko trebetasunak landu ditugu, hala nola; martxen funtzionamendua, balaztatzea, bihurgune itxiak hartzea, txirrindu gaineko oreka, etab. Bikain aritu gara!




HIP HOP IKASTAROA

 Hip Hop ikastaroa izan dute 4. mailako ikasleek. Pauso berriekin koreografia polit bat egitea lortu dute. Bejondeizuela! Eskerrik asko Andrea!





2022/11/17

UDAZKENEKO ERAKUSKETA

Aurten ere Haur Hezkuntzan prest daukagu udazkeneko erakusketa. Denetarik aurkituko duzue; gaztainak, intxaurrak, ezkurrak, urrak, pinaburuak, tamaina eta kolore ezberdinetako hostoak... baita onddo eder bat ere! Etorri ikustera!




Ingeleseko klaseetara Sarah estatubatuarra etortzen hasi zaigu!

 

Sarahrekin ingelesez mintzapraktika lantzen dugu. Berari entzun eta gu berarekin hizketan saiatuz, oso ondo gabiltza. 

Eskerrik asko, Sarah!

2022/11/11

LH1 ETA LH2 IGERIKETA IKASTAROAN

 LH1eko eta 2ko  igeriketa ikastaroa  bukatu dugu. 

Ruth eta Anderrekin asko ikasi dugu eta pazientzia handia izan dute guri erakusten. Igeri egiten ikasi dugu eta gainera ondo pasa dugu.


Egunero kiroldegira bizikletan edo patinetean joan gara eta bidean primeran pasa dugu.


Hori bai eguna amaitzean, leher eginda bukatzen dugu.

HURRENGO IKASTURTERA ARTE!!!!


2022/11/09

IRRATSAIO BERRIXE

Hemen dugu ikasturteko hirugarren irratsaioa. Gaurkoan elkarrizketa interesgarri bat eta "MEZUEN TXOKOA" atal berriaren estreinaldia izango dugu. Honetaz gain, lehiaketako irabazlea eta galdera berria zein den ere entzungo dugu.

Besterik gabe, garbitu belarriak eta 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!!

 

(Irudian klikatu)

2022/11/04

EURIA ETA HAIZEA?

 


EURIA ETA HAIZEA?


HAU DA GURE IRRIBARREA!

2022/11/03

Norbera ikertzen

Etikako ikasgaitik bideratutako bi orduko saioa eduki genuen DBH4ko gelan.  Ikertze kultur elkartetik bi pertsona etorri egin ziren lehengo ostegunean, Lore eta Nuria.

Bi ordu horietan gehienbat landu genuen zer, nola, noiz eta zeintzuk izan daitezkeen tratu onak eta zeintzuk tratu txarrak.

Dinamika batzuk jarri zizkiguten. Batetik, lerro bat erdian jarrita, erabaki behar genuen eurek planteatutako dilema batean ados geunden (lerrotik eskubira kokatuz) edo ez (lerrotik ezkerretara).  Geroago, lauko taldetan jarri behar  izan ginen, eta taldean zortzi hitz adostu behar izan genituen, lau tratu onak definitzeko eta lau tratu txarrak definitzeko.

Saioa bukatzeko, oihal batzuk eta objetu batzuk jarri zizkiguten deskribatzeko nola sentitu ginen saioan eta nolakoak iruditu zitzaizkigun klaseak.

Horrelako saioak ez dira egiten egunero, eta beti dira interesgarriak, gehiagotan egitea ondo irudituko litzaidake.

Jafeth Soriano Rojas






2022/10/28

PERRETXIKOAK ETA ONDDOAK

Aste honetan gure gelara Julen etorri zaigu. Juleni asko gustatzen zaio perretxikoak eta onddoak aurkitu eta hauek jatea. Perretxikoak eta onddoak aurkitzeko sekretu asko kontatu dizkigu. Orain badakigu Kukuarriko bidean adi ibili behar dugula. Eskerrik asko Julen!!!





2022/10/25

Udazken koloretan Agorregira

Joan den ostiralean, urriaren 21ean, DBH3-ko ikasleak Agorregira joan ginen. Goizeko 8.45ean plazatik abiatu ginen Pagoetako parke naturalera. Parke naturaletik Agorregira joan ginen Aran monitoreak bidean azalpen interesgarriak ematen zizkigun bitartean. Agorregin ikusi genuen nola egiten zuten irina lehen. Ikusi genuen errota, ur errota zen, uraren energia erabiliz garia eta artoa xehetzen zituzten. Gero uraren energiarekin, mailu erraldoi baten kolpeen bidez burdina moldatzen zuten. Bukatu ondoren, ordu libre bat eduki genuen, taldeko batzuk bainatu egin ginen eta beste batzuk ingurua miatzen aritu ziren, udazken koloretan!

Ingrid Roig eta Joseba Torres  

 






2022/10/24

LIBURUTEGI BERRIA

Ikasturte honetan liburutegi berria dugu eta 2.mailako ikasleak oso gustora gabiltza. Astean behin arratsaldeko saio bat pasatzen dugu bertan. Denetarik aurkitzen dugu han: ipuinak, komikiak, asmakizunak... saltseatzeko eta goxo-goxo irakurtzeko denbora izaten dugu eta etxera eramateko aukera ere badugu.

PIN, PAN, PUN, IRRATSAIOA ENTZUN!!!

Gure inguruan tiro hotsak entzuten diren garai honetan iritsi zaigu ikasturteko bigarren irratsaioa. Saio honetan LH 5-6 mailakoek Zuhatzara egindako irteeraren berri izango dugu. Honetaz gain, lehiaketako irabazlea nor den eta galdera berria zein den ere entzungo ditugu. 

Besterik gabe, garbitu belarriak eta 5, 4, 3, 2, 1....AIREAN!!!!

 



2022/10/20

 


 TXANGOA

Gaur goizean  4 eta 5 urtekoak txango bat egin dugu.

Liburutegian egon gara eta bertan ipuin politak irakurri ditugu, Pilliku plazara ere igo gara eta Maria Maestrari "Bertso txiki bat" abestu diogu eta nola ez azokatik ere bueltatxo bat egin dugu, fruta erosiz  hamaiketako goxo bat egiteko. Azkenik parkean ibili gara eta poz pozik bazkaltzera eskolara itzuli gara.

Goiz ederra pasa dugu!!!