2023/02/23

SEXUNE- HEZIKETA SEXUALEKO TAILERRA

Pasaden astean LH6. mailako neska-mutilek Sexu Hezkuntza tailerra jaso genuen, Sexunekoen eskutik.

 
Hiru egunetako tailerra izan zen eta zalantza asko argitzeko aukera izan genuen.

 

 

2023/02/22

NEGU GORRI, IRRATSAIO BERRI

Iritsi zaigu ikasturteko 9. irratsaioa. Gaurko saioko protagonista nagusiak HH 4-5 urtekoak izango ditugu. Honetaz gain, “Mezuen Txokoa” atala eta ohikoak diren lehiaketako irabazlea eta galdera berria ere entzungo ditugu.

Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1… AIREAN!!

 

2023/02/21

 HH2-KO HAURRAK IHAUTERIETAN DANTZAN!


Ederki pasa ditugu ihauteriak.

Hauxe gure egunaren hasiera: 


eta hauxe bukaera! Txokolate goxuakin ta guzti!

Ederki zaintzen gaituzte. Eskerrik asko!



 

 KIROL EGOKITUA ETA LIBURUTEGIA


Otsailean, LH3 eta LH4koak kultur etxera joan ginen.

Beheko solairuan KIROL EGOKITUARI buruzko erakusketa baten izan ginen. Bertan ikusi genituen, itsuak futbolean jolasten txintxarridun baloiaz. Jaiotzaz eskurik eta besorik ez dutenak igeriketan. Istripu baten hanka galdu zutenak korrikan eta ez hankarik eta ez eskurik mugitu ezin dituztenak, txirrista batetik pelotak jaurti eta petankara jolasten. Ane, Jon, Joseba...Ioritz. Askok laguntza behar zuten kirola egiteko arropak jantzi eta erantzi egiteko orduan.

Hauxe da beraien eguneroko bizitza.


Gero, goiko solairura, LIBURUTEGIRA igo ginen. Bertan zeuden herensugeak, piratak, printsesak eta ezkutatutako altxorrak. Onin, Isadora, Tea Stilton, Anbotoko Mari eta Printzipito. 
Liburuak alokairuan hartu eta abenturei buruz hitzegiten bueltatu ginen eskolara. Oinez, kontu-kontari.


Batzuk, ze zorionekoak jaio garen.

LH3. MAILA.




2023/02/17

EGUN OSOKO INAUTERI JAIA

 Ostiralarekin batera inauteriak ospatu ditugu Zaragueta Herri Eskolako ikasleok eta irakasleok. Aurten Euskal Herriko inauterien gaia harturik, hainbat pertsonaiaz mozorroturik ibili gara: galtzagorriak, Luzaideko bolantak, Nafarroako Lantzeko txatxoak, Bizkaiko Mundakako lamiak eta Zuberoako zamaltzainak. Eguraldia lagun izan dugu, goizean Oriotik auger kalejiran ibili gara tartean geldialdiak egin ditugu. Herriko plaza dantzatu dugu. Oso gustura ibili gara kaleak alaitu ditugulako eta berriz ere, mozorroturik ibiltzeko abagunea izan dugulako.

Arratsaldean berriz, ikastetxeko frontoian dantzen eta mozorroen erakustaldia izan dugu gurasoen aurrean. Ikasleok dirdiraz eta irrikaz bereak eta bi eman dugu. Mozorroen koloreek eta irribarreek guztiok asebete gaituzte. 



    
                                                   











Heziketa afektibo-sexuala

 Aurreko astean DBH 2ko ikasleak heziketa afektibo sexualaren inguruan 6 orduko lanketa egin genuen Lilima elkartearen eskutik. Bertan gure arteko harremanak nolakoak diren hausnartu genuen, eta ikusi genuen jazteko moduak edo generoak ez duela garrantzirik. Azken egunean, batez ere, sexuaren inguruko zalantzak argitzeko galderak egin ahal izan genituen. Benetan interesgarria izan zen!

 

Mamadou Diouf eta Camila Sueldo (DBH 2B)

 


 

 

 



 



2023/02/10

BADATOZ INAUTERIAK! 🎭

Gero eta gutxiago geratzen da eta dagoeneko hasi gara inauterietako dantzen entsaioekin.

Aupa gu!








Alaine Agirre idazlearen bisita

 Aste honetan 1go eta 2. mailakook bisita berezi bat izan dugu. Alaine Agirre idazlea  gure eskolara etorri da.

 Alainek liburu asko idatzi ditu. Guk azken bi asteetan hiru ipuin irakurri ditugu: "Amaren bila "," Nire amama umea da " eta " Badauzkat nire zulotxoan ". Oso ipuin politak dira eta asko gustatu zaizkigu. Mila galdera genituen eta Alainek pazientzia handiz guztiak  erantzun ditu.











2023/02/07

HONEK EZ DU ETENIK!

Aurreko astean urteko lehen irratsaioa entzun bagenuen, gaurko egunerako irratsaio berri bat egitea pentsatu dugu. Gaurko protagonista nagusiak LH4. mailakoak izango dira. Honetaz gain, adi entzun lehiaketako irabazlea eta galdera berria zein diren.

Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1 … AIREAN!!!

 

2023/02/03

DESCRIPTIONS LH2

Kaixo lagunak!

Zaraguetan ingeleseko ikasgaian oso ekintza politak egiten ditugu. Esaterako, LH 2. mailan deskribapenak landu ditugu ingelesez, bai eta aldi berean gorputzeko atalak birpasatu ere. Hemen  uzten dizuegu ekintza honen bideo bat.

Hurrengorarte 😉