2019/12/20

SAN TOMAS EGUNA


SAN TOMAS EGUNA OSPATZEN
San Tomas eguna ospatzen ibili gara gaurkoan Zaragueta Herri Eskolan. Goizean goizetik taloak egiten ibili gara Guraso Elkarteko eta Esperientzia eskolakoen laguntzarekin. Gero, taloak erre eta jan egin gitugu txistorra edo txokolatearekin. Talo -jana egin ondoren, jolasak egin ditugu. Primeran pasa dugu. Gehiagoren gogoarekin geratu denak, Euskal Herriko hainbat lekutan bihar ospatuko diren  San Tomaseko ferietan izango du aukera.
Zaragueta Herri Eskolak festa zoriontsuak eta Urte Berri Ona opa dizue herritar guztioi!!!














2019/12/19

HAPPY HOLIDAYS

HAPPY HOLIDAYS!!


2019/12/18

HHko IKASLE ETA IRAKASLEAK KANTARI

Gaur asteazkena, Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Haur Eskolan eta Eguneko Zentruan izan gara Gabonetako abestiak kantatzen. Oso ondo pasa dugu eta txikiak eta aiton-amonak gurekin kantatzera animatu dira. Ondo pasa festak eta Urte Berri On !!!!




2019/12/13

HAUR HEZKUNTZAKOAK GALAXY PARKEN

2, 3 4 ETA 5 URTEKOAK IRTEERA EGIN DUGU GALAXY PARKERA.
URDURI ETA EMOZIOZ BETETA IGO GARA AUTOBUSERA ETA ABESTUZ EGIN DUGU BIDEA. HELDU BEZAIN PRONTO, ZIZTU BIZIAN KENDU DITUGU OINETAKOAK ETA GELDITU GABE ARITU GARA SALTOKA ETA ZILIPURDIKA, GORA ETA BEHERA.
JOLASTU ETA JOLASTU, EZ DUGU HAMAIKETAKOA JATEKO ERE ASTIRIK IZAN!
NEKATUTA ETA GOSETUTA ITZULI GARA EGUERDIAN ESKOLARA, BAINA IRRIFARRA AHOAN DUGULA!
GOIZ POLITA IZAN DA BENETAN!





2019/12/12

ESCATUMBARARIBÉ

ESCATUMBARARIBÉ- Perkusioa edalontziekin

LH6Ako  ikasleekin grabatutako bideoak ikusteko KLIKATU HEMEN
LH6Ako  ikasleekin grabatutako bideoak ikusteko KLIKATU HEMEN


2019/12/11

MUSIKA- TXIRULA

Txirularekin ikasitako abestiak entzun nahi badituzu,  

LH4 KLIKATU HEMEN 


2019/12/09

POLKA TXAPELOAZ


4. mailako ikasleak Polka Txapeloaz dantzatzen ikusteko 

KLIKATU HEMEN


2019/12/05

HH3ko IKASLEAK HAZIAK EREITEN




HH3ko ikasleak haziak ereiten.

       Ikasturtea hastearekin batera, baratzeko lanak martxan jarri ditugu eta aurten, HHko ikasleei hazitegia suertatu zaie.
Haziak ereiten lehenengoak, HH3ko ikasleak izan dira eta erein dituzten haziak honakoak izan dira: tipula,zerga eta udazkeneko urazak.
Lan bikaina egin dute!!  
Orain, noiz aterako zain daude.

2019/12/03

EUSKARAREN EGUNA


“EMAN DOINUA EUSKARARI”

Aurtengo Euskararen Egunaren harira “Eman doinua euskarari” leloa aukeratu du Orioko Zaragueta IPI Ikastetxeak. Urte osoan euskarak doinua gal ez dezan musikaren inguruan girotu du. Astean zehar, ipiniriko horma-irudi handi batean ikasle bakoitzak bere argazkia txertatu du musika nota baten gainean. Gaur aldiz, goizean kantu saio bat egin dute AEKko euskaltegiko ikasleekin batera baita argazki erraldoi bat atera ere. Arratsaldean aldiz, LH eta DBHko ikasleek pelikulak ikusi dituzte eta HHko ikasleek gurasoekin batera IKE jolasak.
Euskarak egun soil bat behar ez duenez, urte osoko lana geratzen da hizkuntzaren erabilpena areagotzeko.



Argazki gehiago HEMEN

2019/12/02

KUIAK MOZTEN

Udaberrian landatutako kuien uzta emankorra izan da. Guztira 30 kuia jaso genituen eta orain moztu, etxera eramateko prestatu eta HH eta LH-ko ikasleen artean banatu genituen ostiralean. Zati berdinak izateko neurtu eta markatu genituen. Zati bakoitzak 10 cm neurtu behar zuen. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.
GORA GURE BARATZA!!!!

2019/11/30

PATIO 1 11 AUKERA TESTEOA

Aurtengo ikasturtean ere bagoaz gure ametsetako patioaren lanketan

Aurten 3. fasearekin hasi gara.

Orain bi ikasturte 1. fasea gauzatu genuenean daukagun patioa ezagutzen aritu ginen: bere alde onez eta txarrez jabetu ginen.
Iaz, 2. fasean eskola komunitate osoak amestu genuen bakarka naiz taldean nolako kanpoaldea nahi genuen.
Aurten, 3. fasean amestutakoa probatzen , testeatzen hasi gara. Amestu genuenak gure beharrak asetze ote dituen ikusteko.


 2 astez elementu berriak sartu ditugu jolas orduetan. Orain bizitakoaren balorazioa egingo dugu esperientzia nolakoa izan den jakiteko.

2019/11/26

PLANETARIOA ESKOLAN


Azaroan, lehenengo astean, Planetarium txiki  bat izan dugu eskolan.
-          Ez hain txikia!!! Denak sartzen ginen barruan etzanda!
Airez puztutako esfera erdi baten modukoa zen. Arin ibili behar zen sartzeko eta irteteko barruan geratu nahi ez bazenu. Izan ere pixkanaka hustu egiten zen irteteko zirrikitua irekita edukiz gero.   
Eurekan  bezalaxe,  konstelazioak eta  eguzkiaren inguruan lurrak egiten dituen mugimenduak, gaua eta egunak , eta urtaroak sortuz, ikusteko aukera izan genuen  giro goxoan. Izan zen ere goxotasunean lo geratu zena ere.











2019/11/18

GORPUTZ HEZKUNTZA

SAN MARTIN JAIA

Joan den azaroaren 11an abesti, dantza eta gaztainekin SAN MARTIN jaia ospatu genuen.


Argazki gehiago HEMEN

2019/10/31

IRRISARRILAND

Joan den urriaren 24tik 25era bitartean LH3 eta LH4ko ikaslea eta irakasleak Igantzi herriko Irrisarriland gunean igaro genuen, Bertan arborismoa, tirolinak, zentzumenen ibilbidea eta txondorraren guneak egin genituen. Oso pozik igaro genituen bi egunak.

Argazki gehiago hemen

2019/09/27

KLIMA ALDAKETA MUNDUKO LANKETA



ARGAZKIAK:     HEMEN

2019/06/24

REMIDA HAUR HEZKUNTZAN

hik hasi eta Emaus Fundazioak proposatutako poiektu pilotu batean parte hartu dugu  Haur Hezkuntzakook:
REMIDA
( inguruko enpresetan behar ez dituzten materialei eskoletan bigarren bizitza bat emate du helburu).

EDERKI PASA DUGU!!

2019/06/20

PORROTX

Ekainaren 20an PORROTXen bisita izan dugu Zaragueta Herri Eskolan, HH2tik LH3ra bitarteko haurrek ederki asko gozatu dute eta hunkiturik amaitu dute. Bide batez, Lurdes Berasategik erretiroa hartu digunez, omenalditxo bat jaso du



Argazki gehiago HEMEN

2019/06/19

4.DBHkoen AGURRA

Gaur DBHkoen azken eguna izanik, irakasle eta ikasle guzien agurra jaso dute 4.DBHkoek. Aurreskua, bertsoak eta oroigarria jaso dituzte eta  benetan hunkiturik amaitu dute barneko emozioak azaleratu direlarik.


Argazki gehiago HEMEN

2019/06/17

ESKOLAKO JAIALDIA


Jaialdiko ekitaldi nagusian taldeek honako abesti eta dantzak aurkeztu zituzten:
·         HH 2-3:  DANTZA
·         HH 4 eta HH 5: “ASTORATUTA” ETA “PRESAKA” koreografia eta dantza
·         LH 1: “BABY SHARK” antzezpena eta dantza
·         LH 2: “ROCK AROUND THE CLOCK” dantza.
·         LH 3: “NORA” NOGEN dantza
·         LH 4: JUST DANCE “ANIMALS” dantza
·         LH 5: Zinemaldiko antzezpena.
LH 6: JUST DANCE “ WAKA WAKA” dantza eta “FUNNY TALENT SKIT” antzezpena


·         


Argazki gehiago hemen

2019/06/05

LH 4koak ZARAUZKO ARAZTEGIAN



Orioko Zaragueta Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak Zarauzko araztegia bisitatzera joan ziren. Bertan, biltzen diren Orioko eta Zarauzko ur zikinak nola garbitzen diren ikusi zuten. Prozesu guzia nolakoa den esplikatu zieten bertako bi begiralek eta ikasleak erne egon ziren.
Ondoren, Inurritza parkera joan ziren hamaiketakoa egitera. Azkenik, kanpinera oinez igo, bertan bazkaldu eta Txurrukako hondartzatik barrena ikastetxera iritsi ziren.




Argazki gehiago HEMEN

2019/05/31

“DO RE NI” PROIEKTUAREN FROGA PILOTOAREN GRABAKETA ZARAGUETA HERRI ESKOLAN.





Xabier Lizaso musikari oriotarra “ DO RE NI” proiektuan murgilduta dabil azken urteetan. Xabierren lanaren garrantziaz ohartuta, EITBren laguntza jasotzen ari da, proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin eta Euskal Herriko gizartea eta irakasleak ikusi dezaten proiektu integratzaile honek haurrengan dituen onurak .