2021/09/29

ZARAGUETA IRRATIA

 Kaixo, irratizaleok:


Urriaren 5an Zaraguetako Irratia berriro abian jarriko dugu. Ikasturte berria gogotsu hasi dugu eta dagoeneko egin beharreko grabaketak eginak ditugu. Ikastetxean 11:40etan entzungo dugu baina ezin dutenek Blogetik entzun dezakete asteartetik aurrera.

Entzun Zaragueta Irratia!!

Zaragueta Ikastetxeko LH5.mailakoak.




2021/09/24

Igeriketa ikastaroa

 Aurreko urtean penaz hartu genuen Covid-19aren ondorioz igeriketa ikastaroa bertan behera geratuko zenaren albistea... Baina egoerak hobera egin duela eta, ikasturte berria hastearekin batera ohitura osasuntsuak berreskuratu ditugu eta aste honetan Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek, igerilekurainoko bidea txirrindaren gainean eginda, gustora hasi dute igeriketa ikastaroa!






2021/09/06

Ikasturte berria

Datorren irailaren 8an Orioko IPI Zaragueta Ikastetxeak 2021/2022 ikasturteari hasiera emango dio. Opor aroa amaitutzat emanik, ikasleentzat hondartzako bidea izan dena, oraingoan ikastetxera etortzeko izango da. Irrikatan egongo dira elkarri kontuak esan ahal izateko. Aurten ere, geletan musukoarekin ibili beharko dute 6 urtetik 16 urtera bitartekoek. Iazko neurriak mantenduko dira. Bestalde, berrikuntza bezala, Zuzendaritza talde berria lanean hasi dela. Zuzendari Ainhoa Zumeta, HHko eta LHko ikasketaburu Julen Barriuso, DBHko ikasketaburu Ana Illarramendi eta idazkari Maribel Camacho. Esan behar gogotsu hasi direla.