2020/10/29

ZARAGUETA IRRATIA MARTXAN

Hementxe da ikasturteko lehen irratsaioa. Gaurkoan LH6ko ikasleek aurkezle lanak egingo dituzte eta gai ezberdinen inguruan hitz egingo da: gure patio berria, desagerpen baten inguruan, irakasle bati emandako sorpresa...eta abar. Honetaz gain ez ahaztu lehiaketa martxan dugula, adi entzun galdera berria.

Besterik gabe, irratsaioa zuen gustukoa izatea espero dugu. Goazen entzutera!!!

 

Argazkian klikatu

2020/10/27

 

Zaraguetako IPI eskolaren heziketa integrala bultzatzeko asmoz, Karate saioa burutu dute DBHko ikasle guztiek. 30 urteko karate esperientzia duen Alberto izan da gure irakaslea eta bizipen berri eta aberatsa jaso dute. Karatearen teknika eta mugimenduak burutu dituzte eta arnasketa, gorputz kontrola eta meditazioa ere. Filosofia Japoniarra eta bizi estilo berri bat ezagutu dute.

Guraso elkarteak, Zaragueta Herri eskolak eta Gorputz hezkuntza departamenduak ahalbideratu du jarduera hau.




 

2020/10/26

BADATOR ZARAGUETA IRRATIA!!!!

 Badator!!! 

Hemen da aurten ere eskolako irratia. Ikasturte honetarako hilabetero irratsaio bat egitea pentsatu dugu. Bertako aurkezleak LH4-5-6. mailako ikasleak izango dira.

Aurreko astean prestaketekin hasi ginen eta datorren ostegunerako dena prest izatea espero dugu. Lehen irratsaioko aurkezleak LH6ko ikasleak izango dira. Bitartean ondo segi eta eman eurre!!!

2020/10/19

 HH4, HH5 ETA LH2ko IKASLEAK LOREAK LANDATZEN

Bideoa ikusteko klikatu hemen

2020/10/14

2 urtekoen ikasturte hasiera




                                                     BIDEOA IKUSTEKO KLIK HEMEN

2020/10/09

 

Zaraguetako ikasleak, Gorputz Hezkuntza saioetan Padel surf kirola praktikan jarri dute aurten ere. Natur jarduera honek dituen berezitasunak frogatzen ari dira ikasleak eta naturarekin kontaktuan jartzeko aukera paregabea dela ziurta dezakegu. Guraso elkarteak baimendu duen ekintza honek merezi izan duela esan behar dugu. Beraz, esker mila bai ikastetxeari, guraso elkarteari eta baita Begi-bistan enpresari  ere aukera hau emateagatik.


2020/10/07


 

2020/10/06