2020/03/31

ZARAGUETAKO ZUZENDARITZATIK OHARRA

Gaurtik aurrera, KZ-guneekin lotutako laguntza-zerbitzua eskainiko da. BLOGEKO ESKUBIKO ALDEAN ERE

KZguneak lankidetzan dihardu Hezkuntza Sailarekin, euskal familiek konpetentzia digitalak areagotu ditzaten, horrela, zuen seme-alabei gaur egun ikastetxeek bidaltzen dituzten online zereginetan laguntzeko.
KZguneak telefonoz eta posta elektronikoz argituko ditu zure zalantza teknologiko guztiak, zentroak ireki arte. https://bit.ly/2WOSEUX Webgune honen esteka hemen jartzen dizugu: https://bit.ly/2Jl7XNu


KZgunea colabora con el Departamento de Educación para que las familias vascas aumentéis vuestras competencias digitales para así ayudar a vuestros hijos e hijas en las tareas online que envían actualmente los centros educativos. TAMBIÉN LO TENÉIS EN LA PARTE DERECHA DEL BLOG.
KZgunea resolverá por email y teléfono todas tus dudas tecnológicas hasta la apertura de los centros https://bit.ly/2wFQ2OJ
Si necesitas acceder a esta página, desde aquí os facilitamos su dirección:  https://bit.ly/2QNtvXd


ZORIONAK HANNA! 😀



ONDO OSPATU ZURE EGUNA ETXEKOEKIN!



ARRAUTZAREN ESPERIMENTUA

KAIXO LAGUNAK!

GAURKOAN ESPERIMENTU POLIT BAT PROPOSATUKO DIZUEGU.


GOMAZKO ARRAUTZA!


ESPERIMENTU HAU OSO ERREZA DA. ARRAUTZA BAT, OZPINA ETA EDALONTZI BAT BAKARRIK BEHAR DITUGU.



HASTEKO, ARRAUTZA EDALONTZIAREN BARRUAN SARTUKO DUGU. ONDOREN, EDALONTZIA OZPINEZ BETEKO DUGU ETA 48 ORDUZ GELDI-GELDI UTZIKO DUGU.






























2 EGUNAK PASA ONDOREN, ARRAUTZA EDALONTZITIK ATERA ETA ONDO GARBITUKO DUGU.


HARRIGARRIA!! ARRAUTZA GOMAZKOA BIHURTU DA ETA SALTO TXIKITXOAK EGIN DITZAKE!


IGARKIZUNA

Aurreko ostiraleko igarkizunaren erantzuna zen:


LIBURUA

TXALO ZAPARRADA ASMATU DUZUEN GUZTIENTZAT!
HAU HURRENGO IGARKIZUNA :

NOR DELA ETA NOR DA
MENDIAN JAIO
ETA ITSASOAN HILTZEN DENA?




2020/03/30

ZOZOMIKOTEAK

Euskal mitologian Zozomikoteak martxoaren 29ko eguerditik apirilaren 2ko eguerdira bitarteko egunak dira eta ondorengo kondairaren arabera eguraldi gaizto nabarmena izaten da


Behin batean bazen artzain bat. Martxoa ia amaitzekotan zegoen eta negua pasa zela uste zuen. Eta erabat harrotuta esan zion Martxori:
-          -Martxo, txartxo, garagartxo, ez nauk hire beldurtxo

Martxo haserretu eta zigortzea pentsatu zuen. Baina bi egun  ta erdi besterik ez zituen bukatzeko eta gutxitxo ziren mendeku hartzeko. Horregatik bi egun eskatu zizkion Apirili.
-          -Apiril biribil, eman bi egun eta erdi, kenduko artzain horri artalde eta begi.
Eta Apirilek bi egun eman zizkion Martxori.

Martxo hasi zen euri-jasak, txingorra eta eguraldi txarra egiten. Artzainak egunero bere artaldearekin  pasa behar izaten zuen errekan urak hazi eta artaldea eraman zion. Asko maite zuen ahari bat bizkarrean hartu eta erreka igarotzen hasi zenean, ahariak,  beldurtuta-edo adarkada eman zion eta begia zauritu eta galdu.

Geroztik martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran oso eguraldi txarra egiten omen du. Orduan biltzen omen dira zozo-bikoteak habiak egiten hasteko.

Zer eguraldi dugu egun hauetan?  Elurra ere ikusi dugu eta!

ZORIONAK MIA ETA MIREIA! 😄



ONDO PASA ZUEN EGUNEAN!


IPUINA IKUSI ETA ENTZUTEKO, KLIKATU HEMEN

GATZATUA (MAMIA) EGITEN.



ASTEBURUAN GATZATOA EGIN DUGU ETXEAN. EIBAR ALDEAN HORRELA ESATEN DIOGU MAMIARI.

BANAKA-BANAKA ERREZETA ERREZ HONEN PAUSOAK ETA OSAGAIAK IDATZIKO DITUGU:






OSAGAIAK: (8 LAGUNENTZAT.)

- ARDI ESNEA (1,5L)
- GATZA (POSTRE KOILARATXO BAT)
- GATZAGIA.













EGITEKO ERA:
LEHENIK, ARDI ESNEA, LAPIKO BATEAN, SUTAN JARRI ETA GATZA GEHITU.  ESNEA IREKITEN HASTEN DEN  MOMENTUAN SUA ITZALI ETA, NOIZEAN BEHIN, KOILARAREKIN ERAGIN. ONDOREN, ESNEA EPELTZEN UTZI.







ESNEA EPELTZEN DEN BITARTEAN, 8 EDALONTZI EDO POSTRERAKO POTE PRESTATUKO DITUGU ETA BERTARA BI TANTA GATZAGI  BOTAKO DITUGU.

ESNEA GUTXI GORABEHERA 40 GRADUTAN DAGOENEAN (ATZAMARRA ERRETZEN EZ ZAIGUNEAN)  POTEETARA BOTAKO DUGU. BERTAN GATZAGIAK BERE MAGIA EGINGO DU!










BUKATZEKO, PLASTIKO GARDENAREKIN TAPATUKO DUGU ETA IKUTU GABE HOZTEN UTZIKO DUGU.



GATZATOA GUZTIZ HOZTU DENEAN, JATEKO PREST EGONGO DA. NIRI AZUKREAREKIN GUSTATZEN ZAIT GEHIEN. ETA ZUEI?

EGUN HAUETAN ETXEAN ERREZETAREN BAT EGIN BALDIN BADUZUE ETA BLOGERA IGO NAHI BADUZUE BIDALIZAZUE julenbarriuso@zaragueta.eus EMAILERA.




2020/03/29

ZORIONAK TXOMIN! 😊


ONDO OSPATU ZURE EGUNA!


2020/03/28

ZORIONAK UNAI! 😀




EA ZER FESTA ANTOLATZEN DUZUEN GAURKOAN!


PASA DEN ASTEKO ERRONKA MATEMATIKOAREN ERANTZUNA.

KAIXO, LAGUNAK:

AURREKO EGUN BATEAN ZOTZEKIN EGINDAKO ERROKAN MATEMATIKOA ESKEGI GENUEN BLOGEAN.

GOGORATZEN AL ZARETE?



GUK HIRU ERANTZUN DESBERDIN TOPATU GENITUEN.



0+4=4


8-4=4


5+4=9


BAINA ZUETAKO BATZUEK  BESTE ERANTZUNEN BAT BADAGOELA AIPATU DIGUZUE. ZEIN IZANGO OTE DA?

AIOOOO!!


2020/03/27

UDABERRIA ETA LORE IKUSGARRIAK!!

KAIXO, LAGUNAK!!

ETXEAN GERATU BEHARRA DUGUN HONETAN, IA OHARKABEAN UDABERRIA IRITSI DA ETA GUTXINAKA-GUTXINAKA LANDAREAK LORATZEN HASI DIRA.

GAURKOAN LORE HARRIGARRI BATZUEN IRUDIAK PILATU DITUGU. EA GUSTOKO DITUZUEN.




















BENETAN IKARAGARRIAK!!


ANIMO ETA ATSEDEN HARTU!!

ZAINDU MAITE DUZUEN HORI!!


IGARKIZUNA

Asteazkenean jarritako igarkizunaren erantzuna zen...




ERLOJUAAAAA!

Hona hemen hurrengoa:

ORRI  ASKO
ETA EZ DA ZUHAITZA
JAKIN BADAKI
ETA EZ DA JAKINTSUA
ZER DA?





GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN

Gorputz Hezkuntzako irakasleok gomendio eta ideia batzuk luzatu nahi dizkizuegu bizi dugun egoeraren aurrean bizi kalitatea ahalik eta onena izan dezazuen.

GOIKO ALDEAK ASTEAN ZEHAR EKINTZAK EGITEKO INFORMAZIOA DUZUE.


ZORIONAK IRENA! 😄


ONDO PASA EGUNA ETXEKOEKIN!


2020/03/26

HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI... ZERO!

2. mailakoak Unibertsoari buruzko gaiarekin ari gara. Hemen abesti-dantza bat lanean jartzen zareten bakoitzean martxa
 piska batekin hasteko

 Eta lan saioa beste honekin buka dezakezue. Abesti honen letra Irakurgaiak liburuan 46. orrialdean duzue. Ea gurasoek ere ikasten duten!

ZARAGUETAKO PERTSONAI EZKUTUA!!

KAIXO LAGUNAK!

GAUR JARDUERA BERRIA PROPOSATZEN DIZUEGU.

PERTSONAIA EZKUTUA!

TARTEAN BEHINKA ZARAGUETAKO PERTSONA BATEN INGURUKO PISTAK EMANGO DITUGU.

ZUEK ZEIN DEN ASMATU BEHARKO DUZUE.

EA GAURKO PERTSONAIA ZEIN DEN ASMATZEN DUZUEN:


GAUR AUKERATU DUGUN PERTSONAK MARTXOAREN 25EAN BETETZEN DITU URTEAK. 

ORION BIZI DA BAINA EZ ZEN ORION JAIO. 

BETI BERE FAMILIAKO BATEKIN ETORTZEN DA ESKOLARA.

IKASLE GUZTIEK EZAGUTZEN DUZUE. 

INFORMATIKA ETA KIROLA GUSTATZEN ZAIZKIO. 

NOR DA?


KOLORETAKO MUNSTROA, KORONABIRUSA


ERRALDOIAK, DANTZARA!


ASTERIX ETA OBELIX UMEZURTZ

Albert Uderzo hil da Asterix ta Obelix pertsonaia ezagunen marrazkilaria. Baietz etxean haien komiki libururik eduki? Une aproposa  berriz irakurri ta umorez disfrutatzeko. Eskerrik asko, Albert.

2020/03/25

BADATOR APIRILEKO IRRATSAIOA!!!


KAIXO GUZTIOI!!! 

DATORREN APIRILAREN 3AN IRRATSAIO BERRI BAT EGITEA PENTSATU DUGU. EGOERA BEREZIETAN GAUZA BEREZIAK EGIN BEHAR DIRENEZ PROPOSAMEN BERRI BATEKIN GATOZ. 

IRRATSAIO HONETAN BAKOITZAK BERE ETXETIK PARTE HARTZEKO AUKERA IZANGO DU. MEZUAK BAKARKA EDO TALDEKA ETA MODU ASKOTAKOAK IZAN DAITEZKE: NOLA GAUDEN AZALTZEKO, GELAKIDEAK AGURTZEKO, ABESTI BAT ESKATZEKO…ETAB.  NORBAIT BERTSO BAT EDO ABESTI BAT ABESTERA ANIMATZEN BADA GUSTURA ONARTUKO DUGU. 

MEZU HAUEK BIDALTZEKO BI MODU EGONGO DIRA: IDATZIZ ALA AUDIO MODUAN (MP3 FORMATUAN) ETA IRRATIA@ZARAGUETA.EUS HELBIDERA BIDALI BEHARKO DIRA.

MEZUAK BIDALTZEKO AZKEN EGUNA MARTXOAREN 31 IZANGO DA.

ZARAGUETA IRRATIA