2021/10/28

AMETS BAT-LH5

Lh5-eko ikasleak urriaren 20-ean Reala Fundazioak antolatutako "Amets Bat" irteeraz gozatzeko aukera izan genuen. Eguna oso ondo joan zen. 

Goizean Reale Arena-n bisita gidatua eta kirol ekintzak izan genituen. Txurdin-ekin egoteko aukera ere izan genuen. Arratsaldean berriz, Eureka Zientzia Museora joan ginen. Han, Lego Tailerra egin genuen, robotak sortu eta oinez jarri genituen. ZIRRARAGARRIA izan zen!!!!!!.

Gero, bertan bisita librea egiteko aukera izan genuen. Hau ere, abentura polita!

Oso ondo pasa genuen!!!!




2021/10/26

2.IRRATSAIOA

 Kaixo guztioi!!!

Ikasturteko bigarren irratsaioa entzuteko unea iritsi da. Gaurkoan LH5. mailako ikasleak izango ditugu aurkezle lanetan. 

Denbora gehiago galdu gabe, 5, 4, 3, 2, 1....AIREAN!!!!!

2021/10/21

ZENBAT PISATZEN DU GURE KUIAK?

Gaurkoan erronka berri batekin gatoz. Gure eskolako sarrerara kuia erraldoi bat iritsi da. Zuen lana kuiaren pisua asmatzea izango da. Erantzunak bertan jarri dugun paperean ipini behar dituzue. Etxekoek ere parte hartzeko aukera duzue.

ANIMATU PARTE HARTZERA!!!!

 

2021/10/20

HEGALUZEA KONTSERBAN

LH4. mailan kontserbak nola egin behar diren lantzen ari gara. Gaurkoan hegaluzea kontserban nola egin behar den azalduko dugu. 

On egin!!!


2021/10/18

Primary 4 is going to the Doctor Proctor

 


We had fun acting out several sketches last week. Some students were the patients and others were Doctor Proctor.  You can see all the photographs HERE.

2021/10/14

KANTUSAIOA

Kantusaioekin hasi gera, bai...Oraingoan, LH4ko bi taldeak  jolas tokira atera gera kantatzera, gelan gogoz entsaiatu degun Oskorriren Do, Re, Mi kantua. LH3 taldeko ikasleak ez  dira gurekin atera, igeriketa ikastaroan baitabiltza.

HITZAK

DO, RE, MI HANKOKER MON AMI

FA, SOL, LA, ZUZENDU ZAIOLA

SI, SI, DO, MARDUL ETA SENDO

SOL, LA, SI, BERRIZ ERE HASI

LA, SOL, FA HORTXATAREN TXUFA

FA, MI, RE EGUZKIAK ERRE

SOOOOOL, FA, MI, RE

DO, RE, MI, FA, SOL, LA, SI DO


4 URTEKOAK MASAJEAREKIN ERLAXATZEN

🎶KASK-KASK OSKOLA KRAXKATU ARRAUTZA OSKOLA🎶

 Nola ematen ote du inurritxoak masajea?


Goxo- goxo elkar zaintzeko une politak pasatzen ditugu!


2021/10/08

KANTU SAIOAREN GRABAKETA

Gaurkoan laugarren mailako ikasleok kantu saioaren grabaketa egin dugu. Eli irakaslearen gidaritzapean bi abesti eder grabatu ditugu. Datorren astean egindako bi abestien bideoak argitaratuko ditugu. 

GORA MUSIKA ETA  AUPA ORIO!!!!


2021/10/06

 


KANTU SAIOAK


Kaixo lagunak:

Ikasturte honetako kantu saioak hasi dira.

Lehen hezkuntzako 1 eta 2. mailetako ikasleek, kantu saio polit bat eskeini digute haur hezkuntzako 4 eta 5 urtekoei.

Oso ondo pasa dugu!!!






2021/10/05

ENTZUN ETA GOZATU!!!!

Kaixo guztioi!!!

Ikasturteko lehen irratsaioa entzuteko unea iritsi da. Gaurkoan LH5. mailako ikasleak izango ditugu aurkezle lanetan. 

Denbora gehiago galdu gabe, 5, 4, 3, 2, 1....AIREAN!!!!!

 

2021/10/01

2 URTEKOAK EGOKITZAPENEAN

 Hementxe gaude 2 urtekoak eta iraila egokitzapenean pasa eta gero, urria hasteko irrikitan gaude!! AUPA TXAPELDUNAKKK!!!







3 URTEKOAK PSIKOMOTRIZITATE GELAN

 

Prest gaude denok?

Bat, bi, etaaaaaa hiru!

Korrika ziztu bizian joan gara pareta botatzera. Eta hortik aurrera, gozamena! 


Saltoak, txiribuelak, eta korrika saioak....

Etxetxoak eraiki, mozorrotu...

Goxo goxo egon.....


Ederki ibili gara!

Gaurkoz nahikoa egin dugu, hurrengoan gehiago.

Agur salto gela!


LH4A-KO IKASLEAK PROTAGONISTAK GARA!!!

Kaixo lagunak!!!

LH 4.mailako ikasleak ikasturteari hasiera eman diogu. Gure gelakideak hobeto ezagutzeko astero protagonista bat izango dugu gelan, ikasle bakoitzak gustuko duen zerbait gelakideen aurrean aurkeztuko du. Aste honetako protagonista Orion eta bere tronpeta izan ditugu.