2012/12/21

OLENTZERO ETORRI DA!

 GOIZEAN, GURE GELETAN LASAI-LASAI GEUNDELA, AIBALA! MENDITIK OLENTZERO JAISTEN IKUSI DUGU.
BIDEO GELARA JOAN GARA ETA HAN NON AZALDU ZAIGUN BERA, OLENTZERO!

 BIZKARREAN ZAKUAK EKARRI DITU, BETE BETEAK,...
GELARAKO JOSTAILUAK ETA GOXOKIAK DENONTZAT.
 GUK GURE GUTUNAK EMAN DIZKIOGU.
 ESAN DIGU ASTELEHENEAN ETXEKO LEIHOAK ZIRRIKITUAREKIN UZTEKO MARI DOMINGI ETA BERA SARTU AHAL IZATEKO.
MUXU BAT OLENTZERORI!

EGIPTO - LH 3.maila

Zaraguetako 3.mailako ikasleak gara. Egun hauetan oso gustura ibili gara Egipto gaia lantzen.
Zer nolako maketa egin dugun ikusteko hemen duzue egindako bideoa. Zuen gustukoa izatea espero dugu.

ESKERRIK ASKO AMATXO!


Olentzeroren zai gauden bitartean, Junek ekarritako gailetak jango ditugu!!!
Politak bezain goxoak daude!!

2012/12/20

GABONAK DATOZ!

ABENDUAREN 18AN HAURRESKOLA ETA EGOITZARA ABESTERA.

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLE ETA IRAKASLEOK GABON KANTAK ABESTERA JOAN GINEN ASTEARTEAN.
OINEZ ABIATU GINEN ESKOLATIK ETA LEHENENGO HAURRESKOLARA JOAN GINEN.

HAN HAINBAT ABESTI KANTATU GENITUEN. BERTAKO HAUR TXIKIAK ERE ABESTU ZUTEN GUREKIN BATERA.

ETA ONDOREN, EGUNEKO EGOITZARA JOAN GINEN. 
A ZE POZA HARTU ZUTENA BERTAN ZEUDEN AITON-AMONEK!

OSO ATSEGINA ETA LASAIA IZAN ZEN GOIZ BUELTA.

SAN NIKOLASAK ESKOLAN

 ABENDUAREN 5EAN ZARAGUETA HERRI ESKOLAKO HAUR HEZKUNTZAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK SAN NIKOLASETARAKO PRESTATU GINEN ESKOLAKO FESTA HANDIA OSPATUZ. 
GOIZEAN TXUPINAZOA ETA MUSIKAZ ALAITUTAKO KALEJIRA IZAN ZIREN.
 ONDOREN JOLASAK:MOTO KARRERAK, LOKOTX BILKETA, AULKI DANTZA, GLOBOEKIN DANTZAN ETA ZAKU KARRERAK.
EGUERDIAN, BAZKARIA ESKOLAKO JANGELAN, ETA ARRATSALDEZ TAILERRAK, BURUHANDIAK ETA TXOKOLATADA.
OSO EGUN POLITA IZAN ZEN ETA ESKOLA BUKATU ONDOREN HERRIKO FESTETAN MURGILTZEKO PREST GEUNDEN DENOK.

2 URTEKOAK TXIKI-GUAY-EN


Gaur Txiki-Guay-en izan gara. Oso ondo pasa dugu, nahiz eta laguntxo asko gaixorik daudenez ez diren etorri. Salto eta salto ibili gara eta handiekin oso pozik ibili gara jolasean.

2 URTEKOAK IKASTURTE HASIERAN

2 urteko 23 haur gabiltza aurten Zaraguetan. Bi gela ditugu jolaserako eta lanerako; gainera, egunero ateratzen gara patiora, eta astean bitan psikomotrizitate gelara joaten gara. Primeran pasatzen dugu!

2012/12/14

MUSIKAREKIN JOLASEAN

3 URTEKOEN GELARA IRATXE ETORRI ZAIGU MUSIKA TRESNEKIN.
MARAKAK, TXISTUA, TXIRULA, FLAUTA, KLARINETEA ETA SAXOFOIA EKARRI ZITUEN ETXETIK GURI ERAKUSTEKO.
IRATXE TXOMIN ETA ANDERREN AMATXO DA ETA GUK OSO POZIK HARTZEN DUGU GELAN.
ABESTEN ETA JOLASTEN OSO GUSTURA IBILI GINEN. HURRENGOAN ERE ETORRIKO DELA ESAN ZIGUN.
ESKERRIK ASKO.