2022/01/28

MAMIA

 

Kaixo:

Neguarekin batera, garaiko elikagaia prestatu dugu haur hezkuntzako lau eta bost urtekoak.

Mamia egin dugu, oso goxoa atera zaigu eta sukaldari finak izan gara.












KUA KUA KUA KUA POLIKI POLIKI GOAZ!!!!

 KUA  KUA POLIKI POLIKI GOAZ...!!!

ATZO PRIMERAKO PASEOTXOA EGIN GENUEN! 



TTIPI TTAPA AHATA, OILARRA ETA ANTZARRAEI HAMAIKETAKO GOXOA EMATERA JOAN GINEN.


 
ETA ORDUAN HASI ZEN FESTA!!







TA AZKENIK ITSASONTZIARI BEGIRA BUKATU GENUEN GURE IRTEERA! PRIMERAN PASA GENUEN!


2022/01/25

8.IRRATSAIOA

 8.irratsaioarekin gatoz urtarrilaren 25ean. Beste behin ere Zaraguetako uhinak martxan jarriko ditugu eta oraingo honetan LH6ko Buchra sahararra elkarrizketatuko digu. Hil honetan herrialde honetarako janari bilketa dela aprobetxatuz, aukera ezin hobea izango da bertako egoera azaltzeko.

 


KLIKATU HEMEN



2022/01/21

Put some flour, milk and egg in the bowl and make PANCAKES for everyone!

Primary 1 prepared them with chocolate in English class.

They were delicious!



HH4-5koen DANBOR HOTSA

 Aurten ere San Sebastian egunean, danborradaren doinuekin bat egin dugu. Makilak eta lurra uztartuaz, Sarriegiren doinuak egoki entzun dira.







IRITSI DA DONOSTI EGUNA!!


Ederki pasa dugu gelan  danborradaren abestiak entzunez eta rotulkiak astinduz!!!


https://drive.google.com/file/d/1l7N3amjv6TYnFVKlaJ9c3IEbJrLRkhw7/view?usp=sharing




2022/01/19



 TXIRRINDULARI BERRIAK ESKOLAN


Urtarrilean zehar, Lh5-eko ikasleak, Gorputz Hezkuntzako saioetan, Txirrindularitza landuko dute. Horretarako Gipuzkoako Txirrindulari Federaziotik ikastaroak jasoko dituzte. Bertan bizikletak norberaren neurrira egokitzen, kaskoaren garrantzia, bizikleta gaineko abilezia,...landuko dituzte.

Dagoenekoz lehenengo saioa burutu dute eta oso gustura ibili dira.

Animo txirrindulari berriei!!!


 
 
 
 

 

2022/01/16

Agorregira ttipi-ttapa

Joan den ostiralean, DBH3ko eta DBH4ko ikasleak Agorregiko burdinola eta errotak ikusten izan ginen. Altxerri errekari segiz, ordu betean Manterolako aparkalekura ailegatu ginen, eta han elkartu ginen Aranekin eta Milarekin, bertako gidekin.

Azalpen ederrak eman zizkiguten burdinolaren funtzionamenduaz eta garai bateko lantegietaz: errotariak, ainguragileak... Ondoren Iturrarango parketxera joan ginen eguzkitara, eta han atseden hartu ondoren, bueltatu ginen herrira. Egun bikaina ostiralekoa, eskerrik asko Pagoeta Natura Parkeko langile guztiei!













2022/01/14

3 URTEKOAK GUSTORA ITZULI GARA ESKOLARA

Gabonetako oporren ondoren energiaz beterik itzuli gara eskolara 3 urtekoak. Ilusioz ekin diogu hiruhileko berriari. Lagunekin egoteko gogotsu geunden: elkarrekin jolastu, kontutxoak kontatu, barre egin, tarteka bihurrikeritxoren bat edo beste... Topera disfrutatu dugu aste honetan!







2022/01/12

EƱautekin marrazten!

 

Gaur EƱaut Aiartzaguena marrazkilaria izan da gure eskolan. DBH2-ko ikasleokin komikigintza landu du, eta Orioko Curriculumaren baitan egingo den mahai-jolasean ere gurekin arituko da jolasa ilustratzen. Eskerrik asko EƱaut, eta aurki arte!
 


Errugbia lantzen

 

Gaur, Zarauzko Errugbi taldeko Faustoren gidaritzapean, errugbia landu dugu Gorputz Hezkuntzan. Kirola ezagutu eta primeran pasa dugu!



2022/01/11

IPUINAK SORTZEN

LH 4. mailan ipuinaren gaia lantzen hasi gara. Oporren aurretik ipuinaren hasiera emanda taldeka ipuinak sortu genituen. Ea zuen gustukoak diren.

Bazen behin, bazen behin, bazen behin...