2021/02/26

HARRIAK

4. mailako ikasleak jolas bat proposatu nahi dizuegu, horretarako, tailerretan lan ta lan gabiltza. 

Aurreko asteazken arratsaldean, giro eguzkitsua aprobetxatuz,  hondartzara joan ginen harri bila. Izugarri ondo pasa genuen! Orain, harri hauek margotzen gabiltza eta bukatzean herrian zehar ezkutatuko ditugu. Pistak eskolan emango dizkizuegu.



Parte hartzera animatzen zaituztegu, lagun artean, familian.... Ea aurkitzen dituzuen!!!

2021/02/23


"Euskara Zinema Aretoetara" egitasmoari bukaera emango diogu gaurkoan. Oraingoan, 3.DBHkoek   "Saint Deniseko irakasleak" pelikula ikusiko dute euskaraz. 
Tinko Euskara Elkartearen eskutik, urtero parte hartzen dugu ekimen horretan. Aurtengoan, COVID-19a dela eta, eskolan ikusiko dugu filma eta ziur gaude interesgarria izango dela.


2021/02/18

                                                            AGUR OIHANA!


Pena dugu, gure gelan praktikak egiten aritu den Oihana, berriz ere, unibertsitatera bueltatu behar duelako.

"Oihana oso gustura egon gara zurekin. Eskerrik asko laguntzeagatik. Gurekin ondo portatu zara. Gustatuko litzaiguke berriz etortzea. Unibertsitateko ikasketak bukatzen dituzunean Zaraguetara bueltatu. Espero dugu gurekin ondo pasa izana." 




2021/02/17

 

HAINBAT KIROL EZAGUTU ETA PRAKTIKATUZ

Eskolan gure azken ikasturtea izanda, oso egoera berezia bizitzea tokatu zaigu. Hau guztia pasatzeko desiratzen gaude baina bitartean eutsi egin behar!

Gorputz Hezkuntzako saioetan musukoa daramagu uneoro, baina era berean, kirol ezberdin asko ezagutu eta praktikatzeko aukera ere izan dugu: orientazioa, arrauna, padel surfa, karatea… Hona hemen argazki batzuk adibidetzat, gozatu!





DBH4ko ikasleak

2021/02/10

OTSAILEKO IRRATSAIOA IRITSI DA

Hementxe dugu Zaragueta Irratiko otsaileko irratsaioa. Gaurkoan aurkezle lanetan LH5B gelakoak izango ditugu. Saio honetako protagonista nagusia LHko lehen zikloa izango da. 

Alde batetik LH1. mailakoek gelan sortutako asmakizun batzuk entzungo ditugu eta ondoren LH2. mailakoek eskolan irakasle izateko praktikak egiten ari diren Sandra eta Oihanari elkarrizketa berezia egingo diete. 

Bukatzeko,  ez ahaztu lehiaketako sariduna nor den eta irratsaio bukaeran galdera berria zein den esango dugula. Besterik gabe, 5, 4, 3, 2, 1….AIREAN!!!!

2021/02/08

DBH 1B Musika tresnak lantzen

 

Musika tresnen familiak landu ditugula aprobetxatuz, ikasle batzuk, beraien musika trenen emanalditxo bat eskeini ziguten. Kasu honetan, Lucas Casanovas, saxoarekin, eta Mireia Torres, biolontxeloarekin aritu ziren.







IPUIN KONTALARIA 3.MAILAN



Atzo Ixabel Agirresarobe etorri zen gure geletara, LH3ra. Ixabel ipuin kontalaria da eta berak idatzitako ipuin polita kontatu zigun: “Amona Tomaxa eta gizandia”. Ipuin guztia da polita, baina Amona Tomaxak proposatutako trikimailua eta asmakizunak izan dira gehien gustatu zaiguna.

Bere ipuinean ala zer den ikasi dugu. Gure familietan galdetuz jakin dugu zer den: Txalupa txikia, errioa gurutzatzeko eta azpitik xapala, eta arraun batekin mogitzen dena.

Izen xelebreak ere erabiltzen ditu, horrelakoak: Patxi Putxi, Mariaje Potaje, Joxemoxekitarra ahuntzakadinakobizarrazopagutxijandamutikokaxkarra.

Bukaeran liburuak sinatu zizkigun eta argazkiak atera genituen.

Ixabelek liburu hau Durangoko Liburu Azokan aurkeztu zuen aurten.

Eskarrik asko Ixabel!


 

2021/02/05

ONGI ETORRI GURE GELAKO DENDARA!

2. mailakoek denda bat antolatu dugu gure gelan. Produktu pila ekarri genituen etxetik; gailetak kaxak, esne botilak, garbantzuak, dilistak... Benetako kutxa erregistratzailea ere badaukagu! Dendan jolasten gauden bitartean, euroak nola erabili behar diren eta denda batera joatean produktuak nola eskatu behar ditugun ikasten dugu.
Orain auzoko dendara bakarrik joan gaitezke erosketak egitera!

2021/02/04

DBH1A. Musika tresnak lantzen

 Musika tresnak ikusi ditugula aprobetxatuz, ikasle batzuk, beraien musika tresnen emanaldiak eskeini dizkigute: Kasu honetan, Maren Glez de Txabarri, biolina eta gitarrarekin, eta Joseba Torres, saxoarekin.




Lh1A GORPUTZA LANTZEN

 



            GORPUTZA LANTZEN ARI GARA ETA AURREKO OSTIRALEAN BISITA BAT IZAN GENUEN. IZARO LESTAYO ETORRI ZEN HORTZAK NOLA ZAINDU BEHAR DITUGU ERAKUSTEKO.







ESPERIMENTU   ETA JOLAS ASKO EGIN GENITUEN. DIBERTIGARRIA IZAN ZEN ETA GAINERA ASKO IKASI GENUEN.