LH1 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH1 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/11/17

Ingeleseko klaseetara Sarah estatubatuarra etortzen hasi zaigu!

 

Sarahrekin ingelesez mintzapraktika lantzen dugu. Berari entzun eta gu berarekin hizketan saiatuz, oso ondo gabiltza. 

Eskerrik asko, Sarah!

2022/10/06

 Aurreko astean, musika gelan 1go mailakoek abestutako abestia igo genuen, baina ez zen ondo entzuten....Ea oraingoan hobeto entzuten den!

LEHIOTIKAN BEGIRA , EGON NINTZEN GOIZETIK

MILA SOINU EZBERDIN, ZETOZKIDAN KALETIK

KANPAIAK ELIZETAN, DIN DAN, DIN DIN DAN!

KATUAK TEILATUAN, MIAU, MIAU, MIAU MIAU MIAU!

TXAKURRAK LEHIOPEAN, UAU UAU UAU UAU UAU!

DANBORRAK DESFILEAN, BRON, BRON BRON BRON BRON!

2021/06/17

UDABERRIAN KANTUZ, KUKU JAUNAK KUKU!

Iritsi zaigu kukuaren kantua   inguruko basoetatik...Entzun al dezute? sartu diru pixka bat poltsikuan, badaezpada ere..... (Tamalez, ondoko obren zarata ere entzungo dezute)

 



2021/05/25

UDABERRIAN KANTUZ, KUKU JAUNAK KUKU!

Iritsi zaigu kukuaren kantua   inguruko basoetatik...Entzun al dezute? sartu diru pixka bat poltsikuan, badaezpada ere..... (Tamalez, ondoko obren zarata ere entzungo dezute)

Lehenengo mailako ikasleek 3 urteko ikasleei abestu diete. Gustora eta txintxo txintxo entzun dute txikie



2021/03/04

1. MAILAKOEKIN ENGLISH AIRE LIBREAN!

 KAIXO! EGURALDI ONA APROBETXATUZ, 1. MAILAKO IKASLEEKIN ENGLISH-EKO SAIO BAT KANPOAN EGITEKO APROBETXATU DUGU. JOLAS DESBERDINAK EGIN DITUGU, ONDO PASAZ INGELERA PRAKTIKATZEN.

       








2020/09/18

Matematika patioan


 Eguraldi ona aprobetxatuz matematika landu dugu patioan. 

 Ederki egon gara!!!


2020/04/07

DINOSAUROAK EZAGUTZEN

Kaixo kaixo...
Gustatu al zaizue Diplodocusaren bideoa? Dinosauroen mundua pixka bat gehiago ezagutu nahi badezue, ikusi beste bideo hau, eta ondoren sar zaitezte MUSIKA GELAN(eskuineko zutabean), entzunaldi eta ipuinen karpetan.
Bertan ariketatxo batzuk dituzue. Abestiaren hitzak ere bertan dituzue. Ea zer moduz moldatzen zareten.


2018/12/19

HORTZERIA OSASUNTSUA LANTZEN


Abenduaren 18an Orioko Zaragueta Herri Eskolako HH5 eta LH 1eko geletan hortzeriaren ohitura osasuntsuak landu dituzte. Donostiako EASO Politeknikoko Aho eta hortzen goi mailako bost ikasle etorri dira, (Ane Campos, Yasmine Intxausti, Izaro Lestayo, Maddi Loidi eta Marta Telletxea) egitasmoa aurrera eraman ahal izateko.



Argazki gehiago HEMEN

2018/01/23

DENBORAREN MAKINA!

GURE GELAN DENBORAREN MAKINA BAT EGIN GENUEN TXANELAKO LIBURUKO FERMIN ETA MADALENEK BEZALA.

GURE MAKINA POLITA ETA DIBERTIGARRIA ZEN.

BERTAN, ANTZERKIAK EGIN GENITUEN ETA DINOSAURIOEN GARAIRA JOAN GINEN.

GORA GURE DENBORAREN MAKINA!!


1.MAILAKO LAGUNAK.

2018/01/18

ITSAS ZALDIA ESKOLAN!

PASA ZEN OSTIRALEAN, NIKOLASEK, BERE AITAK ARRANTZATUTAKO ITSAS ZALDIA EKARRI ZUEN GELARA.

ITSAS ZALDIA TXIKIA ETA POLITA ZEN. "URETAKO ZALDIA" IZENA JARRI GENION.

GELAZ GELA ERE ERAMAN GENUEN DENEK IKUS ZEZATEN.



1.MAILAKO IKASLEAK.

2017/11/17

GAZTAINERREA

Azaroaren 11ean Zaragueta Ikastetxean gaztain jatea egin zen musikaz eta buruhandiez giroturik

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN


2016/04/20

ARRITXULON IZAN GINEN



APIRILAREN 7AN OIARTZUNGO ARRITXULO ATERPETXERA JOAN GINEN HH5, LH1 ETA LH2 KOAK.BERTAN GAUZA UGARI EGIN GENITUEN: JOLASTU, MENDI BUELTA, MARGOTU, AFALDU, PARRANDA, LO, GOSALDU, JOLAS GEHIAGO, BAZKALDU ETA BUELTA ORIORA.
OSO ONDO PASA GENUEN!

2015/12/22

FICOBA 2015

Begira zein ondo pasa genuen LHko 1., 2., 3. eta 4.mailakoek Ficoban.
Ficobako Pin, pan, pun, dibertsioz betetako parkea!!!

2015/05/18

HERRI IBILTARIAK-ARKITEKTURA

Lehen gizakiek naturak eskaintzen zituen babeslekuak erabiltzen zituzten, kobazuloak adibidez. Baina ibiltari bihurtu behar izan zuten eta leku batetik bestera ibiltze horrekin etxebizitza arina, altxatzeko eta kentzeko erraza eta inguruan aurkitutako materialez eginda behar izan zuten. Tipiaren eredua ikusi dugu, maketatxo bat eginez. Bukatzeko, ikastetxeko parkean tribuka babesleku bana altxatu dugu eta konturatu gara ibiltari izatea ez dela hain erraza!

2015/05/05

ERLAUNTZA-ARKITEKTURA TAILERRA

Komunitatean bizitzearen eredu onenetariko bat erlauntza da. Erleek, ahalik eta argizari gutxien gastatzeko, zilindroak eraikitzen dituzte eztia biltzeko asmoz. Espazioa aprobetxatzeko, zilindroak inguruan dauzkaten 6 zilindroekin zanpatuko dituzte hexagono forma hartu arte.

Erleak gu bezain langileak dira!!!!

2015/04/15

EXPLORERS IN THE JUNGLE

The students of the 1st grade of Primary are explorers in the jungle, and WE'RE NOT SCARED!!! We can see a lot of animals with our binoculars, and some of them are washing their clothes!
 LH1eko ikasleok esploratzaileak gara oihanean ETA EZ GARA BELDUR! Kataloxekin animalia asko ikus ditzakegu. Haietako batzuk arropak garbitzen ari dira!!

2015/03/16

SUSTRAIAK-ARKITEKTURA TAILERRA

Ariketa honen bitartez, zuhaitzen eta etxeen arteko antzekotasunez jabetu gara. Etxeak eta zuhaitzak puntu batean desagertzen dira bistatik, eta han, lurperatuta, zimenduek eta sustraiek beren grabitazio eginkizuna betetzen dute. Gure zuhaitza zenbat eta gehiago hazi, orduan eta sakonagoak izango dira haren sustraiak. Gure eraikina zenbat eta altuagoa izan, orduan eta zabalagoak izango dira haren zimenduak!

Zuhaitzetan zein etxeetan izaki bizidunak babesean egoten dira.

Horretaz gain, zuhaitz bat nola hazten den (bai goraka bai beheraka) ikusi dugu: zuhaitza adarkatuz, adarren lodiera pixkanaka murriztuz eta kapilarrak bihurtuz hazten da, zuhaitzari forma orokorra eman arte.

2015/02/23

Arkitektura tailerra-Irudikatzeko sistemak


Aintzinetik, aldez aurretik marraztuta izan diren gauzez inguraturik gaude. Honetaz jabetzeko, aurreko saioetan egindako tipi eta baserriaren maketak aurretik zein goitik begiratuta marraztu ditugu, txoriak bagina bezala (altxaera eta oinarria). Frutekin gauza bera egin nahi izan dugu. Lehenik eta behin, frutak kanpotik marraztu ditugu. Ondoren, goitik behera zein alde batetik bestera moztu ditugu eta barrutik ikusten dena marraztu dugu (ebaketak). Bukatzeko, jakina, mango exotikoa, granada freskoa eta kiwi gozoa dastatu ditugu. Mmmmmmmmmmmmm!!!!!