2021/01/28

 LH1B ko EGUNEROKOA


Goizean elkartu eta eguneko lanak azaltzen ditugu. Arduradunak eguna eta bazkaria idazten du arbelean.

Batzutan asteburuko kontuak kontatzen ditugu, beste batzuetan ikasleren baten azalpenak entzuten ditugu...

    Ondoren, lanean hasten gara: idazten, irakurtzen, mozten, kontatzen, gehitzen, kentzen...


eta noizbehinka jolastu ere egiten dugu...

eta pelikula bat ikusi...

Eskuminak etxean zaudeten guztioi. 

Animo eta ea azkar elkartzen garen berriz.

LH1B ko ikasle eta irakasleak.

2021/01/19

                                          

                                               ESKALADA-GUNE BERRIA ESKOLAN

 

 Aspalditik Klaudioren txabolan zegoen gunea kokagune  berri bat edukiko du. LH5 mailakoen

ardura izango da errokodromo zaharra berritzea. Ez hori bakarrik...lekuz aldatzea, margotzea, 

helduleku berriak jartzea beraien esku egongo da.

Orain atera dugun argazkia kokagune berriarena da. Bukatu ondoren beste sarrera bat egingo 

dugu nola gelditu den erakusteko. Beraz, adi egon!!!!!

 


                                                             KOKAGUNE BERRIA

2021/01/15

LOREAK ZAINTZEN Haur Hezkuntzan

UDAZKEN KEN KEN,
GU LOREAK LANDATZEN
UDAZKEN KEN KEN,
HASI GINEN ELKAR ZAINTZEN.

 GOIKO MENDIAN ELURRA
UREZTATZEN GOAZ LURRA
ZURI ZURIA GAILURRA
LORE GUZTIAK EDERRAK!

.

2021/01/13

ORIOKO HEGAZTIAK EZAGUTZEN!

KAIXO, LAGUNAK! BERANDU BADA ERE, HEMEN DUZUE ORIOKO HEGAZTIEI BURUZ SORTU DUGUN BIDEOA. ASKO IKASI DUGU GURE HERRIAN ETA INGURUAN TOPATU DITZAKEGUN TXORIEI BURUZ.

2021/01/12

SAIO BERRI ON!!!!

Hementxe da 2021. urteko lehen irratsaioa. Gaurkoan aurkezle lanetan LH4. mailakoak izango ditugu. Saio honetan LH2. mailakoek gelan egin duten proiektua azalduko dute eta LH6. mailakoek egitea lortu duten lan baten inguruan hitz egingo dute. Honetaz gain lehiaketako irabazlea nor den jakingo dugu eta adi entzun galdera berria. Besterik gabe... 5, 4, 3, 2, 1...AIREAN!!!!



2021/01/07

Magia emanaldia

Abenduko azken egunean LH3B gelako ikasleok magia emanaldia egin genuen. Emanaldia grabatu eta orain denok ikusteko hementxe zintzilikatuko dugu. Gozatu eta gora magia!!!