2022/09/29

Liburutegira bisita

 Aste honetan DBH2ko ikasleak herriko liburutegian egon gara. Miren liburuzainak bertako liburuak nola antolatzen dituen azaldu digu. Gainera, batzuk bazkide egiteko aprobetxatu genuen eta besteak liburuak ikusten egon ziren. Azalpena ez zenez oso luzea izan, oso interesgarria eta dibertigarria iruditu zitzaigun. 

Irakurri nahi baduzue, joan herriko liburutegira! Animatu irakurtzera!


Camila Sueldo eta Djawad Benabdallah (DBH2 B)


2022/09/28

MUGIKORTASUN ASTEA!

Aurreko asteartean bizikletaz, oinez edota patinetez eskolara etorri zirenek pegatinatxo bat itsatsi zuten kartelean. Autobusa ere ikasle askok erabiltzen dutela kontutan hartuz, ez da emaitza makala!

Edalontzia erdia baino gehiago betetzea lortu genuen!

Datorren urtean ea goraino betetzen den 😊

ZORIONAK!

         
    

 

2022/09/27

KUKUARRIRA TXANGOA LH5-6 ETA DBH 1-2




Joan den ostegunean, Irailaren 22an, LH5-6 eta DBH1-2ko ikasleak Kukuarrira txangoa egitera joan ginen oinez. Gure eskola ondoan dagoen San Juan ermitatik igo, puntara iristerakoan hamaiketakoa egin eta “bronkatxo” bat  jaso genuen. Izan ere, irakasleak itsasoari begira argazkia atera nahi ziguten eta batzuk astoarena egiten hasi ziren. 

Hamaiketako jan ondoren hondartzarako bidea hartu genuen Itxaspetik behera. Itxaspen ura edan genuen eta hango piszinak enbidia handia eman zigun, baina beno, gero hondartzan jolasten ibili ginen; batzuk futbolean, besteak boleibol...Baina 12:30ak zirenez, LHkoak eskolara itzuli ziren beraien bazkaltzeko ordua zelako.

Egia esan, igotzerakoan ipurdiak asko pisatzen zigun, baina hala eta guztiz ere, ondo pasa genuen eta datorren urtean berriz errepikatzea gustatuko litzaiguke. Aupa Orio!

(Egileak: Djiara Ndao, Maule Agirre, Aimar Aizpurua DBH1)




2022/09/21

LH KO 3. ETA 4. MAILA PISTINARA

 Ikasturte berriarekin ikasleek prestatu dituzte motxilak. Baten liburuak, koadernoak, arkatzak eta borragomak. Bestean bainujantziak, toallak, txapelak eta txankletak. Bigarren motxila honekin batera bizikletak eta patineteak datoz. Denok hilaran, ez aurreratu, kontuz txokatu gabe, katea atera dela, raspa-rueda egin duela batek etb. 




Aldi berean arropa kendu, txukun gorde, txapel errebelde horiek jantzi, busti, lehortu, non dago nire galtzerdia, ile horrekin gaixotu egingo zara... eta hitzekin azaldu ezin diren hainbat pasadizo suertatzen dira goizero. 




Koloretako suge luzeak bidegorria zeharkatzen du egunero birritan, joan-etorrian. Gero bizikletak eta patineteak garajean gordeko ditu hurrengo egunerarte eta beste motxilako liburuak eta arkatzak aterako ditu, gorputzak deskantzatzen duen bitartean. 

Bihar ere argituko du eguzkiak eta. 

LH3.MAILA

2022/09/20

HH 2 URTEKOAK BIKAIN GABILTZA EGOKITZAPENEAN

 Jada 2 urtekoak egokitzapenean murgildurik gaude. Laguntxo berriak egin eta eskolako txokoak ezagutzen gabiltza gustora, denok elkarrekin jolasean.