2021/06/21

4.DBHkoen AGURRA

 Joan den ekainaren 18an goiz hunkigarria igaro zuten 4.DBHkoek. Ikastetxeko azken eguna suertatu zen beraientzat haurtzarotik neraberazora arteko etapa hain zuzen.  Ikasle eta irakasle talde batek aurreskua dantzatu zieten eta ondoren, lau bertso abestu zizkieten. Tutoreak taldeko argazkia oparitu zien. 4.mailako ikasleek oso hunkituta amaitu zuten.





















2021/06/18

FALTAN BOTAKO ZAITUZTEGU, HH5

ZEINEN EDERRA IZAN DEN ZUEKIN EGOTEA! ASKO IKASI DUGU ZUEN ONDOAN, BARRE EGIN DUGU, BAITA NEGAR ERE, NATURAZ GOZATU DUGU, TERTULIA LUZEAK EDUKI DITUGU, DANTZA EGIN DUGU, ETA BATEZ ERE...ZORIONTSUAK IZAN GARA!

BESTE ETAPA BAT HASIKO DA ORAIN ZUENTZAT, JARRAITU GOZATZEN ETA GOZARAZTEN. EGUNAK HOBEAK BAITIRA, ZUEKIN BATERA!



2021/06/17

Kuku,Kuku, oxen kantua, ni naiz kukua adi denek Kuku!

Kuku, Kuku, kabi guztiak dira nereak kasu hemen Kuku!

Kuku, Kuku, ene xokoan, ni nork hatxeman gorde zaukukuku!

Kuku, Kuku, diru sakelan,urte guztian Kukuk badu kantu!



UDABERRIAN KANTUZ, KUKU JAUNAK KUKU!

Iritsi zaigu kukuaren kantua   inguruko basoetatik...Entzun al dezute? sartu diru pixka bat poltsikuan, badaezpada ere..... (Tamalez, ondoko obren zarata ere entzungo dezute)

 



 BALEAREN BERTSOAK



2021/06/11

LH3koek Kukuarrira egin genuen txangoa!!

Kurtsoari amaiera emateko, maiatzak 20an LH3.mailakoek Kukuarrira egin genuen txangoa. Hantxe ibili ginen aldapan gora eta behera, inguruaz eta ingurukoekin egunaz gozatzen. Pixka bat nekatu ostean, gustura exeri ginen guztiok elkarrekin bazkaltzera.

Egun bikaina izan zen, berriro errepikatzeko irrikaz gaude!!




PATIORAKO SUKALDEA

 PATIORAKO SUKALDEA



DBH-3 ikasleek Plastika ikasgaian eskolako patioari egindako ekarpena duzue irudietan. Patio bat hamaika aukera proiektuarekin urte batzuk lanean egon ondoren, eskolan zeuden egur zaharrak berrerabiliaz egindako sukaldea.



EKIN DENOK ELKARREKIN!

ERRONKA KOOPERATIBOAK landu ditugu gorputz hezkuntzan 1. eta 2. zikloetan. Jarduera hauen helburua gorputz heziketa modu kooperatiboan lantzea da, talde izaera landuz. Izan ere, helburu beraren alde egingo du talde osoak, elkarlanean arituz. Erronkekin konpetentzia motorea, intelektuala eta soziala landu nahi da. Estrategiak pentsatu, ideiak besteekin partekatu eta mugimendua taldearen beharretara egokitu behar izan dute ikasleek. Erronka bakoitzarekin jarraitu beharreko prozedura gogoratu dugu: 1)Erronka entzun 2)Ondo ulertu 3)Bakarka pentsatu 4)Pentsatutakoa taldekideekin partekatu (ideiak proposatu eta besteei entzun) 5)EKIN!DENOK ELKARREKIN!

IKASTURTEA IXTEKO IKE JOLASAK HAUR HEZKUNTZAN!

 KAIXO FAMILIAK!

IKASTURTEA IXTEKO IKE JOLASAK EGIN DITUGU! EA HURRENGO IKASTURTEAN GURASOAK ETORTZERIK BADUZUEN ETA DENOK ELKARREKIN EGITEKO AUKERA DAUKAGUN! HORTXE DUZUE BIDEOA! DISFRUTATU!



2021/06/09

MBOT 1.-TXAPELKETA


 1.-TXAPELKETA
MBOT


Ostegun honetan izango da, MBOT, roboten arteko lehiaketa bizia.
13:00n eskolako pation, DBH-4 ikasleek elkarren aurka.


ANIMA IKUSTERA!!!!


2021/06/04

DAKIZU QUE DAKIZUKE ERABILI DEZAKEZU?

"Dakizu que nere amak kotxe berria erosi du?" Askotan entzun dugu horrelako esaldiren bat gure eskolan. Ez dugu ondo erabiltzen! Berez; "Ba al dakizu nere amak kotxe berria erosi duela?" edo "Badakizu nere amak kotxe berria erosi duela?" erabili beharko genuke. Baina, dakizu que... ups barkatu! Ba al dakizu euskeraz "dakizuke" aditza erabili daitekeela! Adibidez: Peio erori egin da. Ez barrerik egin, zuri ere gerta DAKIZUKE eta! Guk jada ondo erabiltzen dugu; zuri ere gerta DAKIZUKE!!
AUPA ZARAGUETA EUSKALDUNA!!

2021/06/02

Primary 2 Story telling

Hello everybody,

We are primary 2 and we are going to tell you the story named

"Chocolate".   We hope you like it!!



HH 4 eta 5 ITXASPEN

Uda usaia zegoen maitzak 31ean eta HH 4 eta 5eko lagunok Itxaspe baserriraino joan ginen. Gure taldeak energia soberan du, bidean korrika, dantzan eta kantari joan baikinen. 

Bidetik ur piskat edan eta goian hamaiketako ederra egin genuen indarrak hartzeko! Naturaz gozatu ondoren, beherako bidea hartu genuen. "Sardina baaat, bi sardinaaa, topatu ziren...".

Hondartzako parkean jolas batzuk egin eta hain irrikitan zeuden bazkaria egin genuen bertan. Ze goxoa dena! Eguna amaitzeko, U-ko parkera joan ginen eta a ze gozatua!

Nekatu xamar, baina motxila ilusioz eta energiaz beterik amaitu genuen. Egun ederra izan zen! 

Mila esker!

                                              



                                        











AGUR ETA IKUSI ARTE!!!

Hementxe dugu ikasturte berezi honetako azken irratsaioa. Gaurkoan aurkezle lanetan LH6-ko ikasleak izango ditugu. Irratsaioa entzuten guk egiten bezainbeste gozatuko duzuela espero dugu.

Besterik gabe, 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!!