2021/06/02

HH 4 eta 5 ITXASPEN

Uda usaia zegoen maitzak 31ean eta HH 4 eta 5eko lagunok Itxaspe baserriraino joan ginen. Gure taldeak energia soberan du, bidean korrika, dantzan eta kantari joan baikinen. 

Bidetik ur piskat edan eta goian hamaiketako ederra egin genuen indarrak hartzeko! Naturaz gozatu ondoren, beherako bidea hartu genuen. "Sardina baaat, bi sardinaaa, topatu ziren...".

Hondartzako parkean jolas batzuk egin eta hain irrikitan zeuden bazkaria egin genuen bertan. Ze goxoa dena! Eguna amaitzeko, U-ko parkera joan ginen eta a ze gozatua!

Nekatu xamar, baina motxila ilusioz eta energiaz beterik amaitu genuen. Egun ederra izan zen! 

Mila esker!

                                              



                                        











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina