2020/11/30



 Zientzia Ekosisteman HH3Ako ikasleak esplorazioan eta jolasean asko ikasten ari gara!!



                                                 Ikusi Hemen bideoa

2020/11/27

BERRIZ IKUSI ARTE ETA ONDO BIZI NAIT CHARIF FAMILIA!!!!

Gaur  goizean 4 eta 5 urtekoak parrandan ibili gara gure ikaskide maitea den Sara agurtzeko. Bihar familiarekin Londresera doa bizitzera. Pixkat triste geunden , baina bere aitak esan digu saiatuko direla oporretan bixitaren bat egiten, eta Londresera ere gonbidatu gaitu!!!



ZORTE ON ETA ZORIONTSUAK IZAN SARA, REDHA,  AYA ETA GURASOAK. 
ZARAGUETAN ASKO MAITE ZAITUZTEGU. MUXUAK.
                                        حظ سعيد

JOLASAK SORTZEN

Azken aste hauetan 4. mailako ikasleak jolasak sortzen aritu gara arlo guztietan. Matematikan memory jolasaren bertsio berri bat asmatu dugu biderketak lantzeko eta bingo berezi bat ere egin dugu. 




Ingurunen ere eskulanetan aritu gara. EKI proiektuak ikerketa bat proposatu digu eta horretarako, bakoitzak etxetik materialak ekarri eta kotxe fantastiko bat eraiki dugu. Horrela kotxearen mugimendua eta indarra aztertzen ibili gara.






Jolastuz ere asko ikasten gabiltza! Animatu zuek ere horrelako kotxeak egitera!!!

2020/11/25

 2 URTEKOAK BARATZERA JOAN GARA

        Aste honetan lehen aldiz, 2 urteko ikasleak, baratzera joan gara eta bertan ilarrak erein ditugu.

 AZAROAK 25

Aurtengo egoera bereziak lanketa berezia eskatu du. Beti bezala gelan gaia landu badugu ere gaur makrobideodeiaren bidez elkarrekin manifestua irakurri dugu eta ondoren, bertsoak abestu ditugu. Mila esker Aitor Kaperotxipiri gure eskolaren izenean irakurri duelako!

Era horretan Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako aldarrikapena egin dugu Zaragueta eskolan.




2020/11/23

TXORIENTZAKO KABIAK EGIN DITUGU.

2. MAILAKO LAGUNEK TXORIENTZAKO KABIAK EGIN DITUGU TAILERRETAN.
GAUR, CLAUDIOREN LAGUNTZAREKIN PATIOKO HESIAN ZINTZILIKATU DITUGU.
ZEIN POLITA GERATU DEN PARKEA!
KABIAREN BARNEALDEAN, BELARRA ETA JATEKO HAZIAK JARRI DIZKIEGU. MESEDEZ EZ IKUTU GURE KABIAK!

2020/11/20

 2 urtekoen lehen irteera

    Orain dela egun batzuk, eguraldi ona aprobetxatuz, 2 urtekoak, San Juan ermitara irteera egin zuten. Bertan, jolastu eta hamaiketakoa egin zuten. 

    Primeran ibili ziren!!!


2020/11/18

Storytelling with Primary 2

 Look and listen to our short stories!

GORPUTZ HEZKUNTZA LH2

2020/11/16

LH1 B mailako eskulanak

 Aurten ikasleak gogotsu ari dira lanean eta aste honetako tailerretako lana erakutsi nahi dizuegu.



 EMAKUMEEN KIROLA HITZALDIA ETA MENDI ORIENTAZIOA PATRI ESPINARREKIN

Azken bi asteetan DBHko ikasleek "mendi orientazio" ikastaroa egin dute Patri Espinarrekin. Gaur, berriz Patrik bere kirol ibilbidea azaldu digu; emakumeen kiroletan bidea nola irekitzen aritu den eta zein egoeretan dagoen gaur egun.

MILA ESKER DENAGATIK PATRI!!!






2020/11/12

INKUBAGAILUA MARTXAN!

ASTEARTEAN INKUBAGAILUA MARTXAN JARRI GENUEN. 18 ARRAUTZA SARTU GENITUEN. 21 EGUNETAN TXITATXOAK JAIOKO DIRA. JAIOTZEKO BEROA, HEZETASUNA ETA LASAITASUNA BEHAR DUTE. OSO ONDO ZAINDUKO DITUGU!

TXIKIENAK ERE KANTUAN IBILI GERA SAN MARTIN EGUNEAN

DATORREN URTEAN, URTERO OHI DUGUN BEZELA,  GAZTAINA ERRE GOXOEKIN OSPATUKO DUGU



2020/11/11

MARTINEN AITAREN BISITA! ORNITOLOGO TXIKIAK GARA!!

ATZO MARTINEN AITA ETORRI ZEN GURE GELARA. HECTOR ORNITOLOGOA DA ETA ASKO DAKI HEGAZTIEI BURUZ.
ORIOKO TXORIEN IZENAK ESAN ZIZKIGUN. ZER JATEN DUTEN ETA NON TOPA DITZAZKEGUN ERE AZALDU ZIGUN. ORAIN GU ERE ORNITOLOGO TXIKIAK GARA! ESKERRIK ASKO HECTOR!!

AZAROAK 11, IRRATSAIO EGUNA!!!

Gaurko egun berezirako irratsaio berezia prestatu dugu. Saio honetako aurkezleak LH4. mailako ikasleak izango ditugu. Hauetaz gain LH2koek berriz ere zerbait esatera etorriko dira, bingoa aurkituko al zuten? HH5ekoek bere irakasle Amaiari elkarrizketa berezia egingo diote eta bukaerarako LH5koek sorpresa batekin datoz.

Besterik gabe, 3, 2, 1...AIREAN!!!!

 

Argazkian klikatu

 AZAROAREN HAMAIKA, SAN MARTIN EGUNA. 

Aurten ez degu gaztaina erre goxoak jateko aukerarik izan, urtero ohi dugun bezala. Baina gure abestiak abestuz ospatu ditugu aurten ere San Martinak.



MARI CARMENEN BISITA

ASTELEHENEAN MARI CARMEN ETORRI ZEN GURE GELARA. INKUBAGAILUAN TXITATZEKO ARRAUTZAK EKARRI ZITUEN. 3 MOTATAKO ARRAUTZAK EKARRI ZIZKIGUN: GORRIAK, MARRADUNAK ETA OILOTXIKIAK. GURE GALDERA GUZTIAK ERANTZUN ZITUEN ETA ASKO IKASI GENUEN. ESKERRIK ASKO MARI CARMEN!!

2020/11/06

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLE ESKOLAKOEK INKUBADORA UTZI DIGUTE!

EGUN HAUETAN GURE GELAN HEGAZTIAK LANTZEN ARI GARA. ORIOKO EKOSISTEMA DESBERDINETAN BIZI DIREN TXORIEN IZENAK JAKIN NAHI DITUGU. BAINA TXOTIAK NOLA JAIOTZEN DIREN ERE JAKIN NAHI DUGU. HORRETARAKO, UNIBERTSITATEKO INKUBAGAILUA LORTU DUGU. ASTELEHENEAN MARIKARMENEK ( JANGELAKO BEGIRALEAK) ARRAUTZAK EKARRIKO DIZKIGU. ARRAUTZAK ONDO ZAINTZEN BADITUGU, TXITATXOAK AZAROAREN 30EAN JAIOKO DIRA.