2020/04/30





 APIRILAK 30 - MAIATZAK 3
Gaurko proposamena aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.

Ez da gaur egitekoa... gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!

Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea dugu asmo.

Eman begiratu bat proposamenari eta animatu parte hartzera!

GORA EUSKARA!



2020/04/29

ZORIONAK INTZA! πŸ˜„



ONDO OSPATU EGUNA ETXEKOEKIN! 


Asteazkena ikuslearen eguna izan ohi da zinemetan. Etxealditik Euskaraldira ekimenaren gaurko proposamena euskarazko filmak ikusi eta ingurukoekin film horien bueltan hausnartzea da. Ikusi, ikusi zer dioen Itziar ItuΓ±o aktoreak

TWO LITTLE DICKY BIRDS

PETER AND PAUL,
LET´S TRY IT WITH OUR FINGERS!


2020/04/28

ZORIONAK YERAI ETA PAULA! 😊





ONDO OSPATU EGUNA ETXEKOEKIN!




ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena. Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: Dendan gaudenerako, ilaran zain gaudenerako... Saiatuko gara?

2020/04/27

GURASO ELKARTETIK OHARRA

ONE LITTLE FINGER


ONE LITTLE FINGER! 
πŸ˜€ ENTZUN ETA DANTZATU! πŸ˜€

BALOREAK: EZBERDIN IZATEAN (BERDINTASUNA)


ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

#4 Etxealditik Euskaraldira Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik. Gaurko ...

2020/04/26

SENTIMENDUEN TXOKOA



ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

APIRILAK 26, IGANDEA

Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat!

Hemen duzue gaurko proposamena! Eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!

Ekinbide honetan parte hartuko duzu? Ba animatu eta igo zure argazki/bideoak sare sozialetara!

Ez ahaztu… @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira erabiltzea!


2020/04/25

IGARKIZUNA

ZEIN DA PAPER ARTEAN GIZEN JAIO
TA ZOTZA BEZAIN ARGAL HILTZEN DENA?

                                                               
                                                         TXUPATXUSAAA!



Txupatxus eta goxoki asko janda txantarra izango duzue hortzetan eta ez badituzue zaintzen erori egingo dira.  Baina bestela ere, badakizue,  esneko hortzak pixkanaka erortzen joaten dira. Perez sagutxoari uzten diozue askok hortza burukoaren azpian eta hark oparitxo bat ekartzen. Baina ez da sagutxoa bakarra zeregin horretan. Aspalditik Euskal Herrian Maritxu Teilatukoak batzen ditu ume txikiei jausitako hortzak.  Teilatura botatzen dira eta abesti hau kantatu:

Maritxu Teilatuko gona gorria
hartu hagin zaharra
eta ekarri berria.

Mari Teilatukoak kanta hori entzundakoan hortzak batu eta bere herrialde magikora eramaten ditu, bertan izar bihurtuz.



NATUR DETEKTIBEAK!



BADIRA 40 EGUN GUTXIENEZ ETXEAN GORDETA GAUDELA MARMOTAK NEGUKO LOZORROAN BEZALA. 

ETA BADA HILABETE GUTXIENEZ ERE UDABERRIAN SARTU GINELA. MARTXOAREN 21EAN HAIN ZUZEN ERE.

UDABERRI BERRI- BERRIA, GORA ORIOKO HERRIA!


DATA HORRETAN, EGUNAK ETA GAUAK IRAUPEN BERDINA DUTE.



                                          EH AIZUE! METRO BATERA JARRI ZAITEZTE!
ETXEAN GAUDENEZ, AGIAN, EZ GARA KONTURATU EGUNAK LUZATZEN ARI DIRELA ETA ZUHAITZETAN KIMU BERRIAK IKUS DITZAKEGULA, BELARDIAK LOREZ  BETETA DAUDELA ETA LORE HORIETAN, ERLEAK, TXIMELETAK, MARIGORRINGOAK... DABILTZALA DANTZAN.

EH! GURE ERE HEMENDIK GABILTZALA!













BIHAR KALERA IRTETEKO AUKERA IZANGO DUGU ASPALDIKO PARTEZ. EZINGO DITUGU LAGUNAK BESARKATU ETA EZINGO GARA PARKETAN JOLASEAN ARITU. 

BAINA, INORK EZ DU ESAN EZIN DUGUNIK IKERTZAILE LANIK EGIN. BAI, DETEKTIBE LANA; NATUR DETEKTIBEAK IZATEA PROPOSATZEN DIZUEGU! 

KONTXO, HEMENDIK ZARAGUETA IKUSTEN DA!


NAHI BADUZUE BEHINTZAT, BILATU ZUEN ARMAIRUTAN, LUPA, KATALOXA, ARGAZKI KAMERA, KUADERNOTXOA... ETA GURASOEKIN PASIARAN ZABILTZATENEAN, AZTERTU INGURUKO NATURA; BELARDIAK, HONDARTZA KALEAK, ZERUA... SEGURU, LANDARE, ZUHAITZ, LORE, TXORI, XOMORRO,ARRAIN PILOA IKUSTEN DITUZUELA. GALDETU BERAIEN IZENAK ETA APUNTATU ITZAZUE. 




 SUPER ONDO PLATANONDO!!


ASKO IKASI ETA GOZATUKO DUZUE!

GORA ORIOKO NATUR DETEKTIBEAK!

BIHAR KALERA ATERA GAITEZKE!


HARTZAK GOMENDIO BATZUK EMANGO DIZKIGU.


ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

APIRILAK 25, LARUNBATA Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da. Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu... birtualki bada ere? Hona hemen gaurko proposamena! Deitu lagunei eta bildu euskarara! Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa partekatzeko!

2020/04/24

HH4 ETXEAN GERATZEN GARA! πŸ’ͺ


HONA HEMEN 4 URTEKOEK ETXETIK BIDALITAKO IRUDI BATZUK!

AUPA TXAPELDUNAK!



#1

(apirilak 24)
Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!
Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!

IPUINA: TULIPAN TXIKIA


2020/04/23

Euskaralditik eguneko proposamena

ZORIONAK XIAO! πŸ˜€



ONDO OSPATU EGUNA ETXEKOEKIN!

ABESTI HAU ZURETZAT!


LIBURUAREN EGUNA.

APIRILAREN 23an LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DA.

 ETA ZERGATIK GAUR?

 BA, GAURKO EGUNEAN MIGUEL DE CERVANTES ETA WILLIAN SHAKESPEARE HIL  ZIRELAKO.

EGUN HONEN AITZAKIAREKIN, GURE ETXEKO  LIBURU KUTTUNEN ZERRENDA OSATU DUGU:




-TANGO IRITSITA HIRU DIRA:


NEW YORKEKO ZOOAN BI PINGUINO ARREK ELKAR MAITE DUTE, ETA KUMETXO BAT IZATEKO IRRIKITAN DAUDE. BENETAKO ISTORIO BATEAN OINARRITUTA DAGO!

-TXORI HORIA:


HEGAL MOTZAK ZITUELAKO HEGAN EGIN EZIN DUEN TXORI BATEN ISTORIOA KONTATZEN DIGU. ARAZOAK GAINDITZEKO GRINAZ ETA GAUZAK PARTEKATZEAZ ERE HITZ EGITEN DIGU.

- MUNDUKO ZOPARIK ONENA: 


DORDOKAK ZOPA EGIN NAHI DU ETA BASOKO ANIMALIEK OSAGAIAK ERAMATEN DIZKIOTE. ADISKIDETASUNAZ ARI DA IPUIN HAU; LAGUNAK IZATATEAREN ETA ZAINTZEAREN GARRANTZIAZ.

- TXIKITZEN ZARETENEAN:


GURASOEI LOAK HARTU AURRETIK KONTATZEKO IPUINA. HELDUEK AHAZTUTA DITUZTEN GAUZA  DIBERTIGARRIENAK ETA GARRANTZITSUENAK GOGORARAZIKO DIZKIE IPUIN HONEK





- "ARROSA ETA LEUNA" ETA "MUNSTRUO LARROSA":

IPUIN HAUEK  ANIZTASUNARI BURUZ HITZ EGITEN DIGUTE, NOR BERE BURUA MAITATZEAZ ETA ONDOKOAK DIREN BEZELAKOAK ONARTZEAZ ERE.

- PITTO ETA ORKESTRA:


MUSIKAZ GOZATZERA GONBIDATZEN GAITU

BESTE ALDE BATETIK, HELDUAGOENTZAKO, "PIRATA ESKOLA", "ONIN ETA SORGINEN SEKRETUA" ETA "HARRAPATUTAKO TXORIEN HEGALAK" LIBURUAK GOMENDATZEN DIZKIZUEGU.


 ABENTURAK BIZI, MISTERIOAREN ZIRRARA SENTITU ETA NATURAZ GOZATU AHALKO DUGU.


BAINA ETXEKOEI GEHIEN GOZARAZI  DIGUN LIBURUA "ATXIKI SEKRETUA" DA. OHERATZEKO ORDUAN, AHOSGORA IRAKURRI GENUEN GARAI BATEZ. ZORAGARRIA!!


BAINA EZIN DIZUEGU LIBURUA ZERTAZ DOAN ESAN; SEKRETUA ATXIKI DUGU ETA!!



ETA ZEINTZUK DIRA ZURE LIBURU KUTTUNENAK? GOMENDATUKO AL ZENIGUKE BAT?




MESEDEZ, ITXIALDIAN IREKI LIBURUAK!!

KOLORETAKO MUNSTROA



1. MAILAKO IKASLEEK ASTE HONETAN IPUIN POLIT HAU LANDU DUGU. 

ETA GAUR NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA DENEZ, ZUEK DENEKIN PARTEKATZEA ERABAKI DUGU.

SENTITZEN DUENAREN ARABERA KOLORE DESBERDINA HARTZEN DU MUNSTRO HONEK!


IKUSI, ENTZUN ETA GOZATU!



ETA ZU? NOLA SENTITZEN ZARA GAUR?

2020/04/22

TXIRULAREKIN JOTZEKO PARTITURAK



Bideo hauekin erraz ikasiko dituzue zuen gustoko abestiak.
Hemen John Lennon-en Imagine daukazue. MUSIKA GELAN gehiago dituze.

SOINUEKIN JOLASEAN


Etxekoekin jolasteko, horrelako jolas gehiago dituzue   MUSIKA GELAN 

SOINUAK GOGORATZEN

Jokalaria edo jokalariak lurrean etzan edo eseriko dira begiak tapatuta dituztela. Jarraian, gurasoak edo anai-arrebak, inguruan dituen objektu ezberdinekin soinuak aterako ditu, hiru bat minutuz. Adibidez: oinetakoekin radiadorea kolpatu, kortinak ireki eta itxi, paper ontzia mugitu...eta bukatzeko, begiak tapatuta dituenak begietatik zapia kenduko du eta entzun dituen soinuak aipatuko ditu, ordenean bada hobe.

OSASUN OHITURAK.

DBH 4ko ikasleek ikasturte honetan burututako ikerketaren emaitzak argitaratu dituzte.
Hemen datuak. Zer iruditzen zaizkizue? Ohitura osasuntsuak al ditugu?


https://drive.google.com/open?id=12pQUSq6El01vNVK-u2bnxPiBAudQeale


GOGORATU

IPUINA: GRUFALOA


2020/04/21

2020/04/20


Udazkeneko Eusakraldiaren berotze-ariketa gisa, "Etxealditik Euskaraldira" ekimena antolatu dugu Orion ere datozen egunotarako.

Animatu familian parte hartzera!!

Gau eta egun Zaragueta euskaldun!


IPUINA: KROKODILOA


2020/04/19

ESKERRIK ASKO!


2020/04/18

ZORIONAK INHAR ETA NOA! πŸ˜ƒ




ONDO OSPATU EGUNA ETXEKOEKIN!


2020/04/17

ZORIONAK ZOE ETA IBAI! 😊


HANDITZEN HANDITZEN...

3 ETA 4 URTE!



ONDO OSPATU EGUNA ETXEKOEKIN!


2020/04/16

ZENBAKIEKIN JOLASEAN

Buruari eragin, behar dituzuen kalkuluak egin eta ea asmatzen duzuen azken irudiaren balioa. Baietz!










IGARKIZUNA

Aurreko igarkizunaren erantzuna:

                                                               
        AIREA     


Hurrengoa goxo-goxoa da:

ZER OTE DA PAPER ARTEAN GIZEN JAIO 

ETA ZOTZA BEZAIN ARGAL HILTZEN DENA?

NAAKU


2020/04/14

ZORIONAK IRATI! πŸ˜„




ONDO OSPATU EGUNA ETXEKOEKIN!


2020/04/13

APIRILAK 13, MUXUAREN NAZIOARTEKO EGUNA! 😘



ZORIONAK STEVEN ETA NAZARETH! πŸ˜€




ONDO OSPATU EGUNA ETXEKOEKIN

ETA ANIMATU DANTZA EGITERA!



2020/04/12

HH3 ETXEAN GERATZEN GARA! πŸ’ͺ


3 URTEKOEN ARGAZKI ETA BIDEOAK ERE JASO DITUGU!

AUPA ZUEK, TXAPELDUNAK!


ZORIONAK NORA ETA SERGIO! 😊



ONDO OSPATU EGUNA ETXEKOEKIN!


2020/04/11

OIN ETA ESKUEN IBILBIDEA


ANIMATU JOLASTERA!


(BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN)

2020/04/10

ZORIONAK NADIR! πŸ˜„


ONDO OSPATU EGUNA ETXEKOEKIN!


2020/04/09

IPUINA: BELDARTXO JATUNA

ETXEKO TXIKIENTZAT

PILOTAREN JOLASA

JOLAS HONETARAKO BI GAUZA BEHAR DITUZU:

1- KARTOIZKO KUTXA.
2- PILOTA TXIKIA.

OSO ERRAZA DA; KUTXARI PILOTAREN TAMAINAKO ZULO BAT EGIN
ETA, KUTXA MUGITUZ, EA PILOTA ZULOTIK ATERATZEA LORTZEN DUZUN!


(BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN)

2020/04/08

IGARKIZUNA


Aurreko igarkizunaren erantzuna:

                                                                    ZAPATAK


Hona beste bat:


INOIZ IKUSTEN EZ

ETA NONAHI FIRI-FIRI, 

INOLA HARRAPATZERIK EZ

ETA BERA  GABE EZIN BIZI.

ZER DA?


MATEMATIKA JOLASA



KOLOREAK, ZENBAKIAK... 

ANIMATU, SORTU ETA JOLASTERA!

(BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN)

SUPERILARGIA


Aurtengo hirugarren superilargia ikusi ahal izango dugu apirilaren 6tik 12ra. Ekialdetik irteten hasi ta egunsentira arte zerua gurutzatuko du ilargiak. Gure etxeetatik  ikusteko aukera polita.

Fenomeno hau ilargi eta Lurra gertuen daudenean gertatzen da. Hau dela-eta, ilargiaren diametroa eta distira handiago iruditzen zaigu. Gertakari hau ohikoa da eta urtean bost superilargi ere egon daitezke. Aurten lau izango ditugu, hurrengoa maiatzean.

Halere, nahiz eta gertuago izan, gure satelitea Lurretik 357.035 kilometrora pasako da.

Ilbeteak  horrelakoetan izen berezia du herrialde desberdinetan, asko urte garaiaren ezaugarriei lotuta: arrosa, urdina, harrarena, arrautzarena, loreena…

Eureka zientzia museora joatekoak ginen eta aukera zapuztu. Bere web orrian gai honi buruzko gauza interesgarri asko aurki ditzakezue:
 eta argazki ederrak eitb-ko honetan:

Etxean egon behar dugun honetan, zeruari gau edo egunez begiratzea eta honetaz eta hartaz pentsatzea jarduera interesgarria litzateke. Ez?






2020/04/07

ZORIONAK SARA! 😊


ONDO OSPATU EGUNA ETXEKOEKIN!

GAUR ESKULAN BAT PROPOSATZEN DIZUEGU: