2016/03/18

DBHko ikasleen irteera

Joan den ostegunean, martxoaren 17an, Txingudiko hezegunea eta Oiartzungo musika tresnen museoa ikustera joan ginen. Naturaz gozatuz txangoa lehendabizi eta musika tresna desberdinen doinuaz gozatuz ondoren ederki ibili ginen ikasle eta irakasleok. Ikasleek ateratako argazki batzuk ere baditugu ikusgai

2016/03/11

XABIER LIZASO PIANO-JOLEA ZARAGUETAN
Beti ilusioz bizi dugun bixita izan genuen asteazken goizean Zaraguetan : Xabier Lizaso piano-jolearena.
Xabierrek egin ohi duen bezala musika eta jolasak uztartu zituen eskainitako saioan. Saio dibertigarria izan zen, eta haurrek eta irakasleok oso ondo pasa genuen. Xabierrek Hamelingo txistularia izango balitz bezala haurren arreta eta interesa bereganatu zituen.

Eskerrik asko Xabier, eta hurrengo arte!