2014/12/19

OLENTZERO ZARAGUETA HERRI ESKOLAN

Goiz ziraragarria bizi izan dugu ZARAGUETA Herri Eskolan: goizean-goizetik urduritasuna; egonezina Olentzeroren zain ; emozioa mendian behera zetorrela ikusitakoan ; poza Olentzero eskolara iritsi eta opariak jaso ditugunean; eta alaitasuna 1. hiruhileko lanak karpetan etxera eraman ditugunean.

 ONDO PASA GABONAK ETA URTE BERRI ON!!



2014/12/16

HERRITIK KANTARI
Atzo HHko ikasleak haur eskolara eta zaharren egoitzara joan ginen gabon kantak abestera. Ze poza hartu zuten txikiek zein aiton-amonek gu entzutean!

GORA ZARAGUETAKO JAIAK!!
Azken proiektua jaien inguruan izan denez, HHko ikasle martxosoek Zaraguetako jaiak ospatu ditugu. Baina jaiak ospatu baino lehen lan pixka bat ere egin behar izan dugu: egitaraua idatzi, buru handiak prestatu... Zenbat dantza eta jolas!!! Ederki pasa dugu jai giro ederrenean. GORA ZARAGUETAKO JAIAK!!!
 

2014/12/04

ZARAGUETA HERRI ESKOLAKO BARATZA EREDU
Gure eskolan 2010. urtean jarri genuen martxan baratza. Hasieratik Baratza Ekologikoa lantzea izan da gure asmoa. Urte hauetan gora-beherak izan ditugun arren esperientzia aberatsa eta emankorra izan da gure haurrentzat. Gurasoen laguntza ere ezinbestekoa izan da.
Ekintza desberdinak eman ditugu aurrera: haziak erein, landaketak, ureztapenak, belar txarrak kentzea, txorimaloa diseinatu eta sortzea, uzta jaso eta etxera eramatea, baratzeko kalabazarekin mermelada sukaldatzea … Eskolako AGENDA 21ko gaiekin ere lotu dugu  (elikadura jasangarria, ingurumenaren zainketa, birziklapena).
Ikasturte honetan Fraisoro Nekazal Eskolak Eskola-Baratza ikastaroa antolatu du, eta Ingurugela- CEIDAko aholkularia den Edurne Huesa izan da bertako irakaslea.
Ikastaro honen helburua Baratza Ekologikoa ikastetxetan martxan jartzeko oinarrizko ezagupenak era praktikoan azaltzea izan da. Saio batzuk baratzean bertan aurrera eraman ondoren, ikastaroari amaiera emateko, bi eskoletako esperientzia ezagutzeko aukera izan dute. Horretarako aukeratutako eskoletako bat Zaragueta Herri Eskola izan da.
Azaroaren 26an, Edurne eta haren ikasleak Zaraguetan izan dira. Bertan, baratzeko eta A21ko arduradunok gure esperientziaren berri eman diegu: baratzak izan duen garapena, antolaketa, izandako gora-beherak… Ondoren, baratza eta eskolako konpostgunea bisitatzeko aukera ere izan dute.
Gure esperientzia bisitariekin konpartitzea polita izan da, eta haientzat baliagarria izatea da espero duguna. Ea ba poliki-poliki inguruko eskoletan baratza eder-ederrak ikusteko moduan garen aurrerantzean.



2014/12/02

DINOSAUROEN NEURRIAK

DINOSAUROEN BENETAKO NEURRIAK MARKATU DITUGU PATIOAN.

MARRA BERDEAREKIN DINOSAURO BELARJALE LUZEENETAKOA ETA GORRIAREKIN HARAGIJALE LUZEENA MARGOTU DITUGU

ZARAUTZA TXANGOA

TIPI TAPA ZARAUTZAINO
PATATA! PATATA! IRRI EGIN!
ADI ADI ERDI AROKO DORREARI
BAZKAL OSTEAN JOLAS ETA JOLAS

2014/12/01

ARKITEKTURA TAILERRA-ARMIARMA SAREA

Animalien mundua behatuz formei buruz asko ikas dezakegu. Oraingo honetan espirala jorratu dugu. Maketatxoa egin ondoren, hona hemen ikastetxeko parkean egin dugun armiarma sare erraldoia. Ondo izan!