2018/12/21

SANTO TOMAS EGUNA

Santo Tomas Eguna giro alaian ospatu dugu Esperintzia Eskolakoekin eta Guraso Taldearekin. Hainbat jolas ere burutu ditugu.



Argazki gehiago HEMEN

GABONETAN GUSTORA

Abenduaren 20an Irungo FICOBA aretoko Gabonetako Parkean gustura igaro zuten LH1etik LH4ra bitarteko ikasleek.



Argazki gehiago HEMEN

2018/12/19

HORTZERIA OSASUNTSUA LANTZEN


Abenduaren 18an Orioko Zaragueta Herri Eskolako HH5 eta LH 1eko geletan hortzeriaren ohitura osasuntsuak landu dituzte. Donostiako EASO Politeknikoko Aho eta hortzen goi mailako bost ikasle etorri dira, (Ane Campos, Yasmine Intxausti, Izaro Lestayo, Maddi Loidi eta Marta Telletxea) egitasmoa aurrera eraman ahal izateko.



Argazki gehiago HEMEN

2018/12/12

LH2koak HERRIKO MONUMENTUETAN

Joan den abenduaren 5ean herriko Erdi Aroko monumentuak ikustera joan ginen. Asko ikasi genuen baita ongi ibili ere.




2018/12/06

2018/12/04

EUSKARAREN EGUNA


Goizetik hasi gara festan, eta “tinko eta brinko euskaraz” lelopean ekintza desberdinak eman ditugu aurrera. Horma-irudia, txapak, kantu-saioa, dantza…Parrandan pasa dugu goiza. Arratsaldean berriz, Haur Hezkuntzan gurasoekin jolasak burutu ditugu. Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aldiz, pelikula ikusi dute.



Argazki gehiago HEMEN