2023/01/30

MUSIKAKO IRTEERA

 

MUSIKAKO IRTEERA


Urtarrilaren 27an, DBH1eko eta DBH2ko ikasleak Donostiara joan ginen
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzara emanaldi musikal bat ikustera.  
Asko gustatu zitzaigun. Izan ere, elementu desberdinekin eta perkusio
instrumentuekin oso musika polita egin zuten, adibidez: erratz batzuekin,
urarekin, abanikoarekin eta argiarekin. 
Anima zaitezte zuek ere ekitaldi hau ikustera, guk bezain ondo
pasako duzue!

Isabela Roig eta Txomin San Sebastian

DBH2

 


 

IRITSI DA URTEKO LEHENENGOA

Hemen da 2023. urteko lehen irratsaioa. Gaurkoan elkarrizketa berezi bat izango dugu. Gure eskolako ikasle ohia eta orain irakaslea den Malen Moran Bruño elkarrizketatuko dugu. 

Honetaz gain, gure saioan ohikoak diren lehiaketako irabazlea, jangelako menua eta beste sorpresatxo batzuk ere izango ditugu. 

Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!

 


2023/01/27

NEGUA

 Kaixo lagunak!

HHn Negua proiektuarekin ari gara lanean eta Arte ekosisteman hormairudi bat prestatu dugu. Erakusketa bat ere ipintzen ari gara, pinguino eta elurrezko panpinekin ikusten duzuen bezala. Oso gustora gabiltza lan eta lan.

Ondo izan eta laister arte!





IKASLEAK IPUIN KONTALARI

 Ikasleak ipuin-kontalari dabiltza. Aldez aurretik landu, etxean ikasi eta beste ikaskideei gelan kontatu. Txandaka ikasle guztiak kontalari izango dira. Ahozkotasuna lantzeaz gain, entzumena ere lantzen ari dira. Oso pozik daude eta ipuinek duten xarma ere agerian geratu da.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta azaldu dadila Orioko plazan!!



2023/01/20

LH5ekoak REAL ARENAN eta AKUARIUMEN

 Atzo LH5eko ikasleak Real Arenara eta Akuariumera joan ginen. Lehenik, Donostiako kiroldegian 3 jolas egin genituen. Ondoren, "Txurdin" maskota ikusi genuen futbol-zelaian. Gero, hamaiketakoa harmailetan  egin genuen. Tripa ongi beteta eta gero, Realaren historiaren bideoa, aldagelak, gimnasioa, sukaldea eta prentsa aretoa ikusi genituen. Hau dena ikusi eta gero, bazkaldu egin genuen. 

Arratsaldean, akuariumera joan ginen. Bertan, marrazoak, manta-arrainak,  itsas-zaldiak eta arrantzaren inguruko bideoa ikusi genituen.

Oso ondo pasa genuen.





2023/01/16

EGUZKI SISTEMA LANTZEN

2. mailako ikasleak eguzki sistema lantzen aritu gara. Honen barruan, ilargiaren faseak ikasi ditugu eta hauek Oreo gailetekin irudikatu ditugu. Gailetak erditik ireki eta koilararekin ilargiaren forma ezberdinak eman dizkiogu.
Amaitzerakoan, den-denak jan ditugu noski!

2023/01/12

BI LAGUNTXO BERRI DITUGU GELAN

Badakizue aurten Olentzerok eta Mari Domingik zer ekarri diguten Zientzia gelara?

Bi arrain, beraien ontzi eta janariarekin!!!! A ze opari polita!!!

Oso oso gustura gaude gure laguntxo berriekin. Izenak ere jarri dizkiegu. Naranja kolorekoak "Lili" du izena eta koloretakoak berriz "Kolorintxi".

Gure lana beraien zaintzaz arduratzea da. Egunero arduradunak jana ematen die, ura zikintzen zaienean denon artean aldatzen diegu ... 

Egunero bisita ugari dute arrainek, haurrak uneoro baitaude beraiei begira, gure "Lili" eta "Kolorintxi" nola dabiltzan ikusteko. 













2023/01/09



Zaraguetako DBH4ko ikasleak gara eta Gabonetatik bueltan berriz ere eskolan hasi gara. Oporrak hasi baino lehenago argitaratu genuen bezala, ikas bidaiara joateko errifak saltzen ibili gara. Gure errifetan jartzen duen bezala, zenbaki irabazlea urtarrilak 9an argitaratuko zen. Beraz, gaur da eguna! Gelan egin dugu zozketa eta zenbaki irabazlea 2039 izan da. 

Horrekin batera, gogorarazi nahi dizuegu irabazleak saskiaren bila etortzeko otsailak 2ra arteko epea duela. Mila esker errifa guzti hauek erosteagatik eta ikas bidaira joateko dirua lortzen laguntzeagaitik!!



June Ascargorta eta Nora Aissa