INGURUNE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
INGURUNE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/11/24

Zaraguetako ikasleak "Baratze"n





Zaraguetako 2.zikloko ikasleak Baratze baserri eskolako tailerretan gozatzen!
Argazkiak  hemen

2015/11/15

ZERAIN



Zerainen 3 egun pasa ondoren, han ikusi eta ikasi genuen guztia LHko 5.mailakoei kontatzeko aukera izan dugu. Horretarako dena ondo prestatu eta konbidapena luzatu genien, pozik etorri ziren orain dela 2 urte beraiek han izan baitziren.


2015/11/09

ZERAIN 2015-2016

OH ZERAIN 
ZE POLITA DEN ZERAIN…!
 Poz-pozik eta alai etorri gara Zeraindik. Hala dio bertan asmatutako kanta honek:
 Oriotikan joan nintzen Zerain ikustera 
Han ikusi genituen ardi txuri-txuriak
 Oh Zerain…ze polita den Zerain…!
 Handikan etorri nintzen 
 Poz-pozik eta alai
Txindoki eta Aizkorri genituen parean 
Bolatokitik ikusten genituen aurrean
 (Oh Susana doinua) 

Harizti-erdi aterpean maletak utzi ondoren, pil-pilean genituen emozioak baretzen doaz jokuari eta farrari tokia utziz.
Burdimendira iristean, aspaldiko meatzarien lanak ezagutu eta eurek egindako galerietatik ibili ginen satorren modura.
Ondoren, Alustiza anaien zerrategia ere ezagutu eta uraren indarrez egurra mozten eta bonbila pizten ikusi genituen.
Hurrengo egunean, Segurako Ondarre baserrian gazta egiten ikasi genuen. Baita dastatu ere gazta goxoa menbrilloarekin! Arratsaldean, aspaldiko kartzelan sartu eta handik bolatokira. Gure arteko txapelketan gustura pasa genuen arratsaldea. Izan ziren ere txapelketan ibili nahi ez zutenak eta ezkurrekin eta harri - koskorrekin kuxinaketan ibili zirenak.
Eta etxerako bueltan besazpian ogia! Hortan pasa genuen azken goiza. Ogia oratzen ilusioz beteta opariarekin itzuli nahian.
2015 – 11 - 6 
Zaraguetako Herri Eskola 
L.H 3, 4 ikasle-irakaslea

2014/12/02

DINOSAUROEN NEURRIAK

DINOSAUROEN BENETAKO NEURRIAK MARKATU DITUGU PATIOAN.

MARRA BERDEAREKIN DINOSAURO BELARJALE LUZEENETAKOA ETA GORRIAREKIN HARAGIJALE LUZEENA MARGOTU DITUGU

ZARAUTZA TXANGOA

TIPI TAPA ZARAUTZAINO
PATATA! PATATA! IRRI EGIN!
ADI ADI ERDI AROKO DORREARI
BAZKAL OSTEAN JOLAS ETA JOLAS

2014/11/18

LURRASKA 2014

Lurraskatik besarkadak eta musuak. Etxekoetaz gogoratzen gara, baina bakarrik gauean ratutxo txiki bat,gainerakoan jo ta ke zaldian, ikuiluan, oinatzak ezagutzen eta egiten, eta nola ez, diskotekan. Komeriak eta anekdotak etxera iristean jakingo dituzue.

2014/11/11

Euskaldun bat ameriketan

LUIS Mª SARASUA Ameriketan ibilitako zesta puntako jokalaria eta 4. mailako Clararen aita, bisitan eta kontu-kontari izan dugu eskolan. Zumitzaz egindako sestoa ekarri zigun eta guztiok probatu ahal izan genuen. 8-9 urte zituenean pilotan jokatzeko zaletasunak eramaten zuen eskolatik korrika irten eta frontoira joatea frontisa okupatu ahal izateko beste inor baino lehenago. 12urtekin erremontean hasi zen. 1992garren urtean Ameriketara joan zen. Floridan jolastu zuen. Entrenamendu bakoitzean hiruzpalau pilota puskatzen omen zituen eta etxera bueltatzean berak konpontzen omen zituen. Pilotak eginez behatzak deformatutako makina bat pilotagile ere ezagutu omen zituen. Izan ere pilota barruko kizkia erretxinaz egina omen dago eta forma emateko asko estutu behar omen da. Gainetik haria eta azkenik larrua jartzen zaio pilota gogor honi itxura emateko. Pilota bizi honekin lortutako errekorra 310ekoa izan da. Hasieran kaskorik gabe jolasten bazuten ere, berehala behartu zuten erabiltzea zuen arriskuagatik. Gorputz mugimendu zehatza eskatzen du kirol honek eta profesionalek lesio asko izaten dituzte. “Gaztea eta malgua izan behar da!”- zioen Luis Mªk. Kirol honek Antzinako Egipton du bere jatorria. Umeek trapuak bilduz egiten zuten jolas hau, urte eta mendeetan zehar mundutik zehar zabaldu zen, baina Euskal Herrian garatu zen batez ere. Luis Mªk esan digunez ez da horrenbeste Egipton azken frontoia itxi zela, 100urteren bueltan. Iparraldean “joko garbiz” ezagutzen zena Argentinan hemengo jokalariak jokatzen hasi zirenean, ez zela oso espektakularra eta "sesta" garatu zen, askoz ere joko azkarragoa eta espektakularragoa. Handik Euskal Herrira bueltatu eta hemendik, berriz, Ameriketan zabaldu zen. Ordurako hainbat euskaldun lur haietara joanak ziren artzain bezala. Eta hemen erdarazko izenarekin ezagutzen dugun kirol hau “cesta-punta” amerikarrek, berriz, euskal izenaz egin zuten bere: “Jai-Alai” Eskerrik asko Luis Mª!

2014/05/28

CRISTOBAL BALENTZIAGA



Eskolako 3. eta 4.mailkoak Getarira joan gara Balentziaga museoa ikustera.
Ba al dakizue nor zen "Kristobal Balentziaga"?
Cristobal  Balenciaga  Getarian jaio zen. Bere amak markesarentzat modista lanak egiten zituen eta  batzuetan berak ere amari lagundu egiten zion. Han dotore jantzitako jendea ikusten zuen, baita Velazquez eta Goyaren margolanak ikusi zituen. Hortik etorri zitzaion soinekoak egiteko zaletasuna.

Bere jantziak egiteko ideiak margolan horietan ikusitako jantzietatik eta gizonezkoek janzten zituzten jakak, militarren berokiak, toreroen txaketilak, alkate eta apaizen jantzietatik hartutako ideiak aldatzen zituen eta emakumezkoen jantziak bihurtzen zituen.

Jenio bat izan zen, ospetsua mundu guztian.Hainbat jantzi-etxe ireki zituen hiri garrantzitsuetan. Bere amaren lehenengo abizena oso gustokoa zuen, Martina Eizagirre Enbil. Baina Eizagirren “z” esatea zaila egiten zitzaienez  hemendik kanpo, “s”rekin idatzi zuen, Eisagirre. Hortik bere denden izenak: Eisa Donosti, Eisa Barzelona…,Parisekoa ez ezik, Maisson Balenziaga.

Bere jantziekin emakumeen formak aldatzen zituen, forma zuzenak emanez. Oihal gardenekin ere lan egin zuen emakumeen siluetak erakutsiz.

Horretarako patroiak erabiltzen zituen. Paperean egindako soinekoen planoak ziren. Pusketa guztiak elkartuz sortzen zituen soinekoak. Badu ere oihal pieza batez egindako soinekoa.

Hemen dituzue argazki batzuk:

2014/05/22

KONTINENTEAK ETA OZEANOAK

Kontinenteak eta ozeanoak errepasatzeko hemen duzue aukera polita.

Klikatu HEMEN


2014/05/13

ELIKADURA JASANGARRIA

Aurtengo EA21 gaia ELIKADURA JASANGARRIA denez Ordiziara joan gara LHko 3. eta 4. mailakoak.
Han "D´Elikatuz" InterpretazioZentroa ezagutu dugu eta Ordiziako azokara joan gara bertako produktuak erostera.
Ikusten duzuen bezala ikasteaz gain oso ondo pasa dugu!!!

2014/02/20

Erromatar museoan izan ginen 1. eta 2. mailakoak







Ave Cesar! Oiasso museoan izan ginen. Han erromatarrak nola bizi ziren ikusi genuen jolasekin eta antzerkia egiten. Pelikula bat ere ikusi genuen eta orduko gauza asko: txanponak, ontziak, amuak, sareak... Oso ondo pasa genuen. Gainera inauterietan erromatarrez mozorrotuko gara.

2014/02/06

Azokan janaria aztertzen egon gara

Ostegunetan gure herrian azoka dago plazan. 1. eta 2. mailako ikasleak neguan  jaten ditugun gauzak zein diran eta nondik datozen galdezka ibili gara. Euskal Herriko janaria bazegoen: gazta, sagarrak, eztia, alkatxofak... Baina gehienak kanpotik ekarritakoak dira: Andaluzia, Kanarias, Errioxa, Ameriketako Estatu Batuak... Eskerrik asko esan nahi diegu azokan lagundu diguten guztiei.

Izarrak ezagutzen

Gaur goizean izarrak ikusi ditugu. Bai, ondo irakurri duzue, izarrak goizean. Eskolako DBHko gela batean globo baten antzekoa jarri dute eta han barruan ilunpean zeruko izarrak ikusi ditugu eta osatzen dituzten kostelazioak: hartz handia, hartz txikia, geminis... Bukatu denean denok hasi gara "beste bat, beste bat" esaten asko gustatu zaigulako eta berriz ikusi nahi genuelako. Orain unibertsoaren gaiarekin hasi gara: hamar, bederatzi, zortzi.... bagoaz espazioara!

2014/01/23

HEZURRAK ETA ARTIKULAZIOAK

GORPUTZEKO HEZURRAK

HEZURDURA

Oraingo honetan 4. mailakoak gorputzeko hezurrekin bueltaka gabiltza.
Errezago ikasteko hemen dugu aurkitutako aplikazioa.
Izen guztiak ikasteko klikatu...

2014/01/21

Txangurroa ala buia?

Marenek ekarri zuen gelara bere amonak emandako txangurroa. Aztertzen hasi ginen eta konturatu ginen txangurroa deitzen diotela askoek baina liburu eta hiztegietan begiratu eta ikusi genuen bere izena buia dela. Txangurroa itsasoko beste animalia da, antzekoa baina oskolan pintxoak dituena. Ikutu eta usaindu genuen. Marenek esaten du oso goxoa dela. Amonari eskatu zion neska izatea eta horregatik umeak izateko arrautzak non zeuzkan erakutsi zigun. Eskerrik asko, Marene eta amona!

2013/11/14

KONTINENTEAK ETA OZEANOAK

Kaixo:
Etxean errepasatu dezakegu eskolan landutakoa era dibertigarri batean, zer iruditzen???
Jose Luis eskerrik asko aukera hau gure eskura jartzeagatik.

2013/11/06

"KLIN KLAN"- HH3B




KLIN KLAN, KLIN KLAN,
EURI TANTAK, EURI TANTAK,
KLIN KLAN, KLIN KLAN,
EURI TANTAK KALEETAN