2015/03/19
2015/03/16
SUSTRAIAK-ARKITEKTURA TAILERRA
Ariketa honen bitartez, zuhaitzen eta etxeen arteko antzekotasunez jabetu gara. Etxeak eta zuhaitzak puntu batean desagertzen dira bistatik, eta han, lurperatuta, zimenduek eta sustraiek beren grabitazio eginkizuna betetzen dute. Gure zuhaitza zenbat eta gehiago hazi, orduan eta sakonagoak izango dira haren sustraiak. Gure eraikina zenbat eta altuagoa izan, orduan eta zabalagoak izango dira haren zimenduak!
Zuhaitzetan zein etxeetan izaki bizidunak babesean egoten dira.
Horretaz gain, zuhaitz bat nola hazten den (bai goraka bai beheraka) ikusi dugu: zuhaitza adarkatuz, adarren lodiera pixkanaka murriztuz eta kapilarrak bihurtuz hazten da, zuhaitzari forma orokorra eman arte.

2015/03/13
HH5 eta LH1 BEIZAMARA
Kaixo!
Aurreko astea zirraragarria izan zen HH5 eta LH1eko ikasleentzat. Beizamara joan ginen bi egunetarako eta lo eta guzti egin genuen lagunekin Beizamako aterpetxean. Joan aurretik, Beizama mapan kokatu behar izan genuen eta hainbat gauza ikasi ere: Oriotik hara zenbat kilometro dagoen, Gipuzkoako bigarren herririk altuena dela...Hara iritsitakoan Maritxuren baserria bisitatu genuen. A zer nolako tresna arraroak erakutsi zizkigun, eta zein desberdina zen bere bizimodua gaztea zenean! Frantxeska astoaren bizkarrean ibili ginen, baserriko animaliak ikusi, haziak erein...Mila esker Maritxu!!!
Aterpetxean hamaika joku eta tailer egin genituen bertako begiraleekin. Gure kaxa ere jolasteko aukera izan genuen. Eta gauean...ai, gauean...baten bat ohetik erori, besteren batek ezin zuela loak hartu jolastu nahi zuelako...baina hain geunden nekatuta ezen zerraldo lo egin genuen guztiok.
Denbora luzean gogoratuko ditugun egunak izan dira. Hurrengoa noiz?

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)