2014/05/30

Aginagan egun pasa itsasoko animaliak ezagutzen

Itsasoko animaliak lantzen ari garela eta, Aginagara joan ginen pasadan ostiralean egun pasa. Goizez Izagirre haztegira joan ginen eta bertan itsasoko animali desberdinak ikusi genituen. Arratsaldea Aginagako frontoian pasatu genuen.













2014/05/28

CRISTOBAL BALENTZIAGA



Eskolako 3. eta 4.mailkoak Getarira joan gara Balentziaga museoa ikustera.
Ba al dakizue nor zen "Kristobal Balentziaga"?
Cristobal  Balenciaga  Getarian jaio zen. Bere amak markesarentzat modista lanak egiten zituen eta  batzuetan berak ere amari lagundu egiten zion. Han dotore jantzitako jendea ikusten zuen, baita Velazquez eta Goyaren margolanak ikusi zituen. Hortik etorri zitzaion soinekoak egiteko zaletasuna.

Bere jantziak egiteko ideiak margolan horietan ikusitako jantzietatik eta gizonezkoek janzten zituzten jakak, militarren berokiak, toreroen txaketilak, alkate eta apaizen jantzietatik hartutako ideiak aldatzen zituen eta emakumezkoen jantziak bihurtzen zituen.

Jenio bat izan zen, ospetsua mundu guztian.Hainbat jantzi-etxe ireki zituen hiri garrantzitsuetan. Bere amaren lehenengo abizena oso gustokoa zuen, Martina Eizagirre Enbil. Baina Eizagirren “z” esatea zaila egiten zitzaienez  hemendik kanpo, “s”rekin idatzi zuen, Eisagirre. Hortik bere denden izenak: Eisa Donosti, Eisa Barzelona…,Parisekoa ez ezik, Maisson Balenziaga.

Bere jantziekin emakumeen formak aldatzen zituen, forma zuzenak emanez. Oihal gardenekin ere lan egin zuen emakumeen siluetak erakutsiz.

Horretarako patroiak erabiltzen zituen. Paperean egindako soinekoen planoak ziren. Pusketa guztiak elkartuz sortzen zituen soinekoak. Badu ere oihal pieza batez egindako soinekoa.

Hemen dituzue argazki batzuk:

2014/05/22

KONTINENTEAK ETA OZEANOAK

Kontinenteak eta ozeanoak errepasatzeko hemen duzue aukera polita.

Klikatu HEMEN


2014/05/14

KANTU SAIOA

Gaur, hilero legez, jolasaldi aurretik Kantu Saioa izan dugu. Guztiok bidio gelan elkartu gara eta denok batera lau abesti abestu ditugu. Hona hemen argazki bat!

2014/05/13

ZATIKIAK ETA HAMARTARRAK

Kaixo lagunak:
Asko dakizuenez, hemen dituzuen ariketak oso errezak izango dira zuentzat, baietz!!!
Ondo pasa!


HASTEKO KLIKATU    HEMEN

ELIKADURA JASANGARRIA

Aurtengo EA21 gaia ELIKADURA JASANGARRIA denez Ordiziara joan gara LHko 3. eta 4. mailakoak.
Han "D´Elikatuz" InterpretazioZentroa ezagutu dugu eta Ordiziako azokara joan gara bertako produktuak erostera.
Ikusten duzuen bezala ikasteaz gain oso ondo pasa dugu!!!