LH2 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH2 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023/02/03

DESCRIPTIONS LH2

Kaixo lagunak!

Zaraguetan ingeleseko ikasgaian oso ekintza politak egiten ditugu. Esaterako, LH 2. mailan deskribapenak landu ditugu ingelesez, bai eta aldi berean gorputzeko atalak birpasatu ere. Hemen  uzten dizuegu ekintza honen bideo bat.

Hurrengorarte 😉




2022/02/18

STORYTELLING WITH PUPPETS (ipuin kontaketa pegatinekin)

 Hi everybody! Kaixo guztioi!

Gaurkoan landutako istorioa kontatu dugu gelan ingelesez denon artean pegatinak erabiliaz. Bertan, Rat protagonistaren abenturak kontatu ditugu. Etxean ere familiei kontatu dizue ikasleek.

Zeinen ondo pasa dugun! Hortxe zatitxo baten bideotxoa. 👀

2021/06/02

Primary 2 Story telling

Hello everybody,

We are primary 2 and we are going to tell you the story named

"Chocolate".   We hope you like it!!



2020/11/18

Storytelling with Primary 2

 Look and listen to our short stories!

2020/05/24

FASHION WEEK! LH 2

LH 2. MAILAKO IKASLEEKIN, INGELESEKO IKASGAIAN DISEINATZAILE-MODELO LANETAN ARITU GARA. HORTXE DUZUE BIDEOA IKUSGAI! 
EGIN KLIK  
https://drive.google.com/file/d/1smEkMG0DwnmcthfwkQTh6GTOvgJSpWli/view?usp=sharing


2020/04/25

IGARKIZUNA

ZEIN DA PAPER ARTEAN GIZEN JAIO
TA ZOTZA BEZAIN ARGAL HILTZEN DENA?

                                                               
                                                         TXUPATXUSAAA!



Txupatxus eta goxoki asko janda txantarra izango duzue hortzetan eta ez badituzue zaintzen erori egingo dira.  Baina bestela ere, badakizue,  esneko hortzak pixkanaka erortzen joaten dira. Perez sagutxoari uzten diozue askok hortza burukoaren azpian eta hark oparitxo bat ekartzen. Baina ez da sagutxoa bakarra zeregin horretan. Aspalditik Euskal Herrian Maritxu Teilatukoak batzen ditu ume txikiei jausitako hortzak.  Teilatura botatzen dira eta abesti hau kantatu:

Maritxu Teilatuko gona gorria
hartu hagin zaharra
eta ekarri berria.

Mari Teilatukoak kanta hori entzundakoan hortzak batu eta bere herrialde magikora eramaten ditu, bertan izar bihurtuz.



2020/04/16

ZENBAKIEKIN JOLASEAN

Buruari eragin, behar dituzuen kalkuluak egin eta ea asmatzen duzuen azken irudiaren balioa. Baietz!










IGARKIZUNA

Aurreko igarkizunaren erantzuna:

                                                               
        AIREA     


Hurrengoa goxo-goxoa da:

ZER OTE DA PAPER ARTEAN GIZEN JAIO 

ETA ZOTZA BEZAIN ARGAL HILTZEN DENA?

2020/04/08

IGARKIZUNA


Aurreko igarkizunaren erantzuna:

                                                                    ZAPATAK


Hona beste bat:


INOIZ IKUSTEN EZ

ETA NONAHI FIRI-FIRI, 

INOLA HARRAPATZERIK EZ

ETA BERA  GABE EZIN BIZI.

ZER DA?


SUPERILARGIA


Aurtengo hirugarren superilargia ikusi ahal izango dugu apirilaren 6tik 12ra. Ekialdetik irteten hasi ta egunsentira arte zerua gurutzatuko du ilargiak. Gure etxeetatik  ikusteko aukera polita.

Fenomeno hau ilargi eta Lurra gertuen daudenean gertatzen da. Hau dela-eta, ilargiaren diametroa eta distira handiago iruditzen zaigu. Gertakari hau ohikoa da eta urtean bost superilargi ere egon daitezke. Aurten lau izango ditugu, hurrengoa maiatzean.

Halere, nahiz eta gertuago izan, gure satelitea Lurretik 357.035 kilometrora pasako da.

Ilbeteak  horrelakoetan izen berezia du herrialde desberdinetan, asko urte garaiaren ezaugarriei lotuta: arrosa, urdina, harrarena, arrautzarena, loreena…

Eureka zientzia museora joatekoak ginen eta aukera zapuztu. Bere web orrian gai honi buruzko gauza interesgarri asko aurki ditzakezue:
 eta argazki ederrak eitb-ko honetan:

Etxean egon behar dugun honetan, zeruari gau edo egunez begiratzea eta honetaz eta hartaz pentsatzea jarduera interesgarria litzateke. Ez?






2020/04/07

DINOSAUROAK EZAGUTZEN

Kaixo kaixo...
Gustatu al zaizue Diplodocusaren bideoa? Dinosauroen mundua pixka bat gehiago ezagutu nahi badezue, ikusi beste bideo hau, eta ondoren sar zaitezte MUSIKA GELAN(eskuineko zutabean), entzunaldi eta ipuinen karpetan.
Bertan ariketatxo batzuk dituzue. Abestiaren hitzak ere bertan dituzue. Ea zer moduz moldatzen zareten.


2020/04/03

LH 2. MAILA

Oso gustura irakurtzen ditugu gurasoen bitartez  bidaltzen ari zareten mezuak. Oso pozgarria da guretzat zuen berri jakitea eta, elkar zaindu behar dugun honetan, zuekin aldiro-aldiro komunikatu ahal izatea. Mezu politak ditugu tartean. Hona hemen batzuk:


  • "Etxeko lan guztiak eginak dauzkat. Gutxiena gustatu zaidana egunerokoa idaztea da. Gehiena matematika eta marrazkiak egitea."
  • "Luzeak egiten ari zaizkit egunak baina ez dut eskolara itzultzeko gogorik. Aitatxo eta amatxokin gustura nago etxetik atera gabe."
  • "Faltan botatzen zaitut."
  • "Oso ondo nago eta zu nola zaude? Bueno, aio, muxu asko zuretzat. Agur"
  • "Hemen nago, etxeko lanak egin ondoren zuri idazten. Orokorrean lanak errezak iruditu zaikit."
 Segi horrelakoak guri idazten, hor zaudetela jakiteko. Bale? Argazkian ez zaudete denak, pena!



2020/03/30

ZOZOMIKOTEAK

Euskal mitologian Zozomikoteak martxoaren 29ko eguerditik apirilaren 2ko eguerdira bitarteko egunak dira eta ondorengo kondairaren arabera eguraldi gaizto nabarmena izaten da


Behin batean bazen artzain bat. Martxoa ia amaitzekotan zegoen eta negua pasa zela uste zuen. Eta erabat harrotuta esan zion Martxori:
-          -Martxo, txartxo, garagartxo, ez nauk hire beldurtxo

Martxo haserretu eta zigortzea pentsatu zuen. Baina bi egun  ta erdi besterik ez zituen bukatzeko eta gutxitxo ziren mendeku hartzeko. Horregatik bi egun eskatu zizkion Apirili.
-          -Apiril biribil, eman bi egun eta erdi, kenduko artzain horri artalde eta begi.
Eta Apirilek bi egun eman zizkion Martxori.

Martxo hasi zen euri-jasak, txingorra eta eguraldi txarra egiten. Artzainak egunero bere artaldearekin  pasa behar izaten zuen errekan urak hazi eta artaldea eraman zion. Asko maite zuen ahari bat bizkarrean hartu eta erreka igarotzen hasi zenean, ahariak,  beldurtuta-edo adarkada eman zion eta begia zauritu eta galdu.

Geroztik martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran oso eguraldi txarra egiten omen du. Orduan biltzen omen dira zozo-bikoteak habiak egiten hasteko.

Zer eguraldi dugu egun hauetan?  Elurra ere ikusi dugu eta!

2020/03/27

IGARKIZUNA

Asteazkenean jarritako igarkizunaren erantzuna zen...




ERLOJUAAAAA!

Hona hemen hurrengoa:

ORRI  ASKO
ETA EZ DA ZUHAITZA
JAKIN BADAKI
ETA EZ DA JAKINTSUA
ZER DA?





2020/03/26

HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI... ZERO!

2. mailakoak Unibertsoari buruzko gaiarekin ari gara. Hemen abesti-dantza bat lanean jartzen zareten bakoitzean martxa
 piska batekin hasteko

 Eta lan saioa beste honekin buka dezakezue. Abesti honen letra Irakurgaiak liburuan 46. orrialdean duzue. Ea gurasoek ere ikasten duten!

ASTERIX ETA OBELIX UMEZURTZ

Albert Uderzo hil da Asterix ta Obelix pertsonaia ezagunen marrazkilaria. Baietz etxean haien komiki libururik eduki? Une aproposa  berriz irakurri ta umorez disfrutatzeko. Eskerrik asko, Albert.

2020/03/25

IGARKIZUNAK


2. mailakoentzako proposamena bada ere, denak saia zaitezkete. Hau da gure erronkatxoa: igarkizunak asmatzea. Hemen lehenengoa.  

HANKA BAT TXIKIA

ETA BESTEA HANDIA,

BETI KORRIKA DABIL,

HAU DA KOMERIA!

HAIEK PRESAKA BETI, 

JIRA ETA BIRA,

GU LARRITZEKO ERE,

TXARRAK EZ DIRA.

Erantzuna hurrengoarekin batera emango dugu. Zuek dakizkizuenei ere tartetxoa egin nahi diogu, ta horretarako guri bidali eta hemen jarriko ditugu. Aurrera!


2020/02/25

LH 2. MAILAKOAK GRUFFALOAREN ANTZERKIA EGIN DUTE INGELESEAN!

KAIXO GUZTIOI!
LH 2A ETA LH 2B GELAKOEK ANTZERKI BAT PRESTATU DUTE INGELESEKO KLASEETAN. GRUFFALOAREN ISTORIOARI BURUZKOA DA ANTZERKIA.
DENA PRESTATU ONDOREN, HAUR HEZKUNTZAKO UMEEI EGIN DIETE ANTZERKI EMANALDIA. 
OSO ONDO PASATU DUGU! 
HEMENTXE DITUZUE BI GELEN ANTZERKIAK, IKUSI ETA EA ZUEN GUSTOKOAK DIREN!


2020/01/21

GURE TREBETASUNAK ERAKUSTEN


Tutoretza orduan 2. mailako ikasleok elkarri gure trebetasunak erakusten ari gara. Horrela zerrenda bat egin dugu bakoitzaren abileziak aipatuz eta orain praktikan jartzen hasi gara. Hauek dira lagunei irakatsiko dizkiegun gauzak: animaliak marrazten, skatean ibiltzen, esku-pilotan, frantsesez kontatzen… Oso ondo pasa genuen lehenengo saioan.

2017/11/17

GAZTAINERREA

Azaroaren 11ean Zaragueta Ikastetxean gaztain jatea egin zen musikaz eta buruhandiez giroturik

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN