2020/12/22

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

 OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BIXITA 2 URTEKO GELAN

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLARA ETORRI ZAIZKIGU!

 OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLARA ETORRI ZAIZKIGU. IZUGARRIZKO POZA EMAN DIGUTE. ESKUTITZAK EMAN DIZKIEGU, ETA BAITA ABESTU ERE. OSO GUSTORA EGON GARA. 

ESKERRIK ASKO!

HH 3A GELAKOAK

HH 3B GELAKOAK

HH 4 GELAKOAK

HH 5 GELAKOAK




2020/12/21

2.mailako Txitatxoen bideoa.

Anti eta Txurru beraien bizileku berrira joan ziren ostiralean eta hori dela eta, Sandrak bideo polit bat prestatu du. Eskerrik asko Sandra!

2020/12/17


"Euskara zinema aretoetara" Tinko Euskara Elkarteak aurrera daraman egitasmoa da eta, aurten ere, parte hartuko dugu. Hala ere, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, pelikulak ikastetxean bertan ikusiko ditugu, on-line. Aste honetan, 1. eta 2. mailakoek Polleke filma euskaraz gozatzeko aukera izan dute.

2020/12/16

Jolas eta Ekin proiektuaren barruan Abdulaye etorri da DBH1eko ikasleei bere bizipenak kontatzera. Abdulaye Senegaldik etorri zen bizi berri baten bila eta hemen "distira duen oro ez dela urrea" konturatu zen

2020/12/14

Primary 4's Super Bicycles

Hello everybody!

Look at the SUPER BICYCLES we have created in Primary 4. We hope you like them!





URTEKO AZKEN IRRATSAIOA!!!

 Egun on!!!

Iritsi da urteko azken irratsaioa. Gaurkoan aurkezle lanetan LH5. mailakoak izango ditugu. Saio honetan LH1eko ikasleek beraiek prestatutako asmakizun batzuk esango dizkigute, LH3koek Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaz hitz egingo dute eta bukaeran sorpresa berezi bat izango dugu.

Prest bazaudete...5, 4, 3, 2, 1....AIREAN!!!!


                                                     Argazkian klikatu

2020/12/11

ESKUTITZAK PREST DITUGU!




GERO ETA GUTXIAGO FALTA DA OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLARA ETORTZEKO.
GAUR GOIZEAN ESKUTITZA PRESTATZEN IBILI GARA ETA... 
PREST DITUGU!





2020/12/10

 GORA EUSKARAREN EGUNA!!! ZE ONDO PASA DUGUN!!

     TANTAZ-TANTA ITSASOA GARA 

 

 



2020/12/09

BORBOLETINHA 

JOLASAK ERRAZA BADIRUDI ERE, PIXKA BAT KOSTATU ZAIGU DENOK BATERA ETA MUSIKAK MARKATZEN DIGUN TAUPADAREKIN BAT EGIN ETA BERE HORRETAN MANTENTZEA. BAINA AZKENEAN OSO ONDO KONPONDU GARA!!!

2020/12/08

IKE JOLASAK EUSKARAREN EGUNEAN

IKE JOLASAK EUSKERAREN EGUNEAN


IKE JOLASAK OSPATU DITUGU HH3, HH4 ETA HH5KO IKASLE ETA IRAKASLEOK  ESKOLAKO PATIOAN. AZKEN URTEOTAN GURASOAK GONBIDATU IZAN DITUGU GUREKIN JOLASTERA. BAINA AURTENGO EGOERA BEREZIA DENEZ, JOLASAK GRABATZEA PENTSATU DUGU. HORRELA, GURASOAK GURE BLOGAREN BIDEZ IKASI AHAL IZANGO DITUZUE JOLAS HAUEK. IKUSI BIDEOA ETA ANIMATU ZUEN SEME-ALABEKIN JOLASTERA!!! EA HURRENGOAN ELKARREKIN GOZA DEZAKEGUN!


2020/12/01

 HH3A-ko ikasleak Psikomotrizitate gelan ere gustura aritu gara !!



TXITATXOAK JAIO DIRA!

ATZO GURE GELAN 2 TXITATXO JAIO ZIREN. BATA HORIA DA ETA ANTILA DEITZEN DA ETA BESTEA MARROIA DA ETA TXURRUKA DEITZEN DA. IA GAUR TXITATXO GEHIAGO JAIOTZEN DIREN!