2022/03/31

Tertulia dialogiko literarioa

 EBELINA MANDARINA

4B.mailako ikasleak Ebelina Mandarinaren tertulia dialogikoak egiten ari gara. Dagoeneko azken tertulia bakarrik falta zaigu eta asko gustatzen ari zaigu! Eguraldi ona aprobetxatuz kanpora atera gara tertulia egitera aste honetan!







Nire etxea kolore askotakoa da. Urdina du goiko aldea, udako zerua bezala, eta gorria behekoa, amak ezpainak margotzen dituen kolore berekoa. Nire etxea tokiz aldatzen da egun batetik bestera, baina ez naiz barraskiloa. Ni zirku batean bizi naiz. Ez da zaila hori ondorioztatzea nire etxeak gurpilak dituela esaten badut, eta nire ama trapezista dela. Ebelina dut izena. Amak eta amonak ere Ebelina dute izena. Horregatik deitzen didate Ebelina Mandarina. Horregatik eta nire ilearen koloreagatik. Batzuentzat gorria da; besteentzat laranja.








TRANSEXUALITATEAREN IKUSGARRITASUNAREN EGUNA

Gaur "Transexualitatearen Ikusgarritasunaren Eguna" ospatzen dugu eta geletan jarduera ezberdinak egin ditugu. LH4. mailan eskolako txoko ezberdinetan jartzeko kartelak egin ditugu eta goizean eskolara sartzerakoan jartzen dugun abestian grabaketak egin ditugu.

Abestia entzuteko hemen klikatu.

Argazki gehiago ikusteko hemen klikatu.

2022/03/25

Paxkal Irigoienen kontzertua

“Musikariak ikastetxeetan” programaren baitan DBH 3. eta 4. mailako ikasleok Paxkal IrigoIenen kontzertuaz gozatzeko aukera izan genuen. Baxenabartarrak kontzertu bikaina eskaini zigun Kultur Etxean, eta solasaldi interesgarriaren ondoren, polka bat dantzatuz bukatu genuen saioa. Errepikatzeko moduko jarduera izan zen!

 




MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA!


Haur Hezkuntzan emakume egunari jarraipena eginez lanketa ezberdinak egiten aritu gara, martxoan zehar. Horretarako, emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpen ezberdinak aztertu eta lantzen aritu gara. 

Bideoan  ikus dezakezue laburtuta zenbat gozatu duten!



Zinera Donostiara

Martxoaren 22an Donostiara joan ginen zinema ikustera. "Txori Urdina" filma ikusi genuen. Filma bullyingari buruzkoa zen. Gero frontoi batera joan ginen. Han bazkaldu genuen. Bazkaldu eta gero futbolean jolastu genuen. Pixka bat euria egin zuen, baina ondo pasa genuen. Laurak aldera Oriora etorri ginen. Kronika: Ismaila Diouf eta Dahan Abdala

Zorione Mendezen bisita

Martxoaren 23an, Zorione Mendezen bisita jaso genuen DBH4ko ikasleok. Zorione artista oriotarra da, eta modaren munduari kritika egiteko artelanak egiten ditu. Gurekin ere horretaz hitz egin zuen, eta gaiarekin lotutako balio etikoak hausnartu genituen. Tartean dokumental bat ere ikusi genuen gaiaren inguruan eta baliogarria iruditu zitzaigun. Kronika: Kattalin Zinkunegi Galdos

2022/03/24

ETORRI DA KUKUA, JOAN DA NEGUA!!!

Udaberria hastearekin batera LH4Akoak Kukuarri aldera joan gara. Bertara joateko gure poltsikoetan txanpon batzuk sartu ditugu eta nahiz eta adi ibili ez dugu kukuaren soinurik entzun. Hala ere, ez dugu aukera galdu gelan kukuari buruz landu ditugun olerkiak eta abestiak irakurtzeko. 

Bideoarekin nahiko ez baduzue hementxe argazki batzuk.


ANDONI EGAÑAREKIN ELKARRIZKETA

 12.irratsaioan gonbidatu berezi  bat izango dugu Zaragueta Irratian: Andoni Egaña bertsolari handia. LH6Ako ikasleek egindako elkarrizketa entzungai izango da eta irakaspen asko jasoko dira.





                    Klikatu HEMEN

2022/03/22

IKE JOLASAK HH

 KAIXO!

HH 3, HH4 eta HH5ekoek azken hilabetetan landutako IKE JOLASAK grabatu ditugu aste honetan. Aurten ere gurasoak ezin izan zarete eskolara etorri, baino hortxe duzue bideoa, etxetik bada ere goza dezazuen. Ea hurrengoan jada etor zaitezketen!


2022/03/21

"Orekatu" egitasmoa bullying-aren inguruan

Gaur, martxoak 21, DBH1eko ikasleok jazarpenaren inguruko tailerra izan dugu. Arimaz Teatro Elkarteko Amaia eta Barbarak mikro antzerkia eskaini digute eta bullying-aren inguruko bizipenak agertu dituzte euren pertsonaiek. Ondoren, bizitza errealean gertatu daitezkeen arazoak eta horien konponbideak  antzeztu ditugu ikasleok. Horrela, jazarpenari buruzko hausnarketa eta sentsibilizazioa sustatu nahi izan ditugu. 

Ekimen hau "Kultura Eskola" ekimenaren baitan antolatu dugu.

2022/03/18

Who's the helper today?

HELPER bezala txandakatzen gara ingeleseko saioetan.

Zein bete behar dituzte HELPERrek? Ikusi 4. mailako ikasleek zein lan txukunak egiten dituzten!


                                                                4A taldeko helperrak

                                                                4B taldeko helperrak 

2022/03/17

CARMEN- en Habanerarekin jolasean

Koordinazio jolasekin gabiltza musikako saioetan. Aurrera, atzera, albo batera, bestera...a ze buruhausteak!!!

LH2A taldeko ikasleak ikusiko ditugu bideoan. Hasieran, nahiko lan izan degu asmatzen, baina ikusiko dezutenez, berehala hartu diote tankera!

 Animatu zuek ere!!!


2022/03/08

MARTXOAK 8 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA - LH2

Aste honetan, hainbat jarduera egin ditugu emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko arrazoiez jabetzeko. Alde batetik, lau lanbide aukeratu, horiek marraztu eta aurre iritziak gaindituz lanbideek generorik ez dutela ondorioztatu genuen.
Bestetik, Mikel Markezen "konplize ditut eta" abestia aztertu genuen eta denon artean abestu.
Azkenik, Martxoak 8an, morez jantzi dugu ikastetxea eta gu geu ere.

11.IRRATSAIOA

 Datorren martxoaren 8an 11.irratsaioa  izango da. Emakume langilearen egunarekin bat eginez saioa egingo da. Gogoz entzun eta irratsaioaz gozatu.



                                                                    KLIKATU hemen


2022/03/02

LH1 eta LH2 KOAK KUTXAESPAZIOAN EGON GARA

Atzo, asteartea,irteera izan genuen eta Kutxaespazioan robotikako tailer bat egin genuen.Oso dibertigarria izan zen, eta asko ikasi genuen.
Planetariunen eguzki sistemari buruzko filma ikusi genuen. Gauza asko bagenekizkien.
Bazkaltzeko eta jolasteko aukera ere izan genuen.
Lagunekin primeran egon gara. Ea laster beste bat egiten dugun!!!!!