2021/12/23

Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu!

Menditik barrena Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu eta haurrak oso pozik jarri dira. Ondo pasa oporrak!!

 Gaur abenduak 23, osteguna aurtengo azken irratsaioa izango da Zaragueta Herri eskolan. Bertan, jangelako Rosa arduraduna elkarriketatuko dugu. Horretaz gain, menua, esaera zaharrak, lehiaketa eta urtebetetzeak ere entzungai iazngo dira.




2021/12/20

Pantailetan azti ibilzeko aholkuak

Joan den ostegun eta ostiralean Pantailas Amigas elkarteko kideak izan genituen bisitan, pantailen aurrean hartu beharreko neurriak zeintzuk diren gogorarazteko. Denok dakigu zuhurtziaz jokatu behar dela ordenagailu, mugikor eta edozein motatako pantailen aurrean, baina nola, zergatik, zer egin eta zer ez, askotan zalantzak sortzen zaizkigu. Zalantza horiek argitzen saiatu zen Jone, bisitan etorri zen aholkularia, eta gomendio egokiak eman zizkigun segurtasunez nabigatzeko edo/eta txateatzeko. Eskerrik asko Jone, hurrengo arte!

2021/12/17

Orioko Curriculuma aztergai

 

Abenduaren 17an, Ruben Iglesias eskolako gurasoak eta Ainhoa Zumeta eskolako zuzendariak txarla txiki bat eman ziguten DBHko ikasleei Orioko Curriculumaren inguruan. 

Biak ala biak, Curriculuma sortzeko taldean boluntario lanean aritu ziren orain dela urte batzuk, eta ezagun zuten ondo zekitela zer esanahi eta garrantzi zuen Orioko Curriculumak.

Guri azalpenak xehe-xehe eginda eman zizkiguten, aurten egingo dugun proiektua marko orokorrago batean kokatu genezan. Aurrerago azalduko dizuegu.

Eskerrik asko bioi!

 




2021/12/13

NAMA´S HAT SHOW IN HH

 HELLO! Haur Hezkuntzako HH5ko ikasleek "Nama´s hat" antzerkia eskaini diete ingelesez HH4ko ikasleei. Artistak ditugu eskolan!




2021/12/10

6.IRRATSAIOA

Gaur abenduak 10, irratsaio berri bat izango dugu gure artean. Oraingo honetan, Asun Goñi elkarrizketatuko dugu eta bere dendaren ibilbidearen inguruan solasean arituko gara. 

Horretaz gain, eguneko menua, urtebetetzeak eta lehiaketa berriaren galdera izango duzue entzungai.



Klikatu argazkian



2021/12/02

GORA EUSKARA!!!

Aste honetan eskolan Euskararen Astea ospatzen ari gara. Eskolako sarreran dagoen eskeletoa (euskara) egoera larrian dagoela ikusi dugu. Denon artean ondo zaindu behar dugula konturatu gara eta horretarako lantxo ezberdinak egin ditugu.

LH4ko ikasleok eskolara sartzean entzuten den abestia eta irratsaiorako zotz abesti batzuk grabatu ditugu. Honetaz gain, sarrera apaintzeko denbora ere izan dugu.

EUSKARAREN EGUNA EGUNERO DA!!! GORA EUSKARA!!!