EUSKARA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EUSKARA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/05/05

EMAKUMEAK OHOLTZARA


Aste honetan "Emakumeak oholtzara" ekimenean parte hartu dugu DBH4. mailako ikasleok. Astelehen arratsaldean, bi artista handirekin egon ginen, La Basurekin eta Sara Zozayarekin! Heuren bizipenak entzun ondoren, emakumeek musikan duten presentziaz, zailtasunez eta aukerez hausnartzeko aukera izan genuen. Horretaz gain, bien sormen prozesuari buruz hitz egin genuen eta oso interesgarria izan zen. Gainera, La Basu rapeatzen entzun genuen eta arratsalde ederra pasa genuen!




2021/02/23


"Euskara Zinema Aretoetara" egitasmoari bukaera emango diogu gaurkoan. Oraingoan, 3.DBHkoek   "Saint Deniseko irakasleak" pelikula ikusiko dute euskaraz. 
Tinko Euskara Elkartearen eskutik, urtero parte hartzen dugu ekimen horretan. Aurtengoan, COVID-19a dela eta, eskolan ikusiko dugu filma eta ziur gaude interesgarria izango dela.


2020/12/17


"Euskara zinema aretoetara" Tinko Euskara Elkarteak aurrera daraman egitasmoa da eta, aurten ere, parte hartuko dugu. Hala ere, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, pelikulak ikastetxean bertan ikusiko ditugu, on-line. Aste honetan, 1. eta 2. mailakoek Polleke filma euskaraz gozatzeko aukera izan dute.

2020/04/25

IGARKIZUNA

ZEIN DA PAPER ARTEAN GIZEN JAIO
TA ZOTZA BEZAIN ARGAL HILTZEN DENA?

                                                               
                                                         TXUPATXUSAAA!



Txupatxus eta goxoki asko janda txantarra izango duzue hortzetan eta ez badituzue zaintzen erori egingo dira.  Baina bestela ere, badakizue,  esneko hortzak pixkanaka erortzen joaten dira. Perez sagutxoari uzten diozue askok hortza burukoaren azpian eta hark oparitxo bat ekartzen. Baina ez da sagutxoa bakarra zeregin horretan. Aspalditik Euskal Herrian Maritxu Teilatukoak batzen ditu ume txikiei jausitako hortzak.  Teilatura botatzen dira eta abesti hau kantatu:

Maritxu Teilatuko gona gorria
hartu hagin zaharra
eta ekarri berria.

Mari Teilatukoak kanta hori entzundakoan hortzak batu eta bere herrialde magikora eramaten ditu, bertan izar bihurtuz.



2020/04/16

IGARKIZUNA

Aurreko igarkizunaren erantzuna:

                                                               
        AIREA     


Hurrengoa goxo-goxoa da:

ZER OTE DA PAPER ARTEAN GIZEN JAIO 

ETA ZOTZA BEZAIN ARGAL HILTZEN DENA?

2020/04/08

IGARKIZUNA


Aurreko igarkizunaren erantzuna:

                                                                    ZAPATAK


Hona beste bat:


INOIZ IKUSTEN EZ

ETA NONAHI FIRI-FIRI, 

INOLA HARRAPATZERIK EZ

ETA BERA  GABE EZIN BIZI.

ZER DA?


SUPERILARGIA


Aurtengo hirugarren superilargia ikusi ahal izango dugu apirilaren 6tik 12ra. Ekialdetik irteten hasi ta egunsentira arte zerua gurutzatuko du ilargiak. Gure etxeetatik  ikusteko aukera polita.

Fenomeno hau ilargi eta Lurra gertuen daudenean gertatzen da. Hau dela-eta, ilargiaren diametroa eta distira handiago iruditzen zaigu. Gertakari hau ohikoa da eta urtean bost superilargi ere egon daitezke. Aurten lau izango ditugu, hurrengoa maiatzean.

Halere, nahiz eta gertuago izan, gure satelitea Lurretik 357.035 kilometrora pasako da.

Ilbeteak  horrelakoetan izen berezia du herrialde desberdinetan, asko urte garaiaren ezaugarriei lotuta: arrosa, urdina, harrarena, arrautzarena, loreena…

Eureka zientzia museora joatekoak ginen eta aukera zapuztu. Bere web orrian gai honi buruzko gauza interesgarri asko aurki ditzakezue:
 eta argazki ederrak eitb-ko honetan:

Etxean egon behar dugun honetan, zeruari gau edo egunez begiratzea eta honetaz eta hartaz pentsatzea jarduera interesgarria litzateke. Ez?






2020/03/30

ZOZOMIKOTEAK

Euskal mitologian Zozomikoteak martxoaren 29ko eguerditik apirilaren 2ko eguerdira bitarteko egunak dira eta ondorengo kondairaren arabera eguraldi gaizto nabarmena izaten da


Behin batean bazen artzain bat. Martxoa ia amaitzekotan zegoen eta negua pasa zela uste zuen. Eta erabat harrotuta esan zion Martxori:
-          -Martxo, txartxo, garagartxo, ez nauk hire beldurtxo

Martxo haserretu eta zigortzea pentsatu zuen. Baina bi egun  ta erdi besterik ez zituen bukatzeko eta gutxitxo ziren mendeku hartzeko. Horregatik bi egun eskatu zizkion Apirili.
-          -Apiril biribil, eman bi egun eta erdi, kenduko artzain horri artalde eta begi.
Eta Apirilek bi egun eman zizkion Martxori.

Martxo hasi zen euri-jasak, txingorra eta eguraldi txarra egiten. Artzainak egunero bere artaldearekin  pasa behar izaten zuen errekan urak hazi eta artaldea eraman zion. Asko maite zuen ahari bat bizkarrean hartu eta erreka igarotzen hasi zenean, ahariak,  beldurtuta-edo adarkada eman zion eta begia zauritu eta galdu.

Geroztik martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran oso eguraldi txarra egiten omen du. Orduan biltzen omen dira zozo-bikoteak habiak egiten hasteko.

Zer eguraldi dugu egun hauetan?  Elurra ere ikusi dugu eta!

2017/12/04

EUSKARAREN EGUNA

ZARAGUETA IKASTETXE OSOAK EUSKARAREN EGUNA OSPATU DU



argazki gehiago HEMEN

2017/04/07

20. KORRIKA (2017)

2016/01/20

ZARAGUETA HERRI ESKOLA DANBORRADA OSPATZEN
 Zaraguetako Haur Hezkuntzako ikasleok Donostiako Eguna ospatu dugu danborra joaz gaur goizean. Ikasle asko gaixorik zegoen arren, animatu gara eta indar haundiagoarekin jo dugu, eskola osoa hankaz gora jarriz Donostiako doinu alaiekin. Lehen Hezkuntza eta D.B.H. ko ikasleak ere tarte batez haien lanak utzi ,eta Donostiako martxa gurekin abestera animatu dira. Primeran pasa dugu!!!

2015/12/22

FICOBA 2015

Begira zein ondo pasa genuen LHko 1., 2., 3. eta 4.mailakoek Ficoban.
Ficobako Pin, pan, pun, dibertsioz betetako parkea!!!

2015/11/15

ZERAIN



Zerainen 3 egun pasa ondoren, han ikusi eta ikasi genuen guztia LHko 5.mailakoei kontatzeko aukera izan dugu. Horretarako dena ondo prestatu eta konbidapena luzatu genien, pozik etorri ziren orain dela 2 urte beraiek han izan baitziren.


2015/11/09

ZERAIN 2015-2016

OH ZERAIN 
ZE POLITA DEN ZERAIN…!
 Poz-pozik eta alai etorri gara Zeraindik. Hala dio bertan asmatutako kanta honek:
 Oriotikan joan nintzen Zerain ikustera 
Han ikusi genituen ardi txuri-txuriak
 Oh Zerain…ze polita den Zerain…!
 Handikan etorri nintzen 
 Poz-pozik eta alai
Txindoki eta Aizkorri genituen parean 
Bolatokitik ikusten genituen aurrean
 (Oh Susana doinua) 

Harizti-erdi aterpean maletak utzi ondoren, pil-pilean genituen emozioak baretzen doaz jokuari eta farrari tokia utziz.
Burdimendira iristean, aspaldiko meatzarien lanak ezagutu eta eurek egindako galerietatik ibili ginen satorren modura.
Ondoren, Alustiza anaien zerrategia ere ezagutu eta uraren indarrez egurra mozten eta bonbila pizten ikusi genituen.
Hurrengo egunean, Segurako Ondarre baserrian gazta egiten ikasi genuen. Baita dastatu ere gazta goxoa menbrilloarekin! Arratsaldean, aspaldiko kartzelan sartu eta handik bolatokira. Gure arteko txapelketan gustura pasa genuen arratsaldea. Izan ziren ere txapelketan ibili nahi ez zutenak eta ezkurrekin eta harri - koskorrekin kuxinaketan ibili zirenak.
Eta etxerako bueltan besazpian ogia! Hortan pasa genuen azken goiza. Ogia oratzen ilusioz beteta opariarekin itzuli nahian.
2015 – 11 - 6 
Zaraguetako Herri Eskola 
L.H 3, 4 ikasle-irakaslea

2014/11/18

LURRASKA 2014

Lurraskatik besarkadak eta musuak. Etxekoetaz gogoratzen gara, baina bakarrik gauean ratutxo txiki bat,gainerakoan jo ta ke zaldian, ikuiluan, oinatzak ezagutzen eta egiten, eta nola ez, diskotekan. Komeriak eta anekdotak etxera iristean jakingo dituzue.

2013/12/04

EUSKARA EGUNA 2013: LIBURUEN TRUKE AZOKA

Euskara egunean ohitura bihurtu dugu euskarazko liburuen truke azoka egitea. Aurten hirugarrena izan da. Parte hartu dutenak gustura aritu dira. Liburu berriekin gozatzeko aukera bikaina baita. Datorren urtean berriz ere izango da trukerako azoka. Bitartean segi irakurketaz gozatzen!!!

2013/02/19

KORRIKA BADATOR...



  KORRIKA18(2013): Bagoaz (Esne Beltza)