Haur Hezkuntzan ipuina proiektuarekin ari garenez, gurasoak gonbidatzen ditugu beraien seme-alabei geletan ipuinak kontatzera.
Animatu zaitezte!!!
Haur Hezkuntzan ipuina proiektuarekin ari garenez, gurasoak gonbidatzen ditugu beraien seme-alabei geletan ipuinak kontatzera.
Animatu zaitezte!!!
Gure iritziz, oso egokia da saioak horrela hastea. Gehiagotan egitea gomendatzen dugu, oso ona baita erlaxatzeko eta, bide batez, idazle berriak ezagutzeko.
June Askargorta eta Lander Lazkanotegi
Bigarren hiruhilekoari amaiera polita emateko gaur goizean LH4A-kook Itxaspe aldera joan gara. Bertan, denon artean bertso bat osatzea ere lortu dugu. Ea zuen gustukoa den:
Bi mila hogeita biko
apirilak zortzi
gelan izan ditugu
hainbat esperientzi
denak ezin ditugu
bertsoan idatzi
ondo pasa oporrak
denontzat goraintzi
Doinua: Balearen bertsoak
Asteartea da. Goizeko 10:30ak. Gelako atean tok-tok-tok entzun da. Ireki dugu atea.... badator liburutegi ibiltaria!!
Zenbat liburu, zenbat altxor, zenbat istorio, zenbat abentura!!
Ipuin honek itxura polita du, goxo goxo begiratuko dut. Gustatu zait, baina beste bat nahigo agian. Bere tokian utzi, eta ea.... hau bai! Otsoen liburu hau irakurri nahi dut. Goxo goxo begiratu berriz ere...
Bai, hauxe eraman nahi dut etxera, gurasoekin batera ikusteko. Eta agian aiton-amonei ere erakutsiko diet.
Papertxoan apuntatuko dut etxera eramango dudan liburuaren izena. 7 egunez edukiko dut etxean, nahikoa denbora ipuinaz gozatu eta disfrutatzeko.
Bukatzeko, ipuin bat kontatuko digu Leirek. Gaur piraten istorio bat tokatu da. Zirraragarria izan da! Gozatu egin dugu ipuinarekin!! Beno, gaurkoz bukatu da.
Agur liburutegi ibiltaria! Hurrengo asterarte!
KANTUSAIOAK
Gaur, azkenean, KANTUSAIOAK egin ditugu. Lehendabizi LH3 eta LH4ko ikasleak elkartu ditugu bideo gelan. Gure kantutegiko abesti zaharrak abestu ditugu: Aldapeko sagarraren eta Anai Xanti, bigarren hau, Kanon forman abestu degu, 3 ahotsetara. Dotore!!!.
Ondoren, HH ko eta LH2ko ikasleak izan ditugu kantuan patioan. Gogoz aritu dira, eta oso ondo abestu dituzte gelan landutako kantuak: Udaberrian kantuz, Musika ikasten ari gera, Hilabeteak. Zoragarri!!!
Gaur 13.irratsaioa izango dugu. KORRIKAren inguruko erreportaia entzungo dugu. Horretaz gain, menua, lehiaketa eta LH2koek prestaturiko errezetak.
Ongi pasa oporrak!!!
Ipuinen proiektuarekin hasi garenez, gaur gelan bisita eduki dugu!
Maitane, Ariadneren ama, ipuin bat kontatzera etorri da.
Martxoaren 31n, Zaraguetako DBH2ko ikasleok Orioko eliza bisitatu genuen, organoa entzun nahian. Bertan, gure musika irakasleak, Pablo Cepedak, organo pieza harrigarriak jo zituen. Ondoren, organoa barrutik ikusi genuen, eta nola funtzionatzen duen erakutsi ziguten. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Orioko apaiz Unai Manterolari eliza bisitatzen uzteagatik.
Kronika: Camila Velazco eta Enara Iglesias