2021/04/30

DBH 3 eta 4ko ikasleak Mikel eta Esti Markezekin

Arraun Elkartean elkartu ginen eta 60ko hamarkadatik gaur egunera bitarteko euskal musikagintzaren inguruan aritu zen Mikel Markez. Horrez gain, bere zenbait abesti entzuteko aukera izan genuen eta baita Esti Markezenak ere. 

Zoragarria izan zen!


SALTO GELA!

Zer ote du salto gelak, gustuko dutela denak!

Gaurkoan, psikomotrizitate gela erakutsi nahi dizuegu, askotan joaten bagara ere inoiz ez direlako aspertzen!!! 

Ezkutaketan, saltoka, eraikitzen eta deseraikitzen! 

Jarrai dezagun gozatzen!




2021/04/27

AISIA INGURUMENAREKIN ERLAZIOAN

 Aisiako saioan, 1. mailako ikasleak Orioko ingurumenarekin nola erlazionatzen diren ikusi ahal izan dugu. Naturarekin erlazioa estua adierazi dute gure ikasleek.








2021/04/23

IKASLEAK IPUIN KONTALARI

 Egun hauetan haur hezkuntzako ikasleak etxean dituzten ipuin gogokoenak eskolara ekarri dituzte  eta oso gustora entzun ditugu beraien kontaketak.








Liburuaren eguna

 

Gaur, Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu Eskolan, besteak beste irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin. Pandemia dela eta ikasleon artean ezin izan dugu irakurketa saiorik egin eta ondorioz irakasleak aritu dira guri irakurtzen: Egiptoko mito bat, ipuin klasikoak, emakumeak zientzian, New Yorkerrak…




DBH-1A gelakoek Miletoko Tales eta Keops piramidearen inguruko istorioa aditu dugu. 

Badakizue orain dela 2500 urte baino gehiago nola neurtu zuen Talesek Egiptoko piramide handienaren altuera? 

Itzala neurtuz! 


Altuerak itzalen bidez neurtzen ikasi dugu.




2021/04/21

Galtzagorriren Booktrailer lehiaketan, DBH 2ko ikasleen lanak

Galtzagorrik urtero antolatzen duen Booktrailer lehiaketan parte hartu dute DBH 2ko gure ikasleek. Antolatzaileek adierazi dutenez, parte hartzaile ugari izan dira lehiaketan, eta horietatik 92ren lanak aukeratu dituzte epaimahaikideek. Orain publikoaren txanda da: aukeratutako lan horien artean gustukoenari bozka eman behar zaio; lanik bozkatuenak publikoaren saria jasoko du. Beraz, lotura honen bidez, Zaraguetako ikasleen lanak bozkatzeko eskatu nahi dizuete DBH 2ko ikasleek. Sartu loturan, topatu Zaraguetakoen booktrailerrak, eta bozkatu gustukoena! Hauek dira gure ikasleen lanen izenak: "Antilla", "Omega", "Orioko Arrosak" eta "Ezekiel liburuko protagonista hoberenak" Bozka ematen dutenen artean liburu elektroniko bat zozketatuko dute. Animatu!

2021/04/16

EMAKUMEEN EGUNA M8, LH6

 Martxoak 8an, LH6 mailako ikasleek Orioko hainbat emakume omentzeko asmoz, aurreko urteetan bezala 2 hormairudi  sortu zituzten. Aurtengo omenduak, M-N BAEN batukada taldea eta bertako irakasle ohiak izan ziren; Lourdes Berasategi, Marije Gonzalez de Txabarri eta Marije Azkue izan dira.

Hormairudiak plazan erakusgai egon ziren egun batzuz, herritarrek ikusgai izan zitzaten. Ondoren, berriz eskolako horma batean itsatsi ziren, aurreko urtekoekin batera.

Hormairudia, argazki bat eta bertso batez osatua dago, bertsolaritzako saioan IƱaki Gurrutxagaren laguntzarekin eginikoa.

 

IPUIN KONTAKETAK

 KAIXO LAGUNAK!

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK IPUINEN MUNDUAN MURGILDUTA GABILTZA.

GAURKOAN LUCASEK "BASERRIA" IPUINA EKARRI DIGU ETXETIK ETA GAUZA BERRI MORDOA IKASTEKO AUKERA IZAN DUGU.

GOGORATU FAMILIAK ERE GONBIDATUTA ZAUDETELA IPUINAK KONTATZERA, BIDEO, MEET EDOTA ESKOLAN BERTAN AIRE LIBREAN. 

ANIMATU!



SINTONIZATU ZARAGUETA IRRATIA

Ikasturteko azken txanpa indarrez hasteko eta ostiral eguzkitsua dugula aprobetxatuz apirileko irratsaioa egitea erabaki dugu. 

Gaurkoan LH1ekoek sortu dituzten asmakizunak eta martxoan eskolan ospatu genuen festa bati buruz hitz egingo dugu. Ez ahaztu lehiaketako irabazlea nor den eta galdera berria zein den ere esango dugula. 

Besterik gabe 5, 4, 3, 2, 1...AIREAN!!!