Neguari agur esan eta poz handiz udaberriari ongi etorria eman diogu. Horretarako, HHko ikasle guztiak patioan bildu dira eta udaberriari abestu diote. Ondoren, lore batzuk landatu dituzte, sarrera alaitzeko.
2023/03/23
2023/03/22
ZENTZUMENAK
2023/03/21
GAUR UDABERRIA, ETZUN BEHARKO DUGU IRRATSAIO BERRIA
Hementxe dugu udaberriko lehen irratsaioa. Gaurkoan olerkiak, Mezuen Txokoa atala eta zenbait sorpresa gehiago izango ditugu.
Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1...AIREAN!!!
2023/03/17
SALTOKA SALTOKA
Hiruhileko honetan, sokasaltoan aritzeko euskal abestiak ezagutzen aritu gara.
Euskaraz hitz eta jolas!
ARTE GALERIAKO PINTXO PRESTAKETA
Asteazkena egun berezia izan zen, Arte Galeriaren inaugurazioa izan zelako. Aurretik, gela prestatzen eta apaintzen aritu ginen. Jende asko etorri zen pintxoak dastatzera. Pintxoak nocillaz egindakoak, marrubiz eta platanoz osaturiko pintxoak, gazta eta gaileta gaziak izan ziren. Ikasleok elkarlanean aritu ginen prestaketan.
2023/03/14
Esti Markez eta Iker Lauroba eskolan!
Joan den ostegun arratsaldean bi orduko saio berezia eduki genuen eskolako
liburutegian. Esti Markez eta Iker Lauroba abeslariak etorri ziren beraien
proiektu berria aurkeztera. Proiektuak “Abestiak X Izpietan” zuen izena.
Bi ordutan zehar hainbat abesti aztertu genituen, eta haiek sortutako kanta
batzuez gozatu genuen.
Milaesker etortzeagatik!
Alba Lazkanotegi Arriaga
2023/03/10
HH 4 eta HH5 eko ikasleek "Gure egunkaria" sortu dute
HH4 eta HH5eko ikasleek "Gure egunkaria" sortu dute. Horretarako, elkarlanean aritu dira azken asteetan. Bertan albiste interesgarriak topatuko dituzue. Gustatuko zaizuelakoan, gozatu!
2023/03/08
MARTXOAREN 8a GOGOAN
SINTONIZATU ZARAGUETA IRRATIA
Hemen dugu ikasturteko 10. irratsaioa. Gaurko egunerako saio berezia prestatu dugu. LH5-6koek Emakumeen Nazioarteko Egunari buruz hitz egingo dute. Honetaz gain, ohikoak diren lehiaketako irabazlea, jangelako menua eta galdera berria zein den ere entzungo ditugu.
Besterik gabe, belarriak garbitu eta 5, 4, 3, 2, 1...AIREAN!!!
2023/03/03
Zirkua Gorputz Hezkuntzan
Lehenengo egunean taldeak egin genituen, bost taldetan banatu ginen. Zirku bateko saio txiki bat prestatu behar genuen, eta hori dela eta, kartela prestatu eta taldearen izena adostu genuen: Piztiak!
Bigarren saioan erabaki genuen zer egin zirkurako, eta adostu genuen truko batzuk egingo genituela. Nik deabruaren makilarekin akrobaziak egitea erabaki nuen, Maulek zinta bat zeukan forma batzuk egiteko, eta Aimarrek txibarekin truko zail batzuk egingo zituen.
Erabaki genuen animalien mozorroekin janztea: ni stichetaz mozorrotu nintzen, Maule unikorniotaz, eta Aimar pikachutaz.
Azkenean aktuazioa ez zen atera guk espero genuen bezala, baino oso ondo pasa genuen eta hori da inportanteena.
Lazaro Roig Guerra
HARTU ARNASA...
Aste honetean LH5 mailakook, mindfulness teknikak dituen onurak kontuan izanda, saio txiki bat egitea erabaki dugu. Lasai eseri, eroso jarri eta...hartu arnasa!!!