2012/05/21

TERUELEN FAMILIAREKIN



                                                          TERUELEN FAMILIAREKIN


                Kaixo, ni Andoni naiz:

               Orain dela gutxi ama, aita, anaia eta ni Teruelen egon ginen. Lau orduko bidaia egin genuen, baina ez zitzaigun aspergarria egin, paisaia oso polita delako. Teruelen dinosauroen parke bat dago "Dinopolis" izena du. Han ikusi genituen dinosauroak ikaragarri handiak ziren, benetazko tamainakoak. Hiriburua polita da, musulmanen garaiko eraikin asko ditu. Erreal zaleen taberna bat ere ikusi genuen, dena bandera txuri-urdinez josita zegoen, bertan errealeko partidua ikusi genuen.
Errealak irabazi egin zuen eta denok elkarrekin abesten egon ginen.










2012/05/17








NIRE AITAK TXABOLAN OILOAK JARRI DITU


Orain dela bi hilabete nire aitak oiloentzako txabola bat egin  zuen. Hurrengo astean 3 oilo ekarri zituen, kaiola batean sartu zituen eta han jartzen dituzte arrautzak, egunero bat.  Handik astebetera, nire osabak oilo bat oparitu zidan eta besteekin batera kaiolan sartu genuen, baina oilo hau ez da besteen bezalakoa, mokoa luzea du eta gangarra eduki beharrean motots bat du, eta arrautza zuriak jartzen ditu. Orduan besteek desberdina ikusten zutenez, mokoka egiten zioten, baina ez zioten minik ematen, mokoa moztuta dutelako. Orain moko luzea da besteei mokoka egiten diena, horregatik oilo batek ezin ditu begiak ireki, ez dakigu itsu gelditu den, eta besteek ere ez dute arrautzarik jartzen. Aitak moko luzea kaiolatik atera du eta kaiola azpian jarri du sare batez inguratuta ez dadin ihes egin. Gerorago beste kaiola bat erosiko du.

Hauek dira oiloen izenak:
Moko luzea, nire anaiarena, “Bonita” da.
Nirea “Estrella” da.
Amonarena “Rojita” da.
Eta osabarena “Luna”

Oso ondo pastasen ari naiz oiloekin!                      
                                                            ALBA MORENO