NIRE AITAK TXABOLAN
OILOAK JARRI DITU
Orain dela bi hilabete nire aitak oiloentzako txabola bat
egin zuen. Hurrengo astean 3 oilo ekarri
zituen, kaiola batean sartu zituen eta han jartzen dituzte arrautzak, egunero
bat. Handik astebetera, nire osabak oilo
bat oparitu zidan eta besteekin batera kaiolan sartu genuen, baina oilo hau ez
da besteen bezalakoa, mokoa luzea du eta gangarra eduki beharrean motots bat
du, eta arrautza zuriak jartzen ditu. Orduan besteek desberdina ikusten zutenez,
mokoka egiten zioten, baina ez zioten minik ematen, mokoa moztuta dutelako. Orain
moko luzea da besteei mokoka egiten diena, horregatik oilo batek ezin ditu
begiak ireki, ez dakigu itsu gelditu den, eta besteek ere ez dute arrautzarik
jartzen. Aitak moko luzea kaiolatik atera du eta kaiola azpian jarri du sare
batez inguratuta ez dadin ihes egin. Gerorago beste kaiola bat erosiko du.
Hauek dira oiloen izenak:
Moko luzea, nire anaiarena, “Bonita” da.
Nirea “Estrella” da.
Amonarena “Rojita” da.
Eta osabarena “Luna”
Oso ondo pastasen ari naiz oiloekin!
ALBA MORENO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina