TERUELEN FAMILIAREKIN
Kaixo, ni Andoni naiz:
Orain dela gutxi ama, aita, anaia eta ni Teruelen egon ginen. Lau orduko bidaia egin genuen, baina ez zitzaigun aspergarria egin, paisaia oso polita delako. Teruelen dinosauroen parke bat dago "Dinopolis" izena du. Han ikusi genituen dinosauroak ikaragarri handiak ziren, benetazko tamainakoak. Hiriburua polita da, musulmanen garaiko eraikin asko ditu. Erreal zaleen taberna bat ere ikusi genuen, dena bandera txuri-urdinez josita zegoen, bertan errealeko partidua ikusi genuen.
Errealak irabazi egin zuen eta denok elkarrekin abesten egon ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina