2015/12/22
OLENTZEROREN BISITA ZARAGUETAN
OLENTZEROREN BISITA ZARAGUETAN
Bisita berezia izan dugu gaur Zaraguetako haurrok. Urtero bezala Gabonetako oportxoak hartu aurretik Olentzero egon da gure eskolan.
Etortzekoa zela bagenekienez eskutitzak prest genituen hari emateko, eta 9:45ak aldera leihotik begira jarri gara ea gure lagun kuttuna noiz azalduko (a zer nolako urduritasua !). Eta halako batean ikusi dugu!!! San Juan baselizako aldapatik behera jaitsi da irribarrez, besoak eta bastoia astinduz, gu agurtuz. Zer nolako nerbioak, algarak, barreak eta ilusioz betetako aurpegiak gure artean!!! Andereñoren bat edo beste ere emozioz malkotxoren bat bota du….hortik atera kontuak!
Korrika batean bideo-gelara jaitsi eta bertan eseri gara Olentzero eskolara iritsi zain. Eta halako batean kax-kax-kax Olentzerok atea jo du . Han sartu da, beti bezain alai eta jator. Guk Gabonetako abestiak kantatu dizkiogu Eliren eskusoinuaren laguntzaz, eta bera ere animatu, eta gurekin abesten jardun da.
Gelarako opari ederrak ekarri dizkigu eta agurtu baino lehen argazkiak elkarrekin atera, eta muxu bana eman diogu. Txikienetako bat beldurtu da Olentzeroren bizarrarekin, eta muxua datorren urterako utziko dutela adostu dute Olentzero eta biak.
Orioko plazan ostegun arratsaldean berriz elkar ikustekotan geratu gara. Mari Domingi, Galtzagorriak, Lamiak, Mari, Basajaun, Basandere …eta hainbat lagunekin azalduko omen da!
FICOBA 2015
Begira zein ondo pasa genuen LHko 1., 2., 3. eta 4.mailakoek Ficoban.
Ficobako Pin, pan, pun, dibertsioz betetako parkea!!!
Ficobako Pin, pan, pun, dibertsioz betetako parkea!!!
2015/12/21
GURASOEKIN JOLASEAN
GURASOEKIN JOLASEAN
Hiruhileko honetan zehar astelehen goizero jolas
euskaldunak ikasten jardun gara Haur Hezkuntzako ikasleok. Horregatik urtero
egiten dugun bezala, aurreko ostiral arratsaldean gurasoak gonbidatu genituen
gurekin euskaraz jolastuz jolasak
ikastera. “Xagu-txiki”, “ikus- ikusi
han”, “trikitixa”,”kaian nabil” eta “jolasean nenbilen”-ekin jardun gara
oraingoan.
Eskerrik asko gurasoei izan zuten jarrera onarengatik.
Datorren hiruhilekoan jolas berriak ikastera gonbidatuko zaituztegu!!!
TXIKIGUAY
TXIKIGUAY-EN ESKOLAKO LAGUNEKIN!!
Ederki pasa genuen abenduaren 17an, ostegunean, Txikiguay-en. Kirioak dantzan genituela etorri ginen eskolara egun horretan. Autobusean bidaiatu, saltoka ibili, kulunkatu, eskalatu, txirrista handitik jaitsi … emozio asko bizi ondoren neka-neka eginda bueltatu ginen eskolara. Baten-batek lo ere hartu zuen autobusean! Datorren urtean berriz.
Ederki pasa genuen abenduaren 17an, ostegunean, Txikiguay-en. Kirioak dantzan genituela etorri ginen eskolara egun horretan. Autobusean bidaiatu, saltoka ibili, kulunkatu, eskalatu, txirrista handitik jaitsi … emozio asko bizi ondoren neka-neka eginda bueltatu ginen eskolara. Baten-batek lo ere hartu zuen autobusean! Datorren urtean berriz.
EGUNEKO ZENTROAN ETA HAURRESKOLAN ABESTEN
Gabonak gainean ditugula kontuan izanik, abenduaren 16an
eskolako haurrak herritik paseo bat eman eta Haur-eskolara eta Eguneko-zentrora
bisita egiteko aprobetxatu genuen.
Bertan, gure indar eta gogo biziz, Gabonetako hainbat
kantu abestu genizkien, haur txikien begi handiak eta herriko nagusien aho irribarretsuak
begira genituelarik.
Zalantzarik gabe, errepikatu beharreko eguna.
2015/12/13
2015/12/11
GOOD-BYE KATY!!!
Aurreko urteetan bezala, aurten ere unibertsitateko ikasle estatubatuar bat izan da gure artean. Katy Californiakoa da eta astean behin 6. mailako ikasleekin ahozkotasuna lantzera etorri da. Hasieran azentu amerikarra ulertzea kosta egin bazaigu ere, pixkanaka ohitu gara eta oso gustura egon gara. Gainera, Katyren bizitzari buruzko eta Californiari buruzko gauza asko ikasi ditugu. Bi hilabete pasa eta gero agur esateko garaia iritsi da eta agur polit bat izan da gainera. Gutaz gogoratzeko oparitxo bat egin diogu, eta berak txokolaterekin jateko gaileta goxuak prestatu dizkigu. Mila esker Katy!Ez ahaztu gutaz!
2015/12/06
2015/12/04
WIZARD SCHOOL
Wally Wizard is at school with Harriet. Where's the spell book? The Wicked Wizard has got it!! Fortunately, Wally Wizard has got a magic pencil case with a magic ruler, a magic pen and a magic rubber in it. Thanks to the magic pencil case they will retrieve their spell book.
Wally Wizard eta Harriet azti eskolan daude. Non dago konjuruen liburua? Azti maltzurrak dauka!! Zorionez, Wally aztiak estutxe magiko bat dauka, erregela, boligrafo eta borragoma magikoekin. Honi esker konjuruen liburua berreskuratuko dute.
Wally Wizard eta Harriet azti eskolan daude. Non dago konjuruen liburua? Azti maltzurrak dauka!! Zorionez, Wally aztiak estutxe magiko bat dauka, erregela, boligrafo eta borragoma magikoekin. Honi esker konjuruen liburua berreskuratuko dute.
2015/12/03
ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA
Ederki pasa dugu gaurko eguna!
Sorginkeria ugari izan da gurean!
Urte osoko jarduna gaurkoan ospatu dugu
GAU ETA EGUN ZARAGUETA EUSKALDUN!
IKIMILIKILIKLIK!!!!
Sorginkeria ugari izan da gurean!
Urte osoko jarduna gaurkoan ospatu dugu
GAU ETA EGUN ZARAGUETA EUSKALDUN!
IKIMILIKILIKLIK!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)