2021/11/28

INGELESEKO KLASEAN SUKALDARI

 Joan den astean LH3ko ikasleak sukaldari lanetan aritu ziren ingeleseko klasean. Trebatzeaz gain, bizkotxo eder bat egin zuten eta dastatzeko aukera izan zuten. Etorkizun oparoa dakarte.




2021/11/26

ORDENAGAILUEKIN LANEAN

Ikasturte honetan ordenagilu berriak iritsi zaizkigu eskolara. Piktoidazketa eta matifiken erabiltzen ditugu. Geroz eta iaioagoak gara teknologia berriekin!!!

5. IRRATSAIOA

 Gaur bosgarren irratsaioa dugu entzungai. Bertan, honako gaiak jorratuko ditugu:

- Inaxi eta Mari Karmen taloegileei elkarrizketa.

-Menua

-Ikasleen urtebetetzeak.

-Zotz jokorako kantak.

-Lehiaketa

Beste behin ere irratsaio interesgarria






2021/11/25

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Gaur Urola-Kostako eskola guztiek elkarrekin, indarkeria matxistaren aurkako eguna dela gogorarazi dugu, bideo-dei baten bidez. Horretarako, manifestu bat irakurri dugu, txandaka, eta bukaeran, Ainhoa Mujika oriotarrak egindako bertsoak abestea tokatu zaigu. Primeran egin dute LH 5eko eta DBH4ko ikasleek!

2021/11/19

Orientazioa lantzeko saioa Patri Espinarrekin



 

Azken bi asteetan, orientazio lantzeko saio pare bat egin dugu Patri Espinar adituarekin. Ikasteaz gain, oso ondo pasa dugu. Eskerrik asko Patri!

2021/11/17

  Familia gaia landu dugunez, munduko mapa erraldoi bat egin dugu eta 

                          bertan gelakoen jatorrizko herrialdeak kokatu ditugu.





2021/11/15

Donejakue bidean

Joan den ostiralean, ibilaldi ederra egin genuean herritik pasatzen den iparraldeko Donejakue bidea aprobetxatuz. Txangoa Natur Zientzien mintegitik antolatu genuen, eta DBH 1 eta DBH 2-ko ikasleak hartu zuten parte. Ateri egin zuen, eta tipi-tapa Igeldoko kanpinetik herriko hondartzara etorri ginen Itsaspetik barrena. Gozatu ederra udazken koloretan!

4.IRRATSAIOA

  Kaixo, irratizaleok:

Gaur goizean irratsaio berri baten irgarpena egiten dizuegu. LH3ko eta LH6ko ikasleek irratsaio berezi bezain entretenigarria prestatu dizuegu.



2021/11/11

SAN MARTIN EGUNA





 

Gaur San Martin Eguna izanik eta Orioko usadioari jarraituaz, Zaragueta Herri Eskolak kantu saioa egin du arratsaldean. “Gaztaina saltzailea”, “Markosek egin eban” eta “Aurten gaztaina urtea da” abestiak kantatu dituzte giro ezin hobean. Gaztainak falta izan badira ere, giro paregabean jardun dira ikasleak eta irakasleak.

2021/11/10

ORAINGOAN BAI PISZINARA!

Ikasturte honetan 2. mailakoak piszina ikastaroan hasi gara. Arrain fina bezala igerian gabiltza. Primeran pasatzen ari gara!!! Gainera bizikletaz joaten gara kiroldegira, eta ordu bat igerian gabiltza. Ostiralean lur jota gaude, baina merezi du.

2021/11/09

LH6 ZUHATZAKO UHARTEAN

 Joan den urriaren 6tik 8ra 6. mailako ikasleak eta bi irakasleak Zuhatzako uhartean izan gara azken urte hauetako ohiturari jarraipena emanaz. Hemen dituzue argazki batzuk erreportaiari hasiera emateko.

Datorren astean osatuko dugu irteeraren azalpena bideo bat txertatuz.





2021/11/05

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

Ikasturte honetan, lehenengo zikloko ikasleak, matematika lantzeko modu berri batekin hasi gara lanean. 





Oso gustora gaude material berriarekin. Gauza desberdin asko egiteko aukera ematen digu: zenbakiak, forma ezberdinak, simetria etab. lantzen ditugu. 


2021/11/04

3.IRRATSAIOA

Kaixo guztioi!!!

Ikasturteko hirugarren irratsaioa entzuteko unea iritsi da. Gaurkoan LH3. eta LH6. mailako ikasleak izango ditugu aurkezle lanetan. 

Denbora gehiago galdu gabe, 5, 4, 3, 2, 1....AIREAN!!!!!

 

 

2021/11/01

HH5EKO NESKA-MUTILAK BENITOREN    LORETXOA KANTATZEN

 https://drive.google.com/file/d/1ONmwiLDNOM4klJJGVm8G7WDd-IadnZJi/view?usp=sharing