Igandean beranduago etorri nintzen eta krosean ezin izan nuen parte hartu. Lurdes kanpoan ikusi nuen. Lurdesek esan zidan berandu etorri ginela. Ez genuen
Rabia Bibi
Atzo nire ama “Yuli” txakurrarekin herrira paseatzera joan zen. Etxera itzultzean goizegi zela ikusi zuen, orduan hondartzara joan zen.
Hondartza ondoan, barra hasten den tokian, katu bat miauka ari zela entzun zuen. Katuaren ondora joan zen, eta katua uretara begira miauka eta miauka jarraitu zuen. Amak uretara begiratu eta katakume bat uretan larri ikusi zuen. Berehala jertsea, mobila eta botak kendu zituen eta uretara bota zen. Katakumea hartu zuen, hotzez zegoen, baina bizirik. Gora igo zenean, jertsearekin lehortu zuen katutxoa eta bere amari eman zion. Katemeak bere kumea lepotik hartu eta eraman zuen.
Nire ama blai-blai eginda etxera joan zen eta segituan baineran sartu zen.
Sarai Idigoras
Lasarte, Orioko bertsolaria, hil egin da. 84 urte zituen, 17 urterekin hasi zen bertsotan eta 40 urtetan plazarik plaza bertsotan ibili da.
Nafarroako Leitza herrian jaio zen, gero Aiara joan zen bizitzera. Aiatik Oriora etorri zen eta Orion bizi izan da urte askoan.
Errementaria zen, baina bere lanaz aparte bertsolari famatua zen.
Andrei Dobre
Bilbon elurretan
Igandean aita eta ni bere lantegiko kamioian Bilbora joan ginen. Han industria batean burdina jaso genuen.
Elurra egiten zuen eta kamioian karga handia genuenez, aldapa batean irrist egin genuen. Ez zitzaigun ezer gertatu, baina beldurtu egin ginen.
Ondoren hotel bateko tabernara joan ginen; nik kola-kaoa kurasanarekin hartu nuen eta aitak garagardoa. Hoteletik atera ginenean, kamioira joan ginen eta hainbeste elur zegoenez, ezin izan genuen aurrera egin. Azkenean bion artean elurra kendu genuen eta etxera bueltatu ginen.
Lander Santos