Bilbon elurretan
Igandean aita eta ni bere lantegiko kamioian Bilbora joan ginen. Han industria batean burdina jaso genuen.
Elurra egiten zuen eta kamioian karga handia genuenez, aldapa batean irrist egin genuen. Ez zitzaigun ezer gertatu, baina beldurtu egin ginen.
Ondoren hotel bateko tabernara joan ginen; nik kola-kaoa kurasanarekin hartu nuen eta aitak garagardoa. Hoteletik atera ginenean, kamioira joan ginen eta hainbeste elur zegoenez, ezin izan genuen aurrera egin. Azkenean bion artean elurra kendu genuen eta etxera bueltatu ginen.
Lander Santos
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina