2012/02/21

KATAKUMEA URETAN ITOTZEN!!

Sarai, Idoia(ama) eta Ania.

Atzo nire ama “Yuli” txakurrarekin herrira paseatzera joan zen. Etxera itzultzean goizegi zela ikusi zuen, orduan hondartzara joan zen.

Hondartza ondoan, barra hasten den tokian, katu bat miauka ari zela entzun zuen. Katuaren ondora joan zen, eta katua uretara begira miauka eta miauka jarraitu zuen. Amak uretara begiratu eta katakume bat uretan larri ikusi zuen. Berehala jertsea, mobila eta botak kendu zituen eta uretara bota zen. Katakumea hartu zuen, hotzez zegoen, baina bizirik. Gora igo zenean, jertsearekin lehortu zuen katutxoa eta bere amari eman zion. Katemeak bere kumea lepotik hartu eta eraman zuen.

Nire ama blai-blai eginda etxera joan zen eta segituan baineran sartu zen.

Sarai Idigoras

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina