Goiz ziraragarria bizi izan dugu ZARAGUETA Herri Eskolan: goizean-goizetik urduritasuna; egonezina Olentzeroren zain ; emozioa mendian behera zetorrela ikusitakoan ; poza Olentzero eskolara iritsi eta opariak jaso ditugunean; eta alaitasuna 1. hiruhileko lanak karpetan etxera eraman ditugunean.
ONDO PASA GABONAK ETA URTE BERRI ON!!
2014/12/19
2014/12/16
GORA ZARAGUETAKO JAIAK!!
Azken proiektua jaien inguruan izan denez, HHko ikasle martxosoek Zaraguetako jaiak ospatu ditugu. Baina jaiak ospatu baino lehen lan pixka bat ere egin behar izan dugu: egitaraua idatzi, buru handiak prestatu... Zenbat dantza eta jolas!!! Ederki pasa dugu jai giro ederrenean. GORA ZARAGUETAKO JAIAK!!!
Azken proiektua jaien inguruan izan denez, HHko ikasle martxosoek Zaraguetako jaiak ospatu ditugu. Baina jaiak ospatu baino lehen lan pixka bat ere egin behar izan dugu: egitaraua idatzi, buru handiak prestatu... Zenbat dantza eta jolas!!! Ederki pasa dugu jai giro ederrenean. GORA ZARAGUETAKO JAIAK!!!
2014/12/04
ZARAGUETA
HERRI ESKOLAKO BARATZA EREDU
Gure eskolan 2010. urtean
jarri genuen martxan baratza. Hasieratik Baratza Ekologikoa lantzea
izan da gure asmoa. Urte hauetan gora-beherak izan ditugun arren
esperientzia aberatsa eta emankorra izan da gure haurrentzat.
Gurasoen laguntza ere ezinbestekoa izan da.
Ekintza
desberdinak eman ditugu aurrera: haziak erein, landaketak,
ureztapenak, belar txarrak kentzea, txorimaloa diseinatu eta sortzea,
uzta jaso eta etxera eramatea, baratzeko kalabazarekin mermelada
sukaldatzea … Eskolako AGENDA 21ko gaiekin ere lotu dugu (elikadura jasangarria, ingurumenaren zainketa, birziklapena).
Ikasturte honetan Fraisoro
Nekazal Eskolak Eskola-Baratza ikastaroa antolatu du, eta Ingurugela-
CEIDAko aholkularia den Edurne Huesa izan da bertako irakaslea.
Ikastaro honen helburua
Baratza Ekologikoa ikastetxetan martxan jartzeko oinarrizko
ezagupenak era praktikoan azaltzea izan da. Saio batzuk baratzean
bertan aurrera eraman ondoren, ikastaroari amaiera emateko, bi
eskoletako esperientzia ezagutzeko aukera izan dute. Horretarako
aukeratutako eskoletako bat Zaragueta Herri
Eskola izan da.
Azaroaren 26an, Edurne eta
haren ikasleak Zaraguetan
izan dira. Bertan, baratzeko eta A21ko arduradunok gure
esperientziaren berri eman diegu: baratzak izan duen garapena,
antolaketa, izandako gora-beherak… Ondoren, baratza eta eskolako
konpostgunea bisitatzeko aukera ere izan dute.
Gure esperientzia
bisitariekin konpartitzea polita izan da, eta haientzat baliagarria
izatea da espero duguna. Ea ba poliki-poliki inguruko eskoletan
baratza eder-ederrak ikusteko moduan garen aurrerantzean.
2014/12/02
DINOSAUROEN NEURRIAK
DINOSAUROEN BENETAKO NEURRIAK MARKATU DITUGU PATIOAN. |
MARRA BERDEAREKIN DINOSAURO BELARJALE LUZEENETAKOA ETA GORRIAREKIN HARAGIJALE LUZEENA MARGOTU DITUGU |
ETIKETAK:
DINOSAUROAK,
INGURUNE,
MAGNITUDEAK,
MATEMATIKA,
ZARAGUETA
ZARAUTZA TXANGOA
2014/12/01
2014/11/28
IPUINA KONTATZEN
ASTE HONETAN HIPI GELAKOAK 3 URTEKO GELA BATERA JOAN GARA HIRU TXERRIKUMEEN IPUINA ESKOLAKO TXIKIEI KONTATZERA!
GAINERA GURE JATORRIARI BURUZ HITZ EGIN DIEGU ETA ZENBAT EUSKARA IKASTEN ARI GAREN ERAKUTSI DIEGU!
GAINERA GURE JATORRIARI BURUZ HITZ EGIN DIEGU ETA ZENBAT EUSKARA IKASTEN ARI GAREN ERAKUTSI DIEGU!
2014/11/19
HERRIAN BARRENA
HAUR HEZKUNTZAKO 3, 4 ETA 5 URTEKOAK HERRIKO KALETAN IBILI GINEN AZAROAREN 13AN.
HASTEKO KULTUR ETXEAN DAGOEN LIBURUTEGIRA JOAN GINEN.
AZOKA IKUSI GENUEN ETA GERO, GOIKO KALETIK BARRENA BIKAMIOTAKO PARKEAN JOLASTU GENUEN.
AZOKA IKUSI GENUEN ETA GERO, GOIKO KALETIK BARRENA BIKAMIOTAKO PARKEAN JOLASTU GENUEN.
2014/11/18
LURRASKA 2014
Lurraskatik besarkadak eta musuak. Etxekoetaz gogoratzen gara, baina bakarrik gauean ratutxo txiki bat,gainerakoan jo ta ke zaldian, ikuiluan, oinatzak ezagutzen eta egiten, eta nola ez, diskotekan. Komeriak eta anekdotak etxera iristean jakingo dituzue.
2014/11/12
2014/11/11
Euskaldun bat ameriketan
LUIS Mª SARASUA Ameriketan ibilitako zesta puntako jokalaria eta 4. mailako Clararen aita, bisitan eta kontu-kontari izan dugu eskolan. Zumitzaz egindako sestoa ekarri zigun eta guztiok probatu ahal izan genuen.
8-9 urte zituenean pilotan jokatzeko zaletasunak eramaten zuen eskolatik korrika irten eta frontoira joatea frontisa okupatu ahal izateko beste inor baino lehenago. 12urtekin erremontean hasi zen.
1992garren urtean Ameriketara joan zen. Floridan jolastu zuen. Entrenamendu bakoitzean hiruzpalau pilota puskatzen omen zituen eta etxera bueltatzean berak konpontzen omen zituen. Pilotak eginez behatzak deformatutako makina bat pilotagile ere ezagutu omen zituen. Izan ere pilota barruko kizkia erretxinaz egina omen dago eta forma emateko asko estutu behar omen da. Gainetik haria eta azkenik larrua jartzen zaio pilota gogor honi itxura emateko.
Pilota bizi honekin lortutako errekorra 310ekoa izan da. Hasieran kaskorik gabe jolasten bazuten ere, berehala behartu zuten erabiltzea zuen arriskuagatik.
Gorputz mugimendu zehatza eskatzen du kirol honek eta profesionalek lesio asko izaten dituzte. “Gaztea eta malgua izan behar da!”- zioen Luis Mªk.
Kirol honek Antzinako Egipton du bere jatorria. Umeek trapuak bilduz egiten zuten jolas hau, urte eta mendeetan zehar mundutik zehar zabaldu zen, baina Euskal Herrian garatu zen batez ere. Luis Mªk esan digunez ez da horrenbeste Egipton azken frontoia itxi zela, 100urteren bueltan.
Iparraldean “joko garbiz” ezagutzen zena Argentinan hemengo jokalariak jokatzen hasi zirenean, ez zela oso espektakularra eta "sesta" garatu zen, askoz ere joko azkarragoa eta espektakularragoa. Handik Euskal Herrira bueltatu eta hemendik, berriz, Ameriketan zabaldu zen. Ordurako hainbat euskaldun lur haietara joanak ziren artzain bezala.
Eta hemen erdarazko izenarekin ezagutzen dugun kirol hau “cesta-punta” amerikarrek, berriz, euskal izenaz egin zuten bere: “Jai-Alai”
Eskerrik asko Luis Mª!
2014/11/06
HALLOWEEN
On 31st October the students of primary celebrated Halloween. We met some spooks (ghosts, wizards, witches, monsters, vampire bats...), we listened to some scaring stories around jack-o'-lantern, we sang halloween songs and played halloween games such as "Pass the hat" and "Apple on a string".
Ba al zenekien... Euskal Herrian ere, Irlandan eta hainbat tokitan bezala, Halloween antzeko gau bat ospatzen zela, Arimen gaua, Gau beltza edo Domusaindu izenekoa? Gazteek kalabazak lapurtzen zituzten baratzeetatik, aurpegia egiten zieten eta jendea beldurtzeko erabiltzen zituzten. Irlandako jack-o'-lantern bezala!!!
On 31st October the students of primary celebrated Halloween. We met some spooks (ghosts, wizards, witches, monsters, vampire bats...), we listened to some scaring stories around jack-o'-lantern, we sang halloween songs and played halloween games such as "Pass the hat" and "Apple on a string".
Ba al zenekien... Euskal Herrian ere, Irlandan eta hainbat tokitan bezala, Halloween antzeko gau bat ospatzen zela, Arimen gaua, Gau beltza edo Domusaindu izenekoa? Gazteek kalabazak lapurtzen zituzten baratzeetatik, aurpegia egiten zieten eta jendea beldurtzeko erabiltzen zituzten. Irlandako jack-o'-lantern bezala!!!
2014/11/05
Knock, knock
KNOCK, KNOCK-PERFORMANCE
Once upon a time there was a child sleeping in bed. Some scaring creatures (a witch, a ghost, a giant, a gorilla...) knocked at the door and tried to get into the bedroom. The child would not let them in! Finally, Daddy got into the bedroom and the child was not scared anymore. THE END.
Behin batean, ume bat ohean zegoen. Izaki beldurgarri batzuk (sorgin bat, mamu bat, erraldoi bat eta gorila bat) atea jo eta logelara sartzen saiatu ziren. Umeak ez zien pasatzen utzi, noski! Azkenik, aita etorri zen eta beldur izateari utzi zion. AMAIERA.
Once upon a time there was a child sleeping in bed. Some scaring creatures (a witch, a ghost, a giant, a gorilla...) knocked at the door and tried to get into the bedroom. The child would not let them in! Finally, Daddy got into the bedroom and the child was not scared anymore. THE END.
Behin batean, ume bat ohean zegoen. Izaki beldurgarri batzuk (sorgin bat, mamu bat, erraldoi bat eta gorila bat) atea jo eta logelara sartzen saiatu ziren. Umeak ez zien pasatzen utzi, noski! Azkenik, aita etorri zen eta beldur izateari utzi zion. AMAIERA.
2014/10/29
Igeldo-Orio ibilaldia
Joan den asteartean Igeldotik Oriora Donejakue bidetik egindako ibilbidearen argazkiak dituzue ikusgai hemen.
Argazki gehiago hemen
Argazki gehiago hemen
2014/10/22
ARKITEKTURA TAILERRA-EGITURAK
Aurreko saioetan animalien arkitektura eta herri ibiltarien arkitektura aztertu eta gero, oraingo honetan arkitektura autoktonoari erreparatu diogu. Baserria ez dela hormetan eusten baizik eta barneko egiturari esker (zutabeak, habeak, karabioak...) ikusi dugu. Ondoren, egiturekin eta orekarekin jolastu gara maketatxo bat eginez.
Ondo izan arkitektu txiki horiek!
Aurreko saioetan animalien arkitektura eta herri ibiltarien arkitektura aztertu eta gero, oraingo honetan arkitektura autoktonoari erreparatu diogu. Baserria ez dela hormetan eusten baizik eta barneko egiturari esker (zutabeak, habeak, karabioak...) ikusi dugu. Ondoren, egiturekin eta orekarekin jolastu gara maketatxo bat eginez.
Ondo izan arkitektu txiki horiek!
2014/10/20
2014/06/18
2014/06/11
2014/06/03
2014/05/30
Aginagan egun pasa itsasoko animaliak ezagutzen
2014/05/28
CRISTOBAL BALENTZIAGA
Eskolako 3. eta 4.mailkoak Getarira joan gara Balentziaga museoa ikustera.
Ba al dakizue nor zen "Kristobal Balentziaga"?
Cristobal
Balenciaga Getarian jaio zen.
Bere amak markesarentzat modista lanak egiten zituen eta batzuetan berak ere amari lagundu egiten
zion. Han dotore jantzitako jendea ikusten zuen, baita Velazquez eta Goyaren
margolanak ikusi zituen. Hortik etorri zitzaion soinekoak egiteko zaletasuna.
Bere jantziak egiteko
ideiak margolan horietan ikusitako jantzietatik eta gizonezkoek janzten
zituzten jakak, militarren berokiak, toreroen txaketilak, alkate eta apaizen
jantzietatik hartutako ideiak aldatzen zituen eta emakumezkoen jantziak
bihurtzen zituen.
Jenio bat izan zen,
ospetsua mundu guztian.Hainbat jantzi-etxe ireki zituen hiri garrantzitsuetan.
Bere amaren lehenengo abizena oso gustokoa zuen, Martina Eizagirre Enbil. Baina
Eizagirren “z” esatea zaila egiten
zitzaienez hemendik kanpo, “s”rekin
idatzi zuen, Eisagirre. Hortik bere denden izenak: Eisa Donosti, Eisa
Barzelona…,Parisekoa ez ezik, Maisson Balenziaga.
Bere jantziekin
emakumeen formak aldatzen zituen, forma zuzenak emanez. Oihal gardenekin ere
lan egin zuen emakumeen siluetak erakutsiz.
Horretarako patroiak erabiltzen zituen. Paperean
egindako soinekoen planoak ziren. Pusketa guztiak elkartuz sortzen zituen
soinekoak. Badu ere oihal pieza batez egindako soinekoa.
Hemen dituzue argazki batzuk:
2014/05/22
2014/05/14
KANTU SAIOA
Gaur, hilero legez, jolasaldi aurretik Kantu Saioa izan dugu. Guztiok bidio gelan elkartu gara eta denok batera lau abesti abestu ditugu. Hona hemen argazki bat!
2014/05/13
ZATIKIAK ETA HAMARTARRAK
Kaixo lagunak:
Asko dakizuenez, hemen dituzuen ariketak oso errezak izango dira zuentzat, baietz!!!
Ondo pasa!
Asko dakizuenez, hemen dituzuen ariketak oso errezak izango dira zuentzat, baietz!!!
Ondo pasa!
HASTEKO KLIKATU HEMEN
ELIKADURA JASANGARRIA
Aurtengo EA21 gaia ELIKADURA JASANGARRIA denez Ordiziara joan gara LHko 3. eta 4. mailakoak.
Han "D´Elikatuz" InterpretazioZentroa ezagutu dugu eta Ordiziako azokara joan gara bertako produktuak erostera.
Ikusten duzuen bezala ikasteaz gain oso ondo pasa dugu!!!
Han "D´Elikatuz" InterpretazioZentroa ezagutu dugu eta Ordiziako azokara joan gara bertako produktuak erostera.
Ikusten duzuen bezala ikasteaz gain oso ondo pasa dugu!!!
2014/04/14
PORROTX ETORRI DA ESKOLARA!!!
Amaiera
ezin hobea eman genion ostiralean hiruhilekoari! Porrotx etorri zitzaigun bisitan!! Orain bai, oporretara goaz!!!! Bueltararte, agur!!
IKE jolasak
Apirilaren 4ean arratsalde ederra pasatu genuen guztiok batera jolasean!!! Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!!!
SASTARRAIN
Oporretan gaude!!!
Baina opor aurretik egin ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu!
Sastarrainen izan ginen Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako umeak, Lehen Hezkuntzako 1.mailakoak eta 2. mailakoak. Bertan ateratako argazkiekin bideo hau prestatu dugu.
Ea gustuko duzuen!!!
Baina opor aurretik egin ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu!
Sastarrainen izan ginen Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako umeak, Lehen Hezkuntzako 1.mailakoak eta 2. mailakoak. Bertan ateratako argazkiekin bideo hau prestatu dugu.
Ea gustuko duzuen!!!
2014/04/10
2014/03/25
2014/03/19
Alienigena
ANIMA ZAITEZ ETA EGIN!
ALIENIGENA
ZERRENDA
- Komuneko paper tutua
- Rotulagailuak
- 2 rotulagailu tapa
- Zeloa
- Arkatza
NOLA EGIN
- Lehendabizi hartu komuneko papel tutua eta margotu aliengenaren aurpegiaren itxuraz (begi bakarra, kolore berdea… zure gustura).
- Hartu arkatz bat eta paper tutuaren erditik sartu beso modura.
- Ondoren, rotulagailu tapekin paper tutu gainean barruko aldetik pegatu zelorekin.
- Azkenik, tutuaren beheko eta barruko aldetik zeloa jarri eta hankak egin.
2014/03/06
FIVE LITTLE MONKEYS (HH5A)
♫ Five little monkeys
jumping on the bed.
One fell off and bumped his head.
Mama called the doctor and the doctor said,
"No more monkeys jumping on the bed!"
Four little monkeys...
Three little monkeys...
Two little monkeys...
One little monkey...
One fell off and bumped his head.
Mama called the doctor and the doctor said,
"No more monkeys jumping on the bed!"
Four little monkeys...
Three little monkeys...
Two little monkeys...
One little monkey...
2014/03/05
2014/03/04
ASTRONAUTA ETA EXTRALURTARRAK
INAUTERIETAN HH4 ETA HH5 GELETAKO IKASLEEK EDERKI PASA DUGU EXTRALURTARRAK ETA ASTRONAUTAK GINELA PENTSATUAZ!!
2014/03/01
2014/02/26
2014/02/20
Erromatar museoan izan ginen 1. eta 2. mailakoak
2014/02/19
2014/02/06
Azokan janaria aztertzen egon gara
Ostegunetan gure herrian azoka dago plazan. 1. eta 2. mailako ikasleak neguan jaten ditugun gauzak zein diran eta nondik datozen galdezka ibili gara. Euskal Herriko janaria bazegoen: gazta, sagarrak, eztia, alkatxofak... Baina gehienak kanpotik ekarritakoak dira: Andaluzia, Kanarias, Errioxa, Ameriketako Estatu Batuak... Eskerrik asko esan nahi diegu azokan lagundu diguten guztiei.
Izarrak ezagutzen
Gaur goizean izarrak ikusi ditugu. Bai, ondo irakurri duzue, izarrak goizean. Eskolako DBHko gela batean globo baten antzekoa jarri dute eta han barruan ilunpean zeruko izarrak ikusi ditugu eta osatzen dituzten kostelazioak: hartz handia, hartz txikia, geminis... Bukatu denean denok hasi gara "beste bat, beste bat" esaten asko gustatu zaigulako eta berriz ikusi nahi genuelako. Orain unibertsoaren gaiarekin hasi gara: hamar, bederatzi, zortzi.... bagoaz espazioara!
2014/02/04
KOLAREKIN EGINDAKO MARRAZKIAK MARGOTZEN (HH5,LH1 eta 2)
AURREKO SAIOAN KOLAREKIN EGIN GENITUEN MARRAZKIAK ETA GAURKOAN TENPERAREKIN MARGOTU DITUGU. ONDOREN, COLLAGE ERRALDOIAREKIN JARRAITU DUGU.
2014/01/30
2. maila eta 6. maila elkarlanean
6. mailako Antton eta Johannes tailerrean egin dutena azaltzera etorri dira gure gelara. Sumendi baten maketa egin dute eta sumendia piztu eta maldatik behera laba eroritzea lortu dute ere. Oso ondo azaldu digute guztia. Oso adi egon gara guztia entzuten. Hurrengoan gu joango gara gure gauzak erakustera.
2014/01/29
ZUEK NOLA EGITEN DITUZUE MARRAZKIAK? (HH5, 1 eta 2.maila)
MARRAZKIAK EGITEKO NORMALEAN ARKATZA, BOLIGRAFOA, MARGOA EDO ERROTULAGAILUA ERABILTZEN DITUGU BAINA GAURKOAN MARRAZKIAK KOLA TXURIAREKIN EGITEN ARITU GARA TENPERA ETA COLLAGE TAILERREAN.HURRENGO SAIOAN TENPERA ERABILIKO DUGU KOLAZ EGINIKO MARRAZKI HAUEK MARGOTZEKO. POLITAK GELDITUKO OTE DIRA?? BEGIRA EREDUAK!
HONETAZ GAIN, ETXERA ERAMANGO DITUGUN KARPETAK APAINTZEN JARDUN GARA.
2014/01/28
SAN SEBASTIANAK ZARAGUETAN
Urtero bezala, San Sebastian eguna ospatzeko asmoz, Haur Hezkuntzako ikasleok danborrada ospatu genuen eskolako pasiloetan zehar. Ederra burrunda sortu genuena!!!! GORA SAN SEBASTIANAK!!
2014/01/27
TAILERRAK: collage eta tenpera (HH5, 1. eta 2.mailak)
Gaurko saioan jangelan jarriko dugun collage-a egiten hasi gara. Ia nola geratzen zaigun bukatzean!
2014/01/24
TWO LITTLE DICKY BIRDS (HH4)
Two little dicky birds sitting on a wall,
One named Peter, one named Paul.
Fly away Peter, fly away Paul,
Come back Peter, come back Paul!
2014/01/23
2014/01/21
Txangurroa ala buia?
Marenek ekarri zuen gelara bere amonak emandako txangurroa. Aztertzen hasi ginen eta konturatu ginen txangurroa deitzen diotela askoek baina liburu eta hiztegietan begiratu eta ikusi genuen bere izena buia dela. Txangurroa itsasoko beste animalia da, antzekoa baina oskolan pintxoak dituena. Ikutu eta usaindu genuen. Marenek esaten du oso goxoa dela. Amonari eskatu zion neska izatea eta horregatik umeak izateko arrautzak non zeuzkan erakutsi zigun. Eskerrik asko, Marene eta amona!
2014/01/15
TENPERA ETA COLLAGE
URTE BERRIA HASI DUGU ETA, HONEKIN BATERA, TAILERRETAKO TALDE BERRIAK. HONA HEMEN TENPERA ETA COLLAGE TAILERREAN IKASLE BERRIAK INDIOA EGITEN!ONGI MOLDATZEN DIRA, EZTA?
2014/01/13
2014/01/10
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)