2013/01/28

ELURRA MARA-MARA

2 urtekoak negua gaia lantzen ari gara: elurra, hotza, elur-panpina, elur malutak, haizea, txamarra, txapela, bufanda... eta gure argazkiekin horma-irudia apaindu ondoren, ikasi dugun abesti bat kantatu dugu.  Beitu zein ondo dantza egiten dugun!

2013/01/24

GURE ZALETASUNAK

 ELKAR HOBETO EZAGUTZEKO ERABILTZEN DITUGU MALETA BARRUAN ETXETIK EKARTZEN DITUGUN GAUZAK

ZENTZUMENAK



Kaixo lagunok!

Hemen gatoz berriro ere eskolako 3. mailakook!
Gai berriarekin hasiak gara eta lantzen ari garen gaia “Zentzumenak”da.
Zentzumenen inguruan gauza asko ikasiko ditugu eta zuek etxean ere ikasten jarraitu ahal izateko ondorengo helbide interesgarri hau eskeintzen dizuegu.
Ondo izan!!!


KONTU HANDIAGOREKIN BOTA ZABORRAK!

 1.ZIKLOKOEK  PLASTIKOA BIRZIKLATZEKO ZABORRONTZIAK HUSTUTZEN DITUGU. ETA AZKENALDIAN IKUSI DUGU EZ GARELA OSO ONDO IBILI GURE ZABORRA BEREIZTEN. BEGIRA BEHEAN PLASTIKOEN ONTZIAN ZER AURKITU DITUGUN: FRUTA AZALAK, PAPERA, TXUPATXUSA.... KONTUZ!



2013/01/23

HAUR HEZKUNTZAKOAK DANBORRADA OSPATZEN

Urtarrilaren 18an, sansebastianak ospatzeko, Haur Hezkuntzako ikasleok San Sebastian Martxa, Idiarena eta Diana doinuekin girotu genuen eskola. Primeran pasatu genuen!

2013/01/17

GURE ZALETASUNAK


HAITZULOETAKO ARTE LANAK



"LEHEN GIZAKIAK" GAIA ARI GARA AZTERTZEN ORAINGOAN 1. MAILAN. HOR IKUSTEN GAITUZUE  HAITZULOETAN AURKITU DIREN MARRAZKIEN ANTZEKOAK EGITEN: BISONTEAK, ZALDIAK, ARRAINAK... GAIAREN BUKAERAN ANTZERKITXO BAT EGIN NAHI DUGU ETA HORRELA PRESTATU DUGU KOBAZULOA. ORAIN JANTZIAK ETA APAINGARRIAK EGINGO DITUGU.