2019/11/30

PATIO 1 11 AUKERA TESTEOA

Aurtengo ikasturtean ere bagoaz gure ametsetako patioaren lanketan

Aurten 3. fasearekin hasi gara.

Orain bi ikasturte 1. fasea gauzatu genuenean daukagun patioa ezagutzen aritu ginen: bere alde onez eta txarrez jabetu ginen.
Iaz, 2. fasean eskola komunitate osoak amestu genuen bakarka naiz taldean nolako kanpoaldea nahi genuen.
Aurten, 3. fasean amestutakoa probatzen , testeatzen hasi gara. Amestu genuenak gure beharrak asetze ote dituen ikusteko.


 2 astez elementu berriak sartu ditugu jolas orduetan. Orain bizitakoaren balorazioa egingo dugu esperientzia nolakoa izan den jakiteko.

2019/11/26

PLANETARIOA ESKOLAN


Azaroan, lehenengo astean, Planetarium txiki  bat izan dugu eskolan.
-          Ez hain txikia!!! Denak sartzen ginen barruan etzanda!
Airez puztutako esfera erdi baten modukoa zen. Arin ibili behar zen sartzeko eta irteteko barruan geratu nahi ez bazenu. Izan ere pixkanaka hustu egiten zen irteteko zirrikitua irekita edukiz gero.   
Eurekan  bezalaxe,  konstelazioak eta  eguzkiaren inguruan lurrak egiten dituen mugimenduak, gaua eta egunak , eta urtaroak sortuz, ikusteko aukera izan genuen  giro goxoan. Izan zen ere goxotasunean lo geratu zena ere.











2019/11/18

GORPUTZ HEZKUNTZA

SAN MARTIN JAIA

Joan den azaroaren 11an abesti, dantza eta gaztainekin SAN MARTIN jaia ospatu genuen.


Argazki gehiago HEMEN