2011/10/28

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIARI!


Kaixo denori:
Orain dela bi hilabete ikasturte berria hasi genuen. Eta, hau pagotxa! Datorren astean Zerainera goaz hiru egun pasatzera. "Harizti-erdi" aterpetxean egongo gara, herriaren erdi-erdian.
Gauza asko egingo ditugu: Zerrategia, museoa eta kartzela bisitatuko ditugu. Baita ere Tartaloren etxea ikusiko dugu. Ogigintzan eta eztigintzan arituko gara.
Uste dugu primeran ibiliko garela!
Bueltan kontatuko dizuegu.

2011/03/14

3.MAILA ASIERREKIN



Hiruhileko honetan gure gelan Asier egon da. Oso ondo pasatu dugu berarekin, oso jatorra delako. Jolasorduetan futbolean eta saskibaloian gurekin jolastu da. Ostiraletan malabarrak ekarri ditu, orain badakigu malabarista bikaina dela.