Kaixo denori:
Orain dela bi hilabete ikasturte berria hasi genuen. Eta, hau pagotxa! Datorren astean Zerainera goaz hiru egun pasatzera. "Harizti-erdi" aterpetxean egongo gara, herriaren erdi-erdian.
Gauza asko egingo ditugu: Zerrategia, museoa eta kartzela bisitatuko ditugu. Baita ere Tartaloren etxea ikusiko dugu. Ogigintzan eta eztigintzan arituko gara.
Uste dugu primeran ibiliko garela!
Bueltan kontatuko dizuegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina