2022/02/26

INAUTERIAK 2022

 Aurten bai. Inauteriak ospatu dira Zaragueta Ikastetxeko patioan. Ikasleak nahiz irakasleak mozorroturik eta dantzan gustura aritu dira


                                            Argazki gehiago HEMEN

2022/02/24

10.IRRATSAIOA

  Gaur otsailaren 24a, 10.irratsaioa izango da Zaragueta Irratian. LH2koek albiste bitxiak aurkeztuko dituzte. LH4Bko mailakoek aurkezpenak egingo dituzte eta LH5koek Xubi irakaslea elkarrizketatuko dute. Irakasle lanetan azkeneko astea duenez, ea nola bizi duen galdegingo diote.


HEMEN klikatu


2022/02/18

STORYTELLING WITH PUPPETS (ipuin kontaketa pegatinekin)

 Hi everybody! Kaixo guztioi!

Gaurkoan landutako istorioa kontatu dugu gelan ingelesez denon artean pegatinak erabiliaz. Bertan, Rat protagonistaren abenturak kontatu ditugu. Etxean ere familiei kontatu dizue ikasleek.

Zeinen ondo pasa dugun! Hortxe zatitxo baten bideotxoa. 👀

2022/02/11

ZENBAKIEKIN JOLASEAN

 Lehenengo zikloko ikasleak matematika lantzeko modu berriak ezagutzen ari gara. Regletekin hasi ginen eta orain guretzat egindako kartetara pasa gara. Hauek jolas asko egiteko aukera ematen digute: bikoteen jolasa, batuketak, kenketak... Orain zenbaki txikiekin gabiltza baina pixkanaka handiagoak lantzen joango gara. 






Oso ondo pasatzen dugu denon artean jolasean!!!

2022/02/09

9.IRRATSAIOA

 Gaur,otsailaren 9a,  irratsaio berri bat izango duzue gure artean. LH5ko ikasleek hainbat urtetan dabilen Musikako irakasleari, Eli Aldabaldetrekuri hain zuzen, elkarrizketa egingo diote. Horretaz gain, LH4Bko ikasleek ere beraien ekarpena egingo dute hainbat aurkezpenekin.

Sintonizatu Zaragueta Irratia!


                                                Klikatu HEMEN

2022/02/07

Sexu heziketa tailerra

LILIMA elkarteko Eneko izan gendun gure eskolan joan de astean, eta bere laguntzaz, geure burua hobeto ezagutzeko aukera izan gendun. Gure gorputza, harreman afektiboak, sexu identitateak, babesak... gai asko landu genituen, eta izugarri eskertuta gaude DBH2 eta DBH4ko ikasleak. Etorri berriz Eneko.

2022/02/04

SANTA AGEDA BEZPERAN KANTUAN

 Urteroko ohiturari jarraituaz eta muga batzuk gaindituaz, Santa Ageda Bezperako ohitura zaharrak berritzera irten gara Zaragueta Herri Eskolako ikasleak eta irakasleak. Abaromendi parkean gelaka mailakatuaz, koplak abestu ditugu eskusoinuaren laguntzaz. Giro paregabean aritu gara eta lurra esnatzeko, zomorroak uxatzeko eta uzta ona izan ahal izateko saiakerak egin ditugu makilaren astinduarekin.








ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2022/02/03

             GOROSTIA HAZTEN ARI DA

 



 
Iazko maiatzean bi gorosti txiki oparitu zizkiguten . HH5ekoak eskolako lorontzietan landatu genituen. Pozgarria da hain sendoak hazten ari direla ikustea.

 

2022/02/02

ARTE GELAN

 HHko 4 urteko ikasleak ARTE GELAN egon dira. Material berrerabilgarriekin eraldaketa prozesuan murgildu dira. Artista batzuk direla agerian gelditu da.




Drogomenpekotasuna aztergai

Urtero bezala, Sasoian elkarteko kideak izan ditugu gurekin egun hauetan. Drogomenpekotasunak dakartzan ondorioak, kontsumo ereduak, hura saihesteko bideak eta abar aztertu ditugu Ainhoaren gidaritzapean. Gauza asko ikasi eta desikasi ditugu, eskerrik asko!