2020/01/29

SAHARARAKO JANARI BILKETA

URTARRILAREN 31RA ARTEKO EPEA DUGU SAHARARA JANARIA BIDALTZEKO. 


                              


ARROZA, MAKARROIAK,  DILISTAK, TXITXIRIOAK, ATUNA, SARDINAK, KONPRESAK... EKARRI BEHAR DIRA.

                                                      

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK!

EGILEAK: IRATI, MIA, LUKAS ETA ENZO.





2020/01/28

PATXI DANBOLIN

Surfa herriko gazteen eskura jarri nahi izan zuen Patxi Oliden Danbolin oriotarrak. Euskal Herrian eta Espainian oraindik surf oholak egiten ez ziren garaian, Danbolin izan zen aitzindaria. Tarteka Frantziatik Oriora surfa egitera etortzen ziren gazteen surf oholetan oinarrituta hasi zen lanean, eta oholen prezioa merkatzea eta herriko gazte guztiei surfa egiteko aukera ematea zuen helburu. Danbolinek egindako lanak harrituta utzi zuen Patrick Trefz argazkilari alemaniarra, eta esperientzia hori jaso du Surfers’ blood dokumentalean. Agotek dio, «Danbolinek nire gurasoen etxe azpian izan du beti tailerra, eta nik gaur egun surf munduan lan egiten dudanez, Trefzek dokumentalean elkartu gaitu Danbolinen surf oholgintzaz hitz egiteko». Lur (LH4.maila)

Kerik gabeko gazteak!!!

Kerik gabeko gazteak lehiaketan parte hartzen ari gara DBH 1eko ikasleak. Mezua argia da "KERIK GABE BIZI NAHI DUGU" Zer iruditzen argazkiak?

2020/01/24

HERRIAN EROSKETAK EGITEN


GAUR 1.MAILAKO IKASLEAK HERRIRA JOAN GARA EROSKETAK EGITERA. 




HARATEGIETAN (OLIDEN,IÑAKI OLIDEN, BALERDI) ETA FRUTA DENDETAN (GOZATEGI ETA COALIMENTen) EGON GARA. URTARRILAREN 25KO ATE IREKIETAKO HAMAIKETAKORAKO JAKIAK EROSI DITUGU.

OSO ONDO  HARTU GAITUZTE ETA PRIMERAN PASATU DUGU!

ESKERRIK ASKO  ETA AUPA ORIOKO HERRIKO MERKATARITZA!

DANBORRADA

URTARRILAREN 20AN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK DANBORRA JO GENUEN. 


 PASILLOETAN ETA KALEAN JO GENUEN.


DANBORRA ETXETIK EKARRI GENUEN ETA TXAPELA ESKOLAN EGIN GENUEN.
OSO ONDO PASATU GENUEN.

EGILEAK: HIBA, DEYAN, YOUNES ETA LIS.

2020/01/22

                                                          JOLASMATIKA  6. MAILAN

DBH laugarren mailako ikasleak Jolasmatikako proiektu batean murgilduta daude. Beraiek  jasotakoa LH6.mailakoei erakusten ari dira. Zortzi talde desberdinetan banatu dira  ikasleak eta talde bakoitzak azpilan bat lantzen du bi saio desberdinetan. Horrela, zortzi astetan talde guztiak azpilan guztiak ezagutuko dituzte.

Jolasmatikak, informatikaren erabilera bultzatzeaz gain, ordenagailuaren barne-funtzionamendua aurrera eramateko erabiltzen diren prozedurak lantzen ditu. Hasieran sistema bitarraren azalpen bat  egin ondoren,  jokoen bidez gainontzeko jarduerak egiten dituzte.
Gure ikasleak oso gustura ari dira. Irakasleak DBHko ikasleak direnez ekintza aberasgarriagoa eta interesgarriagoa bilakatu zaie.

Proiektuaren bukaeran bai batzuek eta baita besteek  ere balorazioa egingo dute.



2020/01/21

GURE TREBETASUNAK ERAKUSTEN


Tutoretza orduan 2. mailako ikasleok elkarri gure trebetasunak erakusten ari gara. Horrela zerrenda bat egin dugu bakoitzaren abileziak aipatuz eta orain praktikan jartzen hasi gara. Hauek dira lagunei irakatsiko dizkiegun gauzak: animaliak marrazten, skatean ibiltzen, esku-pilotan, frantsesez kontatzen… Oso ondo pasa genuen lehenengo saioan.

2020/01/17

LH1EKOAK ESKOLA APAINTZEN!!

ASTE HONETAN, 1.MAILAKOEK GURE GELA ONDOKO PASILOA APAINDU DUGU.

IKASI DITUGUN GAUZAK ERAKUTSI NAHI DITUGU: ZENBAKIAK, BATEKO ETA HAMARREKOAK, HILABETEAK...


 
ZATOZTE GURE PASILORA ETA IKUSI GURE APAINGARRIAK!

GORA ZARAGUETA!

2020/01/10

3,2,1...AIREAN!!!

Gaur datorren irrati saiorako grabaketak egiten hasi gara. Hilabete honetako aurkezleak bosgarren mailako ikasleak izango gara. Oporren aurretik gidoia sortu genuen,  orain gidoiari ahotsa jartzen hasi gara. Espero dugu urtarrilaren 28an egingo dugun saioa zuen gustukoa izatea.
Argazkiak ikusteko hemen klikatu.

GORA ZARAGUETA IRRATIA!!!!

2020/01/09

DANBOR-HOTSAK ZARAGUETAN

San Sebastian eguna gerturatzen ari da eta HHko ikasle eta irakasleak entsaiatzen hasi gara.
Bagera....